Tagged: M Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 1:56 am on 2009/12/14 Permalink | Reply
    Tags: M   

    mukuru 

    1. adb. Neurriaren ertzetatik gora beterik, gainezka. Mukuru bete. Hor ari zaizkigu gure eskuak euskal aberastasunez mukuru betetzen. Eliza jendez mukuru. 2. iz. Neurri betearen gainetiko gehigarria. Betea da gaitzerua, baina mukurua falta da. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: (1) gonburu, gainezka, leporaino (2) gaindi, akabo (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    es adb. repleto, -a, rebosante, abarrotado, -a; iz. colmo
    fr adb. trop plein, à ras bord, débordant, -e; iz. comble
    en adb. full, crammed, packed; iz. height
    (Elhuyar hiztegia)

    Etxaldea handia zen eta zaila zen hormen kolorea zehaztea, hain zeuden hormetako apalak liburuz mukuru. [Neguko zirkua, Harkaitz Cano (Susa, 2005)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 7:59 am on 2009/12/11 Permalink | Reply
    Tags: M   

    miaztu 

    du ad. g.e Zerbaiten gainetik mihia igaro,  miazkatu.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: [miazkatu] miazkatu, milikatu, lekatu Ipar. g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    es lamer, chupar
    en to lick; to suck
    fr lécher, sucer, pourlécher
    (Elhuyar Hiztegia)

    Itxi nituen begiak eta bultzaka sartu nuen ahora artaburu handi eta zaintsu hura, eta miaztu egin nuen apurka-apurka. [Brooklyngo erokeriak, Paul Auster / Oskar Arana (Alberdania, 2006)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    miaztu

    miaztu (FlickrCC)

     
  • Maite 7:32 am on 2009/11/24 Permalink | Reply
    Tags: M   

    murru 

    1. iz. Horma sendoa; harresia. Gazteluaren murru sendoak. • murru-txori. Ik. txolarre. 2. iz. (Ipar.) Pila, meta.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: [hormatzarra; horma sendoa; harresia] harresi, hormatzar, muraila zah. [pila, meta] Ipar. g.e. meta, mordo, multzo, pila, sail, talde, tanda, andana Ipar., aralde Ipar., eli Ipar., keta Ipar., saihera Ipar., tropel zah., saldo Sort., aldra Bizk., moltso Bizk., pilo Bizk., samalda Gip., ate Zub., alde g.e., sarda g.e., mortxaka Bizk. g.e., montoi zah., banda Ipar. zah., bilduma Ipar. zah (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    HARRIAK

    Nik besoa eskaini
    zuk eskua hartu.
    Hala ere, beldurrik ez didazula diozu.
    Zeru beltzetik elur zuria ari du,
    bakoitzak murrua bere erara egiten du.

    Harri pila bat dut zain ohean
    utzidazu gaur gordetzen zurean.

    Badira gau ilunean baino
    ikusten ez diren hainbat gauza.
    Beldurrak eta arrainak
    hil arte hazi eta hazi eta hazi.

    Behin zubi oso bat jan nuen
    lehenengo harritik azkenera
    hainbeste nahi nuenera
    ez joateko.

    arrain bat oparituko dizut nola hazten den ulertzeko zenbat ur behar duen arnasteko, zenbat ur bitzitzeko, harri pila bat dugu metatua begien atzeko aldean: zubiak, murruak, bideak, etxeak, harriak finean,  gorputzak, galderak, begiak, hitzak, giltzak eta oheak, Diogenesen sindrome emozional batek jota bezala, amets zaharrak ereiten ditugu gorputz berri eta emankorretan, nor garen ahaztu arte opaltzen besteen hankarteetan, besarka nazazu gogor iztarrekin hegan ez ateratzeko, zure barruraino sartu nahi dut benetan nor zaren ikusteko, beldur bat oparituko dizut nola hazten den ulertzeko, zenbat zu behar duen arnasteko, zenbat ni bizitzeko.

    Irla izan, Anari

     
  • Maite 8:12 am on 2009/10/26 Permalink | Reply
    Tags: M   

    musker 

    1. iz. ZOOL. Lazertidoen familiako zenbait narrasti saurioren izen arrunta. Sugandilen antzekoak dira, baina handiagoak dira eta sarritan kolore berdexka dute. 2. izond. Berdea. Belar muskerra. • musker berde. Heldua denean berdea da bizkarraldean eta horixka sabelaldean. Gaztea denean, berriz, arrea edo grisa da. Hainbat ornogabez elikatzen da (Lacerta viridis). || Schreiber musker. Aurrekoa baino txikiagoa da. Berdea da, baina orban beltz ugari ditu. Iberiar penintsulan bizi da (l. schreiberi). (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: (1 ) gardatxo, sugandila, suaingila, susker (2) berde, orlegi  (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Muskerrek kalte egin didatela? erantzun nion nik. Hori ezin daiteke, osaba. Muskerrak oso politak dira, osaba, berde-berdeak. Baina erantzuna eman eta damutu egin nintzen segituan. Esan nahi dut malkoak ikusi nituela osabaren begietan.  [Obabakoak, Bernardo Atxaga (Erein, 1988)] 

    musker

    musker (FlickrCC)

     

     
  • Maite 1:08 pm on 2009/10/23 Permalink | Reply
    Tags: M   

    malmutz 

    izond. (batez ere B) Maltzurra, amarrutsua. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: maltzur, sokarrari, azeri, marrazo (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Bere morroiei eta laborariei baldres, frikun, mandil, malmutz deitzen zien, Kixoteren gisako hitz horiek erabiltzeagatik besterik gabe. [Jakintzaren arbola, Pio Baroja / Josu Zabaleta (Alberdania-Elkar, 2006)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 11:00 am on 2009/10/09 Permalink | Reply
    Tags: M   

    maratila 

    iz. 1. Zurezko edo metalezko pieza txikia, ate edo leiho baten markoan zein orrian lotu eta iltze baten inguruan biratuz ate edo leihoak ixteko eta irekitzeko balio duena. 2. (hed.) Aitzakia, arazo bat saihesteko bidea. Hori maratila hutsa da. 3. Bihurkina. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: (1 ) txaramel, kisket, zerraila, klixket, trabila (2) aitzakiak, estakuru, akiakula, desenkusa, aiko-maiko (3) bihurkin (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beraz, dardarka baina, burdinazko maratila kendu, atea ireki eta aurrez aurre Holgerrekin egin zuen topo.  [Elezaharren bidetik, Martin Anso (Alberdania, 2004)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 8:43 am on 2009/09/28 Permalink | Reply
    Tags: M   

    mandio 

    iz. 1. Baserrietan, ukuilu eta teilatuaren artean egon ohi den gela-antzekoa, sarritan zabala, eta aleak, belar ondua, fruituak, etab. edukitzeko erabilia. 2. Toki horretara sartzeko bidea edota zubia. 3. Aletegia. 4. (Ipar.) Abereentzako etxola. 5. Dolareetako oholetako bat.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: [ganer, ganbara, sabaia] ganbara, sabai, ganer Ipar., mandiota g.e. [abereentzako etxola] Ipar. abeletxe, ganadutegi, itegi, ukuilu, abeltegi Ipar., barruki Ipar., heia Ipar., korta Bizk., establia Ipar. g.e., ezkaratz Ipar. g.e., estrabi zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Ukuilu eta ezkaratze, mandio eta ganbara, armiarma-sare franko bazen bazterretan garai batean.  [Naturaren mintzoa, Pello Zabala (Alberdania, 2000)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    mandio

    mandio (FlickrCC)

     

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel