Tagged: P Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Imanol Soriano 8:05 am on 2013/09/26 Permalink | Reply
    Tags: P   

    pairatu 

    du ad. Ezbeharra, kaltea, zorigaitza edo gogoko ez dena amore eman gabe edo etsi gabe eraman. Zuregatik pairatu dudan laidoa. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: ad. Ipar.
    [jasan] : eraman, eutsi, igaro, iragan, iraun, irozo, jasan, pasatu, egon Ipar., garraiatu Ipar., eroan Bizk./Zub., nozitu Gip., igaran Zub., egari jas., aguantatu Heg. beh., bati egin Ipar. zah., padezitu Heg. zah., igurtzi Zub. zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es padecer, sentir, sufrir
    fr souffrir, tolérer
    en to bear, to withstand, to suffer
    port sofrer, padecer

    Entzun:

    Iruzkina

    Boladan dagoela esango nuke; izan ere, orain dela urte batzuetatik ona dezente entzun baitut. Beste sinonimo batzuk (zapuztu, sufritu, jasan…) gutxiago erabiltzen dira.

    • Jai Batzordeak Suances-en begirune eza PAIRATU behar izan du
    • Justiziak ongizate estatuaren erortzearen ondorioak PAIRATU dituela uste du Ezker Anitza-IUk
    • New Yorkeko suminduak aldarrikapenekin jarraitzen dute hotz-bolada PAIRATU arren
    • Demokraziaren aldeko boza eskatu dute errepresioa PAIRATU dutenek
    • Carlos Mena: «Arabako Aldundiarekin izan ditudan eragozpenak ez ditut inoiz PAIRATU»

    Kasu batzuetan, antza denez, ez dakigu erabiltzen. Eskuorri batean ikusita:
    Ezgaituen mundua pairatzen duten familiei zuzenduta.
    Dirigido a las familias que conviven con la discapacidad.

    Zer deritzozue? Gehiegi erabiltzen dela uste duzue?

     
  • Maite 8:35 am on 2013/08/13 Permalink | Reply
    Tags: P   

    piura 

    iz. (herr.) Itxura fisikoa, bereziki txarra. Haren piura! Aurreko gaueko kopa guztiak aurpegian zituen. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [piura]: itxura txarra

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es figura, aspecto ridículo, mala traza
    fr mauvaise mine
    en appearance, look (usually bad)
    port mau aspecto

    Entzun:

    Maizak ez zuen piura ona: blai-blai eginik zegoen, txit asperturik, egun luzeak eta gau ezatseginak gogait eginik, koplatan ibiltzeko batere gogorik gabe.  [Denak du bere prezioa, Migel Angel Mintegi (Ibaizabal, 2002)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    Bai, dudarik gabe, hire piura harekin – txapela bekainetaraino sartua, irribarre lelo bat masailetik masailera – iraultza egitera deitua hintzen. [Bizia lo, Jokin Muñoz (Alberdania, 2003)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    piura (Devianart CC, Pokemon-FR)

     
    • Iñaki Murua 6:33 pm on 2013/08/13 Permalink

      Neuk amari entzuten nion, bere “lekittarrez” mintzatzen zenean. Bide batez, eta ez dakit hitz dagoen, “erredoble” ere ez legoke gaizki (handik hitz egiteko moduaren adierazgarrienetako bat)

  • Maite 9:21 am on 2013/05/08 Permalink | Reply
    Tags: P   

    potikoka 

    adb. (Ipar.) Lau oinean, lauoinka, lauhazka. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: adond. Ipar.
    [lauoinka] : lauhazka, lauoinka, postan, laugainka g.e.(UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan:

    es a cuatro patas, a gatas
    fr a quatre pattes
    en on all fours
    port de gatinhas, de gatas; de quatro

    Haur txikia, oraindik bi oinen gainean ibiltzeko gai ez zela, potikoka sukaldera hurbildu zen. 

    potikoka (FlickrCC, mandagirl)

     
  • Maite 9:40 am on 2013/04/25 Permalink | Reply
    Tags: P   

    pagaburu 

    iz.  Besteen erruak ordaintzen dituen pertsona.  Persona que paga, generalmente por abuso, las cuentas o las culpas ajenas.(DRAE, pagote)

    Orotariko euskal Hiztegian:

    pagaburu.

    1. “Pagote, a quien echan las culpas de todo” Lar.

    2. Pago total de una deuda. Idi-jabeak eskatzen dio pagaburua egin dezan artean eman bearko diola urtean euneko amar. AA II 191.

    Sinonimoak: iz.
    [pagaburu] petxero, kopla-buruko; turko-buru

    Beste hizkuntza batzuetan:

    es pagote, cabeza de turco
    fr bouc émissaire, tête de turc
    en scapegoat
    port bode expiatório

    Ez da gure aurkako ezer. Gu pagaburu moduan hartu gaituzte, baina erasoa grebalari guztien aurkakoa da, langile aktibo guztiak makurrarazteko.  [Imanol Salinas eta Gorka Milagro. Auzipetuak: «Pagaburu gisa hartu gaituzte, baina langileen kontrakoa da erasoa», Joxerra Senar Iruñea (Berria, 2013-04-24)]

    Alegia, Excel pagaburu, ezkutatzeko hau guztia gertatzen dela gutxi batzuen jabetza eskubideak askoz ere gehiago balio duelako beste milioika batzuen bizitzeko eskubideak baino. Eta hori ez dutela eredu matematikoek erabakitzen, jende eta jendarteari buruzko ikuspegiek baizik: hots, ideologia hankazpiratuak. [Pagaburu, Idurre Eskisabel (Berria, 2013-04-25)]

    pagaburu (FlickrCC, publik15)

     
  • Maite 7:51 am on 2013/03/20 Permalink | Reply
    Tags: P   

    papar 

    iz. Bularraren goialdea. Paparra agerian eta besoak biluzik.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [bularraren goialdea]
     paparo Ipar., papo Ipar.
    (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) pecho, tórax, escote; pechuga; pechera (2) (jantziena) pechero (3) solapa
    fr poitrine
    en breast, bosom
    port peito, seio

    Anak kamiseta tirantedun zuri llaburra janzten zuen, behealdean xilko ttiki xarmanta eta goialdean udak belzturiko papar eta beso luze finak bistara uzten zituena. [Rock’n’roll, Aingeru Epaltza (Elkar, 2000)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    Papar irekiegia dik soingaineko horrek. [Estilo-Ariketak, Raymond Queneau / Xabier Olarra (Igela, 2005)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    Etxera bidean harategian sartu zen, oilasko paparrak eta piper lata bat erostera. [Berandu da gelditzeko, Unai Iturriaga (Susa, 1999)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    papar (FlickrCC, Andrea Jara S)

     
  • Maite 9:04 am on 2013/02/28 Permalink | Reply
    Tags: P   

    pernil 

    iz. (B) Urdaiazpikoa. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz. Bizk.
    [urdaiazpikoa]
     urdaiazpiko, xingar Ipar./Naf. 
    (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es jamón
    fr jambon
    en ham
    port presunto

    Eta auzoko dendarik garestienean erosi zion txokolatea Lucasi eta pernilik onena eta gaztarik finena eta gailetak, txokolatezkoak. [SPrako tranbia, Unai Elorriaga (Elkar, 2001)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    Azak egosten ari ziren nonbait, pernilarekin batera, hori esaten zion gelan zabaldua zen lurrinak.  [Airezko emakumeak, Felipe Juaristi (Erein, 2003) )] (Ereduzko Prosa Gaur)

    pernil (FlcikrCC, zumito)

     

     
  • Maite 10:33 am on 2013/02/13 Permalink | Reply
    Tags: P   

    pilda 

    iz. 1. (Ipar.) Arropa, oro har, jantzia. Mutila, bere pildak harturik joan zaio. 2. (Ipar.) Arropa zahar eta gastatua. Ontzat saldu nahi izan dit pilda bat. 3. (Ipar.) Basta; zela. Non dituzu astoaren pildak? Pildak jantzi. Pildak erantzi. 4. (BN) Behi edo idi uztartuen kopetakoa. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz. Ipar.
    [piltzarra]
     zarpa, perreka Ipar., piltzar Ipar., piztin g.e., trakets g.e., zarpail g.e., zirtzil g.e., altsi zah.
    (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) ropa vieja/gastada; harapo, andrajo; trapo (2) ropa, vestidura (3) (basta) albarda; montura (4) melena de los bueyes uncidos
    fr (1) haillon, guenille (2) vêtement, habit (3) (basta) bât
    en (1) rag (2) (zela) saddle, packsaddle
    port (1) roupa velha, farrapo (2) roupa (3) montaria

    Hiltzat jo zuten eta haren pildak erre. Itzuli zenean, zuri zurbil gelditu zen habeari begira, arropa zikinen artean gordeak baitzituen bere sos urriak. [Galgarri, Anjel Lertxundi (Berria, 2013-01-27)]

     

    pilda (FlickrCC, Christian Bachellier)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel