Tagged: P Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 10:12 pm on 2015/03/30 Permalink | Reply
    Tags: P   

    plaza 

    iz. 1. Herri barruko toki publiko eta zabala, eraikinez inguratua eta hainbat kaleren elkargune dena. 2. Jendaurrean aritzeko lekua, zenbait jarduera (kiroledo bertsosaioa, esaterako) egiten den tokia; bizitza publikoa gertatzen den irudizko eremua. Euskara, jalgi hadi plazara! 3. Elikagaien aldizkako azoka, merkatua. Plazan erosten du. Azpeitian asteartetan izaten da plaza. Plaza egin. 4. Lanpostua (bereziki, Administrazioan funtzionario batek betetzen duena). Zortzi plaza betetzeko azterketa egingo da. 5. KIR. Frontisik gabeko pilotalekua. 6. KIR. Ididema, gizonproba, etab.etan, norantza berean egiten den ibilbide-tartea (proba egiten den tokiaren arabera, distantzia desberdina da). 7. TAUROM. Zezenketa egiten den tokia (eskuarki zezen-plaza hitz-elkartean).  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.

    [enparantza]: enparantza  (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) plaza (2) plaza, lugar público, escena; lugar de recreo (3) (Heg.) plaza, mercado (4) plaza, puesto de trabajo (5) [frontisik gabekoa] frontón (6) (Kir.) [herri-kirol batzuetan] recorrido (7) (Ipar.) plaza, lugar, sitio
    fr (1) place (2) [jendaurrean aritzeko lekua] lieu public, scène, place (3) [azoka, merkatua] (Heg.) marché (4) [lanpostua] poste, emploi (5) fronton
    en (1) square; plaza (2) [jendaurrean aritzeko lekua] public life; stage, scene (3) [azoka] market, marketplace (4) [lanpostua] post
    port (1) praça

    Entzun:

    Euskara plaza publikoan jokatzen da, eta plazaren izaera publikoa euskaran.
    Plazan eta euskaraz harilkatzen da elkarbizitza, bizikidetza.
    Plazan eta euskaraz borrokatzen dira injustizia sozialak.
    Plazan eta eusakraz jartzen da frogan demokrazia.
    Demokrazia demokratizatzeko balio behar du euskarak. 

    [Bagara nor, Lorea Agirre]

    2.500 Km egin ostean, lekukoa Bilbora iritsi zen atzo. Hona hemen mezua! @EuskalakariAEK

     
  • Maite 6:28 pm on 2015/02/24 Permalink | Reply
    Tags: P   

    pats 

    iz. Sagar, mahats eta antzeko fruituetatik, sakatu ondoren gelditzen den hondarra edo hondakina. Sagardoa atereaz gainera gelditzen zaie patsa, abereak neguan bazkatzeko. • IZERDI PATSETAN. Ik. izerdi.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Wikipedian:

    Patsa edo lapa fruituak zanpatu eta zukua atera ondoren geratzen den hondarra da, fruituen azal eta haziek osaturikoa, bereziki mahats, sagar eta olibaren kasuan. Hainbat erabilpen izan ditzake, hala nola destilatuz pattarak eta bioerregaiak ekoizteko.

    Sinonimoak: iz.

    [batsa]: lapa Ipar., graspa g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es orujo, casca [especialmente el de la manzana]
    fr marc [de raisin, de fruits]
    en marc
    port bagaço

    Entzun:

    Baina ez da arraroa: indarkeriazko zenbait ekintzarekin akritiko izan gara, izan da jende asko, eta patsa hor da. [Soinketa etengabea, Mikel Elorza (Arkupean, 2015-01-10)] (Berria.eus)

    mahats-patsa (Wikimedia Commons)

     
  • Maite 7:24 pm on 2015/02/14 Permalink | Reply
    Tags: P   

    pantaila-babesle 

    Pantaila-babeslea monitorearen irudi-kalitatea mantentzeko diseinatu den ordenagailu-programa bat da, berau erabiltzen ez denean irudiak mugimenduan jartzen dituena. Honela, aurrezarritako aldi batean ez bada teklarik sakatzen edo sagua mugitzen, pantaila-babeslea martxan jartzen da. Gaur egun, pantaila-babesleak segurtasun helburuekin edo dibertsiorako erabiltzen dira nagusiki.

    Historia

    Hasiera batean pantaila-babeslea irudi baten grabatu iraunkor bat pantailan saihesteko garatu zen. Monitore zaharretan (zuri beltzekoetan) fenomeno hau maiz gertatzen zen irudi baten aldi luze bateko esposizioaren ondoren, hori dela eta pantailak sortutako izpietako elektroiek puntu berean denbora luzean jotzen zuten, leku horretan kolore-galera sortuz.

    Pantaila-babesleak arazo hau saihesten du pantaila guztiz zurituz, edo irudiak edo testua erakutsiz pantailaren gune batzuk freskatu gabe geratzea saihesteko.

    Pantailak babesteaz gain, pantaila babesleek atzeko planoan atazak exekutatzeko balio dute ordenagailua piztuta mantenduz, prozesaketaren potentzia galtzea saihestuz. Adibidez, birus-kontrakoa exekutatzea baimentzen du edo konputazio banatuko proiektuekin lan egitea.

    Pantaila-babeslea amaitzeko pasahitz bat eska dezan konfiguratu daiteke, lana babesteko.

    (Wikipedia, pantaila-babesle)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (Inform.) salvapantallas, salvapantalla, protector de pantalla
    fr écran de veille
    en screen Saver
    port bildschirmschoner

    Entzun:

    Pozten gara berriz ere jakinarazteaz milaka profesional eta enpresaren eguneroko topagune den gure webgune korporatibotik, 2010eko otsailean hasi genuen ekimenaren mezua zabaltzen eta lankidetzan jarraitzen dugula. Eta horretarako, datorren aldian, webgunean dagoeneko ohikoak diren irudien MULTZO BERRI bat erabiliko dugu, baita horren bidez erabilgarri dauden gainerako produktu elektronikoena ere (pantaila-babesleak eta mahaigaineko atzeko planoak). Irudi berri horiekin desagertzeko arriskuan den Asiako eta Ozeaniako eremu geografikoko beste espezie multzo bat erakutsi nahi dizuegu.  [Deskarga itzazu dibertsitate biologikoari buruzko mahaigaineko atzeko plano eta pantaila-babesle berriak, Fraternidad Muprespa]

    pantaila-babesle (Wikimedia Commons)

     
  • Maite 10:00 am on 2015/02/08 Permalink | Reply
    Tags: P   

    patux 

    izond. Kaskarina, zentzu gutxikoa. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoan, ‘txoriburu’)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    patux. “Mamarracho. Eliza patuxa, iglesia fea” A Apend.

    Sinonimoak: iz.
    [zentzu gutxikoa] : txingote, txoriburu

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es mamarracho
    fr (imbécil) pauvre type; (persona despreciable) rien-du-tout
    en jerk, idiot
    port fam ridículo m, -a; palhaço m, -a

    Entzun:

    MAITAZORO

    larrian edo gezurrean etortzen banaiz
    bera dut gerizpea
    burua neke mututu banaiz
    bera dut askatu nauen berba
    gozo zoro maitasoro
    ezpain erreok hezetu dituen iruntza

    zakurraren salara bidali izan dudan arren
    pazientziaz milikatu ditu
    ezagutzen ez nituen neure bazterñoak
    xuxurlaz eta txilioz egina da
    gozo zoro maitasoro
    lotzen gaituen estekaren zuntza

    atsegintasunik eman ez diodanean ere
    larrutan besterik egin ez diodanean ere
    ordainik gabe eskaini izan dit
    hil ala biziko jokoan
    gozo zoro maitasoro
    bere biluzi beroaren oturuntza

    jelostu plantak egin izan dizkit
    berba hezeak asmatuz esaldi zentzubeteak
    hanpatu egiten nau
    niretzat hiltzen eta pizten da guztiz
    gozo zoro maitasoro
    aldiari leialeko huntza

    oinarrizko legeak zehartuz
    zorrotzeneko arauak apurtuz
    ohikotasun jatorrak baztertuz
    gozo zoro maitasoro
    bihurtu izan du bide
    trabatzen ninduen iluntza

    jakinaren gainean ez banengo bezala
    eman izan didate beraren berri
    patux arlote motz axola zait bost
    hazi egiten nau gainez eragiten
    zenbatenaz lokatzago dut hanbatenaz aratzago
    bere kausaren gerlaria naiz bera da
    gozo zoro maitasoro
    eraiki nauen ororen funtsa

    maitemindua bi mila urte
    hiru mila urte eduki dut maitemindua
    arte guztiak ikasten sortuko nintzenerako
    limurtasun guztiak nire egarrira isurtzeko irritsean
    iraun du bost mila urte zain
    gozo zoro maitasoro
    haragian haragi odolean odol da
    gogait eragiteraino neure
    hizkuntza

    [Parisen bizi naiz, Koldo Izagirre (Susa Poesia, 2013)]

     
  • Maite 10:40 pm on 2015/01/03 Permalink | Reply
    Tags: P   

    pixel 

    Ingelesezko ‘picture element’ hitzen laburtzapen fonetikoa, irudi baten ebazpen-mailaren neurria adierazteko erabiltzen dena. Irudi baten elementurik txikiena, indibidualki har daitekeena kolorea edo intentsitatea aplikatzeko edo besteengandik bereizteko hainbat prozeduraren bidez (fotografia, telebista, etab.).  (Euskalterm)

    Wikipedian:

    Pixel bat (ingelesez, picture element) irudi digital baten unitate txikiena da. Irudi digital hau argazki bat, bideo bat edo grafiko bat izan daiteke. Irudi digital bat handitzerakoan (zoom), irudi hori osatzen duten pixelak ikustea posible da, karratu txikiek osatzen dutela ikus dezakegu. Pixelak ez dira beraien artean ukitzen, irudi batean hala gertatzen dela dirudien arren. Pantaila bateko irudia pixelez osatuta dago, zutabe kopuru (“X”) eta lerro kopuru (“Y”) batez, alegia. Honi, pantaila-bereizmena deitzen zaio. Pixel baten kolorea hiru osagairen konbinazioa da: gorria, berdea eta urdina (RGB).

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es píxel, punto
    fr pixel, élément d’image
    en pixel
    port

    Entzun:

    Irudi digital bat handitzerakoan (zoom), irudi hori osatzen duten pixelak ikustea posible da, karratu txikiek osatzen dutela ikus dezakegu. (pixel, Wikipedia)

    16x16ko irudi baten pixelen irudikapena (Wikimedia Commons)

     
  • Maite 7:48 am on 2014/12/21 Permalink | Reply
    Tags: P   

    ponpa 

    iz. Fluidoak nonbaitetik jasotzen, erauzten edo konprimatzen dituen makina. • TEKNOL. beroponpa. Ingurune hotz batetik (iturri hotzetik) beroa hartu eta ingurune beroago bati (iturri beroari) beroa ematen dion makina. Berokuntzarako eta eguzkitiko energia eta energia geotermikoa egokiago aprobetxatzeko erabiltzen dira. || huts-ponpa. Hutsa egiteko erabiltzen dena. || injekzio-ponpa. Karburadorerik gabeko eztanda-motoreetan erregaia presiopean zilindroetan sartzeko erabiltzen dena. || ponpa zurgatzaile. Balbuladun pistoi batek atzeraka egitean likidoa presio atmosferikoaren eraginez jasotzen duena. || ponpa helikoidal. Presioa torlojo-formako eragile batez lortzen duena. Emari handietarako erabiltzen dira. || ponpa kalorimetriko. Errekuntza-erreakzioetan xahutzen den beroa neurtzeko erabiltzen den tresna. || ponpa zentrifugo. Karkasa baten barnean biratzen diren palen bidez fluidoaren presioa handiagotzeko balio duena.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    [hotsandia]: zah.arrandia, hotsandi, ospe Ipar., solemnitate Ipar.
    [isurkari bat edo gas bat lekualdatzeko tresna]: uhaga

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) (Teknol.) bomba (2) pompa, vanidad, grandeza (3) (Mus.) bomba
    fr (Teknol.) pompe
    en pump
    port (1) bomba (2) pompa, suntuosidade, ostentação

    Entzun:

    Google Mapsen bilatu dut tokia smartphonean. Goitik behera paseatu ditut bertako bidexkak. Pantailaren argi ñirñirkaritik babestu naiz, aurpegi lausotutako rosariotar batzuen ondoan, zuhaitz baten azpian. Azaldu nahi izan diet armarriena. Baina irri egin didate niri eta irri egin diete nire herriko politikarien kezkei. Komuneko ponpari tiratu diot. [Tronutik, Anjel Erro (Jira, 2014-12-13)] (Berria.eus)

     
  • Maite 8:27 am on 2014/12/20 Permalink | Reply
    Tags: P   

    plugin-a 

    Plugin (ingelesez, plug-in -konektatu- addin, add-in, addon edo add-on izenekin ere ezaguna) bat aplikazio (Web nabigatzaile edo eposta bezero bat, adibidez) nagusi (edo ostalari) bati funtzio edo baliagarritasun zehatz bat emateko ordenagailu programa bat da. (Wikipedia)

    Sinonimoak: iz.
    [plugin-a] : plugin-a (Euskalterm);  plugin (Wikipedia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es complemento, plug-in
    fr plug-in, plugin, module d’extension, module externe, greffon, plugiciel, add-on, add-in
    en plug-in, add-in /addin, plugin, extension, add-on / addon
    port plugin, módulo de extensão, plug-in, add-in, add-on

    Entzun:

    Euskarazko softwarea deskargatzea: Plugin-ak

    [jatorrizko gunea: euskara.euskadi.net]

    QuarkXPress-erako hitz-zatitzailea
    Elhuyar hiztegiak
    UZEIren sinonimoen hiztegia

    Azken eguneratzea: 2014/11/27

    plugin-a (Wikimedia Commons)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel