madari
BOT. Madariondoaren fruitua, behealdean txortenaren aldean baino lodiagoa den pomo gozo eta jangarria dena. (Harluxet Hiztegi entziklopedikoa)
BOT. Madariondoaren fruitua, behealdean txortenaren aldean baino lodiagoa den pomo gozo eta jangarria dena. (Harluxet Hiztegi entziklopedikoa)
Pertsona maingua, pertsona herrenari erraten zaio. Maingu da. Maingu egiten du.
1. Cojo.
Zakuskianean mutuak minzatzen, hebainak sendaturik, mainguak zabiltzala.
Mainku bat bi alderat trinkulin trankulin zohan.
Baina badauka zentzu metaforikorik ere. Lan bat erdizka egitea, lan hori maingu egitea da.
(Fig.).
Gauza ederrak erranik ere, mainku-airean atheratzen badira [pertsuak]. Lf ELit 92.
Edo bestela, norbait burutik jota baldin badago edo burutik ez bada osoa: burutik maingu dela erraten da.
3. (AN-gip-5vill, BN-arb), mainku (BN-arb; -kh- H), maiku, manku. Ref.: Gte Erd 287, 289. (Fig., gralmte. acompañado de burutik). Inútil, torpe. “Ez naiz, uste baduzu ere, burutik mainkhu” H.
Etzan bere denporan burutik mankoa. AB AmaE 235. Bere zaharrean […] burutik maingu ez dena. HU Zez 130. Ez zukeela kaskoa zangoak bezain maingu.
iz. Ogibidez musikan diharduen pertsona; musika jotzen duen pertsona. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
Sinonimoak: iz.
[musikagilea] musikagile, musiko Heg., ereslari neol. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)
Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):
es músico, -a [persona]
fr musicien, -enne
en musician
port músico(a)
Gaur musikaren eguna denez, musikari ezberdin ugari ikusteko aukera izango dugu han eta hemen. Musikazuzenean.com atarian gaurko programatuta dauden hainbat kontzertu ikus ditzakezue. Donostiako musika eskolakoek ere egitarau berezia prestatu dute.
iz. Hainbat ornogaberi (intsektu, zizare, etab.i) ematen zaien izena. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoan, zomorro)
Bergarako euskara:
1. momorro, momorrúa. (b). izena. MAMARRO, -U. Zomorroa. Insecto, bicho, gusano, oruga. Ortuko gauziai gero ta momorro geixao eitte jako. Oso generikoa da. Ik. éltxar, koko
2. momorro, momorrua. izena. (Eibar) MAMARRO (EIB.). “El coco.  Umiak bildurtzeko erabiltzen dan pertsonajia. Ixildu zaitez, mamarrua dator bestela.” (SB Eibetno). Sin. mozorro.
Sinonimoak: iz.
[intsektu txikia] koko, kotxo, mamu, mamutxa, marmalo Ipar., marmutxa Ipar., mamorro Gip., barbalot Zub., arbiska zah., marbalo Ipar. g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia, zomorro)
Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):
es (1) bicho, bicharraco (2) fantasma, coco
fr insecte
en insect, bug
“Ortuko gauziai gero ta momorro geixao eitten jako” Â [Elexp Berg.] (Orotariko Euskal Hiztegia)
Twitterren zeresana eman du hitz honek! Hementxe ipiniko ditut han ateratakoak:
@euskaljakintza @mondrautar bidasoa aldean mamurro erabiltzen dugu!
— Jon Abril (@jonabril) May 31, 2012
@euskaljakintza adi adierari, Eibarren ez da hori. Eibarren, bicho = kokó, kokúa. Btw, berba horiek guztiek inauteriekin lotuak @oaraolaza
— Luistxo Fernandez (@luistxo) May 31, 2012
@euskaljakintza piñu-kokua, patata-kokua, baba-kokua, koko borobilla,… Eta “koko jantzi” = mozorrotu @luistxo @oaraolaza
— Asier Sarasua (@asarasua) May 31, 2012
@luistxo @asarasua @euskaljakintza @oaraolaza oso gatxizen kuriosuak dare liburu horretan… barre mordua ein dou horren inguruan etxian!
— Mikel Larreategi (@erralin) May 31, 2012
@euskaljakintza diskriminaziorik ez mesedez. Momorro eta zomorro hitzek balio bera dute.
— Gari Araolaza (@garaolaza) May 31, 2012
@euskaljakintza Bermion mamarrue esaten dogu 😉 cc @luistxo @oaraolaza
— Dabid Martinez (@dabidmp) May 31, 2012
@euskaljakintza hummm… uste dut gehiago dela #estandarra_ez_dago_besteen_gain . Eskerrik asko! :-*
— Gari Araolaza (@garaolaza) May 31, 2012
@garaolaza @euskaljakintza Goizuetako inauteriak: Alboetan mozorroak. Erdian zomorroa: bit.ly/KztBty
— Oier Araolaza (@oaraolaza) May 31, 2012
@asarasua @euskaljakintza @luistxoMamarru, momorro, zomorro, burburixo, koko, koko-txiki, baka-koko, koko-moko Eibarren.
— Oier Araolaza (@oaraolaza) May 31, 2012
@luistxo @asarasua @euskaljakintza momoxorro (Urdiain), mamuxarro (Unanu), zatamarru (Lakuntza), txatxo (Lantz), txantxo (Abaltzisketa)…
— Oier Araolaza (@oaraolaza) May 31, 2012
@luistxo @asarasua @euskaljakintza Kokomarro (Elorrio), Kokoxa (Markina), Kukumarro (Aretxab.), Marrau (Gernika), marro, muxiganga, zamo…
— Oier Araolaza (@oaraolaza) May 31, 2012
@euskaljakintza @mondrautar Arratien mamarroa esaten da… Eta kokoa beste esanahi bat dauka
— ttxe (@aartetxe) May 31, 2012
@euskaljakintza @mondrautar guk “mamarro”.
— jonas (@jonasier) May 31, 2012
iz. (lgart.) 1. Gizakien eta zenbait abereren kaka lodi gogorra. Kaka-mokordoa. 2. Irain-hitza. Haur mokordoa. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
Sinonimoak: iz.
[animalien kaka] gorotz, kaka, simaur, sats Bizk. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)
Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):
es (1) (lgart.) mojón, excremento (2) (lgart.) petardo, cargante
fr excrément
en excrement; turd (vulg)
Zer da, ba, etxe aurrean agertu den kaka-mokordoa? [Zazpi orduak, Miren Agur Meabe (Elkar, 2010)] (Ereduzko Prosa Dinamikoa)
izond. Sortarazten duen sentsazioa medio, sentimenei, bereziki ikusmenari, guztiz atsegin edo miresgarri gertatzen zaionaz esaten da. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa, ‘eder’ begiratuta )
Sinonimoak: izond. Bizk.
[ederra] bitxi, eder, galant, majo, polit, karan Ipar., galai Heg., pitxi Heg., eijer Zub., guapo Heg. beh., berregin Ipar. zah., totil Ipar. zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)
Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):
es bello, guapo, hermoso
fr beau, belle ; ravissant, -e
en beautiful, handsome; lovely, attractive; good-looking; pretty; gorgeous
Emakume lirain eta marota zen, maiz ikusten ez den horietakoa.
Araban, nire amak, Alegria/Dulantzikoa bera (erdalduna, beraz) neska polita esateko: ”esa (chica) es la marota” zioen. Gaur egungo hango gazteek ez dakit gordeko ote duten euskal hitz horien memoriarik. Ez dut uste transmitituko zenik hitz hori gaztelaniara.
Ni Aretxabaletakoa (gipzk) naiz eta hemen ez dut inoiz hitz hau erabiltzen entzun.
iz. (B) Mokorra, sokila. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
Sinonimoak: iz. Bizk.
[mokorra] mokor, sokil, zohi, zokor, zotal, erpil Bizk. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)
Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):
es terrón, trozo grande
fr motte de terre
en clod
Landarea sustraitik atera eta gero mokila makila-kolpez desegin zuen sustraiak mozten hasi aurretik.
Reply