Tagged: P Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 8:33 am on 2014/11/02 Permalink | Reply
    Tags: P   

    promenatu 

    da ad. (Heg.) Leku batean astiro ibili, ia beti oinez, haizea hartzeko, jostatzeko edo ariketa fisikoa egiteko asmoz. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoan, ‘paseatu’)

    Sinonimoak: iz.
    [paseatu]: paseatu, ostera egin, txango egin, ibili  (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es pasear
    fr (se) promener
    en (1) to go for a walk, to take a walk (2) to take for a walk, to walk
    port passear

    Entzun:

    Berak zehazten badu gauza bat dela pilariketako hego haizearekin jertsea erantzi behar izatea, eta beste bat, aurten bezala, oporretako pasealekutan promenatzeko jantzi arin eta poz kutsukoak gainetik kendu ezinik ibiltzea, orduan eta gehiago okertzen diote begirada. [Hotza, Idurre Eskisabel (Bira, 2014-10-21 )] (Berria.eus)

    promenatu (PixabayCC, ferobanjo, CC0 Public Domain)

     
  • Maite 7:39 am on 2014/10/27 Permalink | Reply
    Tags: P   

    pasteka 

    iz. BOT. Angurria. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Orotariko Euskal Hiztegia

    pasteka, pazteka (T-L). Sandía. Xehatzen tuzu pastekak puxka tikitan eta emaiten ur hotzian. ECocin 50.

    Sinonimoak: iz.
    [angurria] : angurri, sandia (Elhuyar Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es sandía
    fr pastèque
    en watermelon
    port melancia

    Entzun:

    Mahai gainean dauden pasteka puska gorri biziak jan ditu.

    pasteka (Pixabay, PDPics, CC0 Public Domain )

     
  • Maite 7:44 am on 2014/09/04 Permalink | Reply
    Tags: P   

    pastiza 

    iz. (Ipar.) Pastela. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [pastela] : pastel (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (Ipar.) pastel
    fr (Ipar.) gâteau
    en cake, pastry, pie, pudding
    port bolo

    Entzun:

    Bakoitzak pastiza lodi bat zirudien: azukreztatua eta kremaz betea. [Skyroom, Ramuntxo Etxeberri (Elkar, 2004)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    pastiza (Wikimedia Commons)

     
  • Maite 7:36 pm on 2014/07/17 Permalink | Reply
    Tags: P   

    pilixka 

    iz. (Ipar) Kopuru txikia, pixka (atzean bat ezartzen zaio askotan). Bertze aldeko jende pilixka batekin.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Orotariko Euskal Hiztegian:

    pilixka.

    Pequeña cantidad. v. pilista.  Jinak ziren bertze aldeko jende pilixka batekin. Herr 4-6-1959, 3.

    Sinonimoak: iz.
    [pixka] : pixka, kopuru txiki (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (Ipar.) poco, -a, cantidad pequeña; pedacito, pizca
    fr (Ipar.) une très petite quantité
    en little bit, pinch, small amount
    port (cantidad pequeña o número pequeño) pouco(a)

    Entzun:

    Joanak ziren beste aldeko jende pilixka batekin. [Orotariko Euskal Hiztegia, moldatua]

    pilixka (dreamstime.com)

     
  • Maite 8:53 am on 2014/05/27 Permalink | Reply
    Tags: P   

    pizma 

    pizma (Irudia: natural-holistic-health.com)

    Ore-moduko topikoa, kanpo-erabileran hotza edo beroa ezar daitekeena. Irinaz (linazi-irinaz, adib.), hautsez edo bestelako substantzia xurgatzailez, likido baten bidez diluitua, eta zenbait kasutan sendagai batez osatuak izaten dira.  (Euskalterm)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    pizma (G-nav, B ap. A; Aq 1036 (AN)).

    “Emplasto, bizma” A.

    Sinonimoak: iz.

    [enplastua]: mantar, enplastu Heg., txaplata Bizk., tirakiloi g.e., partxe Heg. beh., kataplasma  (UZEI eta 5000 Adorez  sinonimoen hiztegiak eta Euskalterm)

    Beste hizkuntza batzuetan (Euskalterm eta Word Reference hiztegiak):

    es cataplasma
    fr cataplasme
    en cataplasm, poultice
    port cataplasma

    Entzun:

    Kiskaltzen zuen burua, eta pizma hotz bat jartzeko agindu zuen medikuak.


     
  • Maite 7:42 am on 2014/05/05 Permalink | Reply
    Tags: P   

    pezoi 

    iz. (Ipar.) 1. Hesia. Neguan, ur-hegiko larrea pezoiz inguratuko dugu. 2. Lubakia. Baztertzen ahal liteke mendietatik jausten zaigun uholdea pezoi handi bat eginez. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    pezoi. v. pezoin.

    1. “Dos de fossé, digue” SP. “Clôture en fossé” VocBN. “Clôture de champ enlevée de terre” Dv. “1.º vallado, trinchera o pared de tierra que sostiene un terreno elevado; 2.º (B, Sal), escarpa, declive” A. “Tranchée” Lrq. “Vallado que sostiene un terreno. Pezoin hortan muturketu ta erori” Izeta BHizt2. v. lezoi. Tr. Documentado sólo en la tradición septentrional.

    2. pezoi. Tramo; trozo de terreno. Herriko Etxean eztabadatu dute jakiteko zer abiaduretan mugatu behar den bide pezoi hori 50 ala 70 km. orenean. (Hazparne). Herr 11-9-2003, 4. Bi zubi berien arteko pezoia egina izanen da. (Hazparne). Herr 9-9-2004, 4. Lur pezoi bat saldu. (Hazparne). Herr 9-6-2005, 4.

    Sinonimoak: iz. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    [hesia]: Ipar.hesi, langa, lezoi, barrera Heg., luhesi g.e., baragailu Ipar. zah.
    [lubakia]: lezoi, lubaki, lubeta g.e., trintxera Heg. g.e., karkaba Bizk. g.e.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) (Ipar.) seto, valla (2) (Ipar.) trinchera, fosa, zanja
    fr (1) haie (2) tranchée, fossé
    en (1) hedge, fence (2) trench, ditch, trough
    port (1) cerca (2) trincheira, cova, vala, valeta

    Entzun:

    Asko lur jabek nahi lukete beren etxekoentzat etxe egiteko baimena ardietsi, edo berdin lur pezoi bat saldu barroki berri baten eraikitzeko, dirua biltzeko. [Hazparne, sinadurarik gabe, “Herrietako kronikak: Lapurdi” (2005-06-09, 4. orr.)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    pezoi (geographCC, Pauline E )

    pezoi (Wikimedia Commons)

     
  • Maite 9:24 am on 2014/04/04 Permalink | Reply
    Tags: P   

    pettux 

    izond. (L) Leloa, kaikua. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Orotariko Euskal Hiztegian:

    pettux (L ap. A), petus (BN-mix ap. Lander sg. DRA).

    “(L), bobo, imbécil” A. “Peal: persona torpe y despreciable. Comprobado en BN-mix, a la vista de un pobre ataúd, al que se le define diciendo: Erori duk hori ere, atusetik petuserat (Lander)” DRA.

    Sinonimoak:  izond. Lap.
    [ergela] : arin, babalore, babo, bulunba, buruarin, eltze, ergel, ero, eroxka, inozo, kaiku, kaskarin, kirten, lelantoni, lerdo, memo, tonto, tontolapiko, tutulu, txatxu, txoriburu, zoro, zoroxka, zozo, zozoilo, ments Ipar., pello Ipar., xanfarin Ipar., zuntzun Ipar., tontolo Heg., txoropito Heg., atunburu Bizk., gangar Bizk., ganorabako Bizk., ganoragabe Bizk., ganoragabeko Bizk., kokolo Bizk., lapiko Bizk., lelo Bizk., mozolo Bizk., papao Bizk., pepelerdo Bizk., taket Bizk., tankalo Bizk., tentel Bizk., txotxolo Bizk., tetele Ipar./Naf., ilupa Naf., pergut Zub., astapito beh., ganbelu beh., alotza g.e., haizebelats g.e., inputika g.e., narra g.e., txolin g.e., zoroko g.e., memelo Bizk. beh., koko Bizk. g.e., txotxin Bizk. g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (L) tonto, -a, necio, -a, majadero, -a, bobo, -a, imbécil
    fr sot, sotte, léger, -ère ; niais, -e ; stupide
    en stupid, foolish, silly
    port tonto(a), néscio(a), tolo(a), bobo(a)

    Entzun:

    -Utz nazak bakean, pettux horrek!

    pettux (Gaurko Hitza, CC)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel