Tagged: M Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 7:01 pm on 2011/10/30 Permalink | Reply
    Tags: M   

    masail 

    iz. ANAT. Ugaztunetan, aurpegiaren albo banatan, begien azpian, dauden bi zati mamitsuetako bakoitza. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

     
  • Maite 10:37 am on 2011/10/25 Permalink | Reply
    Tags: M   

    matxinsalto 

    iz. ZOOL. Jauzi egiteko moldatuta dauden atzeko hanka luze eta sendoak dituzten ortopteroen ordenako intsektuez esaten da. Kolore berde edo arrekoak dira gehienetan eta arrek soinua egiteko organoak izaten dituzte. Herbiboroak dira eta batzuetan kalte ekonomiko handiak eragiten dituzten izurriak sortzen dituzte. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Orotariko Euskal Hiztegian: matxinsalto (V-m-gip, G-goi-to, AN-larr), matxisalto (Lar, Hb ap. Lh, H), matxitxalto (Lar, H (-chal-)). Ref.: A; Elexp Berg.

    Saltamontes; langosta. “Caballeta, insecto como langosta, que no hace daño” Lar. “Saltaren, especie de langosta” Ib. “Saltamontes, langosta de campo” A. v. martinsalto. Matxin-salto bat ikusi duenak. Vill Jaink 73. Matxinsaltoek dena jan dute. BiblE Am 7, 1 (Dv xartal, Ol otti, Ker matxingorrigo).

    Sinonimoak: iz.
    [martinsaltoa]
    martinsalto Ipar./Naf. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es saltamontes
    fr sauterelle
    en grasshopper

    Hasieran beldurrez bezala egiten zituzten saltotxoak, baina azkenean ahal zuten beste egiten zuten gora, behin eta berriz, matxinsaltoen antzera. [Iturrino Handia, Hasier Etxeberria (Susa, 2007)] (Ereduzko Prosa Dinamikoa)

    matxinsalto (FlickrCC, c.fuentes2007)

     
  • Maite 10:13 am on 2011/10/22 Permalink | Reply
    Tags: M   

    mikatz 

    izond. (G) Mingotsa. Mikatzak dira sagar heldugabeak. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: izond.
    [mingotsa]
    kirats, min, mingots, minkor, mingar Zub., mingatz Zub., samin g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es amargo, -a
    fr amer, -ère ; piquant, -e
    en bitter; sour

    Egin klik irudiaren gainean, hutsuneak betetzeko ariketa egiteko.

     
  • Eneko Bidegain 7:15 am on 2011/10/07 Permalink | Reply
    Tags: M   

    mindulin 

    izond. Ipar Euskal Herriko hitza, pertsona negarti antzekoa, ahula, mengela izendatzeko:

    Maitatzen zituen, bainan batere mindulinkeriarik gabe, sanoki, gizonki. Bainan sinheste aphurreko mindulin horiek ez bide zakiten Jainkoari emana irabazitan emana dela, batentzat ehun biltzen direnaz geroz.

    mindulin (BN-lab ap. A; Lh), minddulin, mindulina. (Orotariko Euskal Hiztegia)

    “Canijo. Gatu mindulin ohoin bat, gato canijo y ladrón” A. “Sainte nitouche” Lh. Aski, mundua, gorde zak bisai minddulin hori. Iratz 63. Eta kolpatuak arrapostua boz mindulin, pleinutsu batekin. Herr 31-3-1960, 4. Behin edo bertze ikusten dire presuna mindulina batzu othoitzean hari, lephoa han-harat makhurtua. Etcheb MGaric 98 (ap. DRA). Sinheste aphurreko mindulin horiek ez bide zakiten Jainkoari emana irabazitan emana dela. Lf ELit 337.

    Adierak adj./s. (col.)

    kakanarru, nano, ipotx; makal, ahul, mengel, meko, erkin

    Beste hizkuntza batzuetan:

    es canijo, -a
    fr faux jeton, pleurnichard, -e
    en puny, weak


     
  • Maite 8:28 am on 2011/09/22 Permalink | Reply
    Tags: M   

    miarma 

    iz. (B) Marasma, armiarma. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz. Bizk. g.e.
    [marasma, armiarma]
    armiarma, aramu Bizk., marasma Bizk., ainarba Zub., amama g.e., amaraun g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es araña
    fr araignée
    en spider

    ‘Zailena sintaxia da’ dio berak, miarma batek egingo lukeen moduan, bere amaraun gramatikaletik zintzilik. [Lagun izoztua, Joseba Sarrionandia (Elkar, 2001)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    miarma (FlickrCC, Jason A. Samfield)

     
  • Maite 9:48 am on 2011/09/05 Permalink | Reply
    Tags: M   

    malmuzkeria 

    iz. (batez ere B) Maltzurkeria, amarrukeria. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz. Bizk.
    [maltzurkeria, amarrukeria]
    azerikeria, azpijan, azpijoko, azpikeria, azpilan, gaiztakeria, gaiztotasun, maltzurkeria, okertasun, sator-lan, satorkeria, txakurkeria, txarkeria, txartasun, tzarkeria, zuhurkeria, amarru Ipar., arte Ipar., malezia Ipar., astuzia Heg. beh., bihurri g.e., lukikeria g.e., maina g.e., txatarkeria g.e., tzartasun g.e., azkarkeria Heg. g.e., asmazio Bizk. g.e., asmo Bizk. g.e., dongekeria Bizk. g.e., dongetasun Bizk. g.e., aidurkeria zah., atzemankeria Ipar. zah., finezia Ipar. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es astucia, engaño, fraude, mentira
    fr astucia, engaño, fraude, mentira
    en craftiness, cunning, wiliness

    Alde batera, lasaitua hartu nuen, Frantsesaren malmuzkeria baldar haiek denak agerian utzi nituelako. [Ez obeditu inori, Mikel Peruarena (Susa, 2009)] (Ereduzko Prosa Dinamikoa)

     
  • Maite 8:32 am on 2011/09/01 Permalink | Reply
    Tags: M   

    martimuilo 

    iz. Gurpilak diametro handiko arrabol-modukoak eta oso astunak dituen makina, batzuetan bibratzailea ere izan daitekeena, eta lurzorua zanpatzeko erabiltzen dena.(Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    zapalgailu, zilindro (Elhuyar Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es rodillo, apisonadora
    fr rouleau compresseur
    en roller, steamroller

    Oso usain ona zuen eta erraz asko biraraziko nuen lurrean, pirrilaka, martimuilo koxkor baten antzera. [Ahardikeriak, Marie Darrieussecq / Joxan Elosegi (Alberdania, 2004)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    martimuilo (FlickrCC, michaelroper)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel