Tagged: P Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 10:23 am on 2012/06/02 Permalink | Reply
    Tags: P   

    pasieran 

    adond (Heg.) Leku batean astiro ibiliz, ia beti oinez, haizea hartzeko, jostatzeko edo ariketa fisikoa egiteko asmoz.

    Sinonimoak: adond.
    [paseoan] paseoan, ibiliz; pasieran ibiliz (Heg.)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es paseando
    en
    taking a walk, going for a walk

    Egin klik irudiaren gainean, abestia entzun eta hutsuneak betetzeko ariketa egiteko.

     
  • Maite 11:08 am on 2012/05/06 Permalink | Reply
    Tags: P   

    pottorro 

    iz. 1. ZOOL. Altzidoen familiako itsas hegazti karadriformea, 40 cm ingurukoa eta bizkarralde beltza eta sabelalde zuria dituena. Mokoa beltza eta sendoa da eta begietaraino doan marra zuria du alde banatan. Ipar Atlantikoan bizi da eta negutar arrunta da Bizkaiko golkoan (Alca torda). 2. (arrt.) Emakumezkoaren organo genitalen kanpoaldea. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

     
  • Maite 11:20 am on 2012/04/15 Permalink | Reply
    Tags: P   

    patrika 

    iz. Jantzi batzuei irekiduretan, gainean edo barrualdean ehun-zati bat josirik egiten zaien poltsa-antzekoa, normalean txikia. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

     
  • Maite 10:28 am on 2012/04/11 Permalink | Reply
    Tags: P   

    pikarrai 

    (Ipar.) 1. izond. Biluzia. 2. adb. Biluzik dagoena. Pikarrai jalki naiz amaren sabeletik eta pikarrai itzuliko lurrera. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    adond. Zub. [biluzik] biluz, biluzgorririk, biluzi, biluzik, larrugorri, larrugorrian, larru-hutsik, larrubizi Gip., larrubizirik Gip., biluzgorri jas., biluzgorrian g.e.
    izond. Ipar. [biluza] biluzgorri, biluzi, larrugorri, motz, biluz g.e.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es desnudo, -a
    fr nu(e)
    en naked

    Ezkontza gauean, Maitek, pikarrai ohe gainean etzanda, bihotza pozaren pozez dardarka zeukan. [New Yorkeko kronika beltza, Gotzon Garate] (Ereduzko Prosa Dinamikoa)

    Gaur atzematen haut plazaren erdian, odol buruz josia eta kanpoko hotzean pikarrai. [%100 basque, Itxaro Borda] (Ereduzko Prosa Dinamikoa)

    pikarrai (FlickrCC, G.A.Passache)

    pikarrai (FlickrCC, by Risto Kuulasmaa)

     
  • Maite 4:20 pm on 2012/03/20 Permalink | Reply
    Tags: P   

    parrastaka 

    adond. Kopuru handian.

    Sinonimoak: adond.
    [parrastan]
    parrastan, parrastaz, burrustan Ipar./Naf. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es abundantemente, a manos llenas; en tropel
    fr abondance
    en abundantly

    Errealitate latza ari dira bizi izaten egunkariak han eta hemen. Paperezko edizioetatik datozkien diru-sarrerak murrizten ari zaizkie eta digitaletatik etortzea nahi luketenak ez datozkie parrastaka. [Nola ari dira moldatzen egunkariak edizio digitaletatik diru-sarrerak izateko?, Andoni Sagarna (Iparrorratza, 2012-03-16)] (Ereduzko Prosa Dinamikoa)

     
  • Maite 7:54 am on 2012/02/13 Permalink | Reply
    Tags: P   

    part 

    Onomat. de la acción de lanzar un objeto a corta distancia. (Labayru ikastegia)

    Sinonimoak: plast!, sast!, zapart!, danba! (Elhuyar Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es ¡zast!
    fr vlan!
    en bang!

    Part horra eta part hona aitabitxik zabaldu dau dirua. (Labayru ikastegia)

    Ontzi guztia ez ondoratutearren artu aberastasunak eskukadaka ta part!! itxasora iaurti. A Ezale 1897, 279b. (Orotariko Euskal Hiztegia)

     
  • Maite 11:05 am on 2011/12/23 Permalink | Reply
    Tags: P   

    preseski 

    adb. Aurretik esandako zerbait zehazteko, informazio zehatzagoa edo ulerterrazagoa emateko bereziki, erabiltzen den adberbioa.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa, moldatua)

    Sinonimoak: adond. Ipar.
    [hain zuzen]
    hain zuzen, hain zuzen ere, hain justu Heg., hain justu ere Heg., egin-eginean Bizk., egin-eginean ere Bizk., hartan ere Bizk. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es precisamente
    fr précisément
    en just, exactly

    Hori preseski iduritzen zaut biziki inportantea dela: besteeri hitza ematea eta besteen hitzarekin kondatzea.[Ez da musik, Menane Oxandabaratz (Elkar, 2006)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    -Egia da egun hauetan narritaturik nabilela, baina ez preseski Kellyren kariaz, neure sentimenduen egoeraz baizik. [110. Street-eko geltokia, Iñaki Zabaleta (Elkar, 2003)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    [blackbirdpie url=”http://twitter.com/#!/boligorria/status/149985159498825729″%5D

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel