pontza
iz. 1. Sabel handia. 2. (hed.) ITSAS. Ontzien aldeetako sabel-itxurako irtengunea. (Harluxet Hiztegi entziklopedikoa)
iz. 1. Sabel handia. 2. (hed.) ITSAS. Ontzien aldeetako sabel-itxurako irtengunea. (Harluxet Hiztegi entziklopedikoa)
iz. Metalezko edo beste material distiratsuko pieza biribila, soineko edo hainbat janzkitan apaingarri gisa erabiltzen dena.Â
Sinonimoak:Â iz.
[lentejuela]Â :Â ezkata (distiratsu); lentejuela (Heg.); pailleta (Ipar.)Â Â (Elhuyar Hiztegia)
Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):
es (Ipar.) lentejuela
fr paillette
en sequin
port lentejoula
Entzun:Â
Itsutu egin nau hainbesteko distirak. Patrycia Centeno moda eta ideologiaren arteko ikertzailearen hitzak agertu zaizkit dirdaien artean: «Ez dago janzkera berririk iraultzarik gabe, baina ez dago janzkera bat estreinatzen ez duen iraultzarik. Eta zenbat eta handiagoa izan iraultza, orduan eta handiagoa janzkeraren aldaketa». Pailletak eta gorbatak: ez da zantzu onik 2014rako. [Pailletak, Idurre Eskisabel (Berria, 2014-01-02)]
adb. 1. Marmarka. Purrustaka joan da etxera. 2. Ugari, asko. Oparo eta purrustaka. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
Sinonimoak:Â adond.
[ugari] : purrustan Ipar.
[purrustadaka] : g.e., purrustadaka (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)
Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):
es (1) refunfuñando, gruñendo; despreciando (2) a borbotones, en abundancia
fr (1) grommelant (2) en abondance
en (1) grumbling, griping (2) a great deal, a lot
port (1) resmungando, resmungando (2) em abundância
Entzun:
Idazteari utzi, idazten segitzeko, Lander Garro (Hirudia, 2013-12-15) [Berria.info]
adb. (Z) Dudarik gabe. Prefosta ezagutu zuen. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
Sinonimoak:Â adond. Zub.
[dudarik gabe] : bai noski, jakina, nola ez, noski, araiz Ipar., naski Ipar., aurki Bizk., noskiro g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)
Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):
es (Z) sin duda
fr certainement, sûrement, assurément
en definitely, certainly, without doubt
port sem dúvida
Entzun:
Ez da, prefosta, berak asmatua. [Hizlandia, Iñigo Aranbarri (Susa, 2006)] (Ereduzko Prosa Gaur)
Bidenabar, ene aiduru da hor kanpoan; banoa, zurekin segituz gero kario ordaindu beharko nuke – eta ez diruz, prefosta! Â [Denboraren mugan, Jose Angel Irigaray (Pamiela, 2005)] (Ereduzko Prosa Gaur)
iz. 1. (GN) Nahaste-borrastea. 2. (B) ITSAS. Itsasontzietan, zubian nonbait finkatzen den eta sokak lotzeko den metalezko edo zurezko pieza kurbatua. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
Sinonimoak: iz.
[nahaspila]: lardaska, anabasa, morokil, nahastura, nahaspila, nahaste-borraste, saski-nahaski, saltsa-maltsa, kaka-nahaste, sasi-nahaste. (Adorez Sinonimoen Hiztegia)
Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):
es (1) (GN) desorden, desbarajuste, revoltijo, mezcolanza (2) (B) (Itsas.) cornamusa (ganchos de madera en que por dentro se atan las cuerdas de las velas)
fr (1) désordre
en (1) disorder, mess
port (1) desordem, bagunça, desbarate, bagunça
Entzun:
Bertze batzuk musikariei bizkar, baso ez arras hustu bat eta bete betea den bertze bat eskuan, kalakan, irriz edo berdin pataskan. [Anbroxio, Eneko Bidegain (Elkar, 2002)] (Ereduzko Prosa Gaur)
– Lafaiak gara eta nehor ef dugu laidoftatzen… – gaueko pataskan hortza galdurik, hatsartzeko eta hitz egiteko nekeziak zeuzkan Thierryk. [Zeruetako erresuma, Itxaro Borda (Susa, 2005)] (Ereduzko Prosa Gaur)
iz. (Heg.) Alderdia; lurraldea; eskualdea (normalean munduko edo landako edozein leku izendatzeko erabiltzen da). 2. adlag. Bizk. ‘hurbil’ (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa eta Hiztegi Batua)
Sinonimoak:Â adond. Bizk.
[hurbil] : alde, aldean, bertan, gertu, hurbil, hurbilean, hurrean, ondoan, hurran Ipar., hur Bizk., hurre Bizk., kantian Zub., bere hartan g.e., hurren g.e., gertuan Gip. g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)
Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):
es (1) (Heg.) (herr.) paraje, lugar, sitio (2) (B) cerca
fr (1) contrée, endroit, lieu (2) près
en (1) spot, place, location, setting (2) near, close
port (1) paragem (2) perto
Ik. txantxangorri. iz. ZOOL. Muszikapidoen familiako hegazti paseriformea, txikia eta moko mehea, papar gorrixka, bizkarralde arre-berdexka eta sabelalde zurixka dituena. Intsektuz eta animalia txikiz elikatzen da batez ere eta oso arrunta da (Erithacus rubecula). (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
Orotariko Euskal Hiztegian:
papargorri (V-m-gip). Ref.: A; Elexp Berg.
1. (Sust.). Petirrojo. “Txindorra, beste ixenez labatxori, papar gorri, txantxangorri” Altuna Euzk 1930, 448. “Motatxoria?” Elexp Berg.
Urretxindor, pardil, papargorri errukiorrak eta kardantxilloak. Erkiag BatB 38.
2. (Adj.). De papo rojo. “Paparra gorria duena. Txantxangorrixa txori papargorri bat da” Elexp Berg. “Neguta papargorri, camachuelo común” Ib.
Mirua txindor papar-gorriaren zelatean egoten direan antzera. A BeinB 55. Txindortxu papar gorrijak. Enb 122.
Sinonimoak:Â iz. Bizk.
[txantxangorria] : txantxangorri, papogorri Ipar., txindor Bizk., bulargorri g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)
Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):
es petirrojo (Erithacus rubecula)
fr rouge-gorge, rougegorge
en robin
port pintarroxo
Entzun:
Ene ipuinak, azterketa konplexuen arauera, nominalistak suertatzen direla eta liburua papagorri bailitzen kainoikatuko duela abisatu zidan kritikoari. [Han izanik hona naiz, Joseba Sarrionandi]
Reply