Tagged: M Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 2:07 pm on 2012/03/18 Permalink | Reply
    Tags: M   

    musu 

    iz. 1. Adiskidetasuna, maitasuna, begirunea erakustearren norbait edo zerbait ezpainez ukitzea. Hango musu, besarkada eta agurrak gogoratzekoak izan ziren. 2. Aurpegia, begitartea. Musua garbitu. 3. Sudurra; abereen muturra. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

     
  • Maite 7:45 am on 2012/02/14 Permalink | Reply
    Tags: M   

    maitemindu 

    da/du ad. Norbaitenganako aparteko maitasunzirrara sentitu edo sentiarazi.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: ad.
    [amoratu]
    amorostu Ipar., enamoratu beh., amoratu zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es enamorar(se), cortejar
    fr (s’)énamourer, devenir amoureux, -euse
    en (1) to fall in love (2) to make sb fall in love, to cause sb to fall in love

    Ni zutaz maitemintzeko bezain eroa izan nintzen, baina ezin nuen zure arreta erakarri ere. [Ilargi-harria, Wilkie Collins / Antton Olano (Elkar-Alberdania, 2008)] (Ereduzko Prosa Dinamikoa)

    Denek pentsatzen dute ez naizela maitatzeko gai. Nik uste dut zurekin maitemindu nintekeela. [Burbuilak, Irati Elorrieta (Alberdania, 2008) Orr.: 45] (Ereduzko Prosa Dinamikoa)

    maitemindu (FlickrCC, apastor85)

     
  • Maite 11:32 am on 2012/01/19 Permalink | Reply
    Tags: M   

    mamurtu 

    du ad. (B) 1. Mastekatu. 2. (hed.) Hausnartu, gogoan erabili.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: ad. Bizk.
    [mastekatu]
    mastekatu, murtxikatu Ipar.
    [hausnartu]
    buruan erabili, gogoan erabili, gogoeta egin, gogoetatu, gogoratu, hausnar egin, hausnartu, meditatu, oldoztu, pentsatu, gogaldu g.e., gogartu zah., kontsideratu zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es (1) masticar, mascar, triturar (2) reflexionar, meditar, pensar
    fr (1) mastiquer, triturer (2) réfléchir, méditer
    en (1) to chew (2) to ponder, to think

    Goseak eta bero sapak eragindako zorabioak gauzak argi ikustea eragozten zidaten. Arrain txiki lehor eta zanpatu bat jaso nuen lurretik. Usain egin nion. Okagarria, horratik. Azala kendu nion, eta nazkaz murtxikatu. Zapore higuingarria zuen. Mamurtu eta mamurtu ari nintzen, ezin irentsirik. [Ogi hutsa, Mohamed Xukri / Arantzazu Royo (Igela, 2010) Orr.: 93)] (Ereduzko Prosa Dinamikoa)

    Jakin berri nituenak mamurtu ezinik nengoen ni, itzuri egiten nintzaion nire amorrazioaren marmarra ez zen edozeri. [Ihes betea, Anjel Lertxundi (Alberdania, 2006)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 8:46 am on 2011/12/15 Permalink | Reply
    Tags: M   

    morroskana 

    izond. Emakumezkoez mintzatuz, gazte sendo eta mardula.

    Sinonimoak: izond. Bizk.
    [morroskoren femeninoa] neska-puska (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    (Chica) robusta. Ezagupidetxua egin dau neskatilla morroskana bategaz. Erkiag BatB 150. Morroskaneari, ostera, ez deutsa olakorik esan. Ib. 150. (Orotariko Euskal Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia eta Word Reference):

    es mocetona
    fr belle fille
    en strapping girl

    Hona hemen Deustuko kanaleko azkan asteotako protagonista, Lepatente beltxarga! Bai, ez da aise jakiterik klima aldaketak eragindakoa denetz, baina, morrosko edo morroskana hori -ez baitakit arra ala emea den- gurekin batera bizitzen geratu da lasai asko. [Beltxargaroa, EtnoMet (Aroaren berbaroak)]

     
  • Maite 1:35 pm on 2011/12/06 Permalink | Reply
    Tags: M   

    moztaka 

    izond. Altuera txikikoa eta lodi samarra dena, mozkote. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: izond.
    mozkote (Orotariko Euskal  Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es rechoncho, -a, regordete, -a, retaco, -a, tapón
    fr rondelet, -ette ; ramassé, -ée ; trapu, -e
    en tubby, plump, dumpy

    Bera gizon moztaka zabal bat zan. Salav 105.  (Orotariko Euskal Hiztegia)

    moztaka (FlickrCC, Neilwill)

     
  • Maite 8:02 am on 2011/11/30 Permalink | Reply
    Tags: M   

    musukeria 

    iz. Musuketa, gaitzesgarri edo gehiegizkotzat hartua.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz. g.e.
    [musuketa]
    musukatze, musuketa (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es besuqueo
    fr bécotage
    en snog

    Musukeria gustukoegia duzula uste dut!. (Elhuyar Hiztegia)

    musukeria (FlickrCC, DavidMartynHunt)

     
  • Maite 8:32 am on 2011/11/23 Permalink | Reply
    Tags: M   

    musugorri 

    izond. Aurpegi gorrikoa. Neska musugorria. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    musu-gorri edo musugorri izond. (Hiztegi Batua)

    Sinonimoak: iz.
    [jaistea] jauspen Ipar., jautsapen Ipar., jaitsaldi g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es cara sonrosada
    fr aux joues rouges
    en rosy-faced, rosy-cheeked

    Luze gabe baserritar musugorri gazte bat agertu zitzaigun haiek bere familiaren lurrak zirela eta ez genuela han kanpatzeko eskubiderik esatera. [Azukre xehea gatz larria, Mikel Hernandez Abaitua (Alberdania, 2010)] (Ereduzko Prosa Dinamikoa)

    musugorri (FlickrCC, theqspeaks)

     
    • Luistxo 9:18 pm on 2011/12/05 Permalink

      Gure aitak esaten zuen gure ama zenarengandik, eta bere senide guztiengatik, Mallabiako Gerea auzoko neskengatik oro har, talo aurpegia zeukatela: biribila eta euskalduna. 🙂

    • Maite 10:03 pm on 2011/12/05 Permalink

      Talo aurpegia? Eta aitak taloak gustuko zituen, antza denez… Oso polita! 🙂

c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel