Tagged: M Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 8:32 am on 2011/08/31 Permalink | Reply
    Tags: M   

    muino 

    iz. Lurrazaleko goragunea, mendia baino txikiagoa. • muino lekuko. Higatutako goilautada batetik geratzen dena.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [lur azaleko goragune txikia]
    bizkar, bizkargune, menditxo, mendixka, menditto Ipar., panttupa Ipar., pentoka Ipar., mailo g.e., aldapa Ipar. zah., ike Ipar. zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es colina, cerro, collado, elevación; montículo; otero
    fr colline, monticule
    en hill, mound

    Muinora iristeko metro batzuk falta zirela, itoak geldiarazi zuen Lisa. [Antzararen bidea, Jokin Muñoz (Alberdania, 2007)] (Ereduzko Prosa Dinamikoa)

    muino (FlickrCC, Renato Seabra)

     
  • Maite 9:35 am on 2011/08/29 Permalink | Reply
    Tags: M   

    milikatu 

    1. du ad. (Ipar.) 1. Miazkatu. Azeriak ezpainak milikatu zituen oilategira behako bat emanez. 2. (hed.) Lausengatu, losintxatu.

    2. da/du ad. Milika, kupera bihurtu.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: ad.
    [miazkatu]
    miazkatu, miaztu g.e., lekatu Ipar. g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es (1) (miazkatu) lamer, chupar; relamerse; (lausengatu) lisonjear, adular (2) hacer(se)/volver(se) melindroso, hacer(se)/volver(se) remilgado
    fr (1) (miazkatu) lécher; (lausengatu) aduler, flatter
    en (1) (miazkatu) to lick, to suck; (lausengatu) to suck up to; to flatter

    Gerrikoa askatu dio, eta alkandora jasoz, saihetsalde txuria milikatu du, lege zahar batek odolari behin eta berriro lur horretara itzultzea aginduko bailion. [Urregilearen orduak, Pako Aristi (Erein, 1998)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    milikatu (FlickrCC, TruShu)

     
  • Maite 10:13 am on 2011/08/07 Permalink | Reply
    Tags: M   

    masusta 

    iz. BOT. 1. Laharraren fruitua. Heltzean beltz diren baia mamitsuz osatutako fruitu konposatu eta jangarria da. 2. Masustondoaren fruitua, hainbat baia mamitsuz osatutakoa. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

     
    • xme 11:01 am on 2011/08/07 Permalink

      Ruperren “Argia” abestia: … masustak janez bide alboko sasitik…

      http://grooveshark.com/#/s/Argia/2BQcnT?src=5

    • Maite 11:32 am on 2011/08/07 Permalink

    • Maite 11:34 am on 2011/08/07 Permalink

      Xabier, mila esker!!! Pila bat gustatzen zait abestia. Ze pena ez naizela lehenago gogoratu, bideoan sartzeko… 🙂

      Argia, Ruper Ordorika

      Argia,
      egun berria,
      udan goizik egunsentiko
      argia.
      Gaua badoa
      eta zure izenez dator
      eguna.
      Eguzkia heldu da
      eta zure alaitasunez
      argia.
      Ilun dena
      argitzear da
      hau goiz berri bat zurekin.
      Masustak janez
      bide alboko sasitik,
      goiza ahaztu da
      egin beharrekoaz.
      Eta munduan
      beste asko lez
      beti betiko
      iraun zuen
      argiak.
      Negarrak, nekeak
      ilunpean gorde zituen
      argiak.
      Soilik ziren onartuak
      amaiera goxoko istorioak,
      zeren eta ilun dena
      argitzear baita,
      hau goiz berri bat zurekin.
      Masustak janez
      bide alboko sasitik…
      Egunak poliki doaz
      urruti egin beharrekotik ( neure menditik).
      Goiz berri bat zure ondoan
      eta ilun dena bazter utzi…

    • Ricardo 2:45 pm on 2011/08/08 Permalink

      Uff, ea webgunea guztiz konpontzea lortzen duzun, Maite! Hauxe da atzo aipatu nahi nizun sinonimoa eta haren inguruko istoriatxo bat:

      Badago masusta-ren beste sinonimo bat, erronkarieraz erabiltzen zena: margu edo margo.

      Gogoan dut Azkuek bere kantutegian sartu zuen erronkarierazko sehaska-kanta bat (173. zenbakiduna), 70etako hamarkadan Ortzadar taldeak bertsionatu zuena. Honela hasten da:

      Margu-lili artean
      erleak naro ebiltan dra;
      korien eztia gore aurrak
      ñola ezin doke murtxa.
      Erleak: aurkoi bazrade,
      fanzte beste lilitra.

      Euskara batuan, honen antzeko zerbait:

      Masusta-lore artean
      erleak sarri ibiltzen dira;
      horien eztia gure haurrak
      inola ezin dezake dasta.
      Erleak: haurkoi bazarete,
      zoazte beste loreetara.

      Baina seguruenik jende askok ez daki kanta honen hitzak Azkuek berak asmatu zituela, erronkarieraz asmatu ere, berak Bidankozen Mariano Mendigatxari jaso zizkionak ez zitzaizkiolako egokiak iruditu, edo hitz horiekin haurrak ez zirela erraz lokartuko ;-). Nolanahi ere, baztertutako hitzak ere eman zituen Azkuek kantutegian eta baita erronkarierari buruz idatzi zuen artikulu luze batean ere (1931: 322):

      Botto ninak bolonte
      loak artu nai noke
      suge utsuak boluntate
      abadejo xatan dion apezak
      eginen du kaka me.
      Botto ninak bolonte
      loak artu nai noke.

      Euskara batuan (ulertzen ez diren hitzak bere horretan utzirik):

      Botto niniak bolonte
      loak hartu nai nuke
      suge itsuak borondate
      abadejo jaten duen apezak
      eginen du kaka mehe.
      Botto niniak bolonte
      loak hartu nai nuke.

      Azkuek berak istorioaren gakoak eman arren, batzuek oraindik uste dute “Margu lili artean…” Erronkariko sehaska-kanta zaharra dela benetan. Beharbada, okerraren iturria Estornes Lasaren Erronkari’ko uskara liburua (Auñamendi, 1968) izan zitekeen, han kanta errepikatu zelako, irakurleari hitzen jatorriaz ohartarazi gabe.

    • leire 7:54 pm on 2011/08/08 Permalink

      Aupa!
      Badakit ez dela sinonimoa, baina etxean “masustra” ere esaten zuen amamak, beste aldaera bat.
      Kantuekin segituz, niri gaztelaniazko bat otu zait, asko maite dudana: “Mermelada de moras” La Ronda de Boltaña talde aragoitarrarena. Ikaragarri polita da!

      Disfruta ezazue bai masutez, bai kantuez!

    • Maite 8:59 am on 2011/08/09 Permalink

      Mila esker, Leire! Niri Beatlesen kanta hau etorri zait burura. Ez da ari masustez, baina antzekoez bai: Strawberry fields forever.



      The BeatlesStrawberry fields forever (tak

      Powered by Listengo.com
  • Maite 12:17 pm on 2011/07/21 Permalink | Reply
    Tags: M   

    muturbeltz (mutur-beltz) 

    izond. Besteekiko harreman eta adierazpenetan zakarra dena, muturra erraz okertzen duena. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: izond.
    [zakarra]
    arlote, atsekaitz, desatsegin, ezatsegin, zakar, piltzar Ipar., basatxori g.e., tratakaitz g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es esquivo, -a, adusto, -a; enfadado, -a
    fr revêche, têtu, -e
    en obstiné, -ée ; persévérant, -e

    Hoteleko harrera-lekuan gizon muturbeltz batekin topo egin zuen, urtetan sarturiko tipo zaputz batekin. [Denak du bere prezioa, Migel Angel Mintegi (Ibaizabal, 2002)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 8:35 pm on 2011/07/08 Permalink | Reply
    Tags: M   

    marigorri 

    iz. ZOOL. Kokzinelidoen familiako intsektu koleopteroen izen arrunta. Gorputza globularra eta beltza dute eta bizkarraldea (elitroak) gorria, horia edo beltza, eta sarritan marraz edo titaz apainduta dago. Landareen izurrite diren hainbat intsektuz elikatzen dira. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [marigorringoa]
    amona gonagorri, amona mantangorri, katalingorri, marigorringo, matxingorri Bizk. g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es mariquita
    fr coccinelle
    en ladybird (Br); ladybug (Am)

    Marigorri beldurtua hostora igo nahian zebilen.

    marigorri (FlickrCC, OliBac)

     
  • Maite 6:46 am on 2011/07/04 Permalink | Reply
    Tags: M   

    mingots 

    izond. 1. Behazunarena bezalako zapore ezatsegina duena. 2. (hed.) Atsekabea eragiten duena. Berri mingotsak.

    iz. BOT. Oxalidazeoen familiako eta Oxalis generoko landare belarkaren izen arrunta. • basoetako mingots. Bihotz-formako hiru foliolo dituzten hostoak eta bost petalo zuri edo more dituzten ezkila-formako loreak dauzka. Oso arrunta da baso eta leku laiotzetan (O. acetosella). (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: izond.
    [karatsa, mikatza, garratza]
    minkor, mikatz Gip., samin g.e., mingatz Ipar. g.e., karats Ipar. zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es (1) amargo, -a, agrio, -a (2) (hed.) amargo, -a, que aflige (3) (bot.) Ik. mingarratz
    fr amer, -ère ; acide
    en (1) bitter; sour (2) bitter

    Harritu egin ninduen minutu batzuk lehenago aho mingots, zimel hura desio izana. [Gorde nazazu lurpean, Ramon Saizarbitoria (Erein, 2000)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    Baina zein zorion ez da mingots eta erdibideko? [Neguko zirkua, Harkaitz Cano (Susa, 2005)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 7:27 am on 2011/06/23 Permalink | Reply
    Tags: M   

    muskertu 

    da/du ad. 1. (Ipar.) Haserretu, muzindu. 2. Berdatu.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: ad.
    [haserretu, muzindu]
    Ipar. haserretu, jauzi, koleratu, kopetilundu, muturtu, muzindu, zapuztu, samurtu Ipar., beltzuri egin jas., beltzuritu jas., despitatu Ipar. zah., enkoniatu Ipar. zah., hiratu Ipar. zah.
    [berdatu]
    berdeztatu, berdatu Ipar. (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es (1) enfadarse, mostrarse hostil (2) reverdecer, poner(se) verde
    fr (1) agacer, être contrarié, -ée (2) (se) reverdir
    en (1) to get angry (2) to become/turn green

    Lagunarekin muskerturik dago, nahiz eta hark ez dion ezer egin.

    Muskertu dira sahatsak.

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel