Tagged: S Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 9:51 am on 2012/06/27 Permalink | Reply
    Tags: S   

    sorbeltz 

    iz. ZOOL. Apodidoen familiako eta Apus generoko hegazti apodiformeen izen arrunta. Hego luze eta zorrotzak eta isats urkilatua dituzte. Intsektuz elikatzen dira eta oso hegalari trebeak dira. • malkar-sorbeltz. 56 cm-rainoko hego-luzera dauka. Sabela zuria eta gainerako guztia iluna du (A. melba). || sorbeltz arrunt. Aurrekoa baino txikiagoa eta guztiz iluna da. Oso arrunta da (A. apus). (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [enararen antzeko txoria]
    txirrio (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es vencejo
    fr martinet
    en swift
    port vencilho, vencelho

    Zaldieroaren zinta (bere baimenarekin ekarria), Berria.info, 12-06-27

     
  • Maite 8:01 am on 2012/05/04 Permalink | Reply
    Tags: S   

    soraio 

    1. izond. Axolagabea, nagia; hunkigaitza, barruz sentikorra ez dena. 2. izond. Fisikoki, zerbaitekiko sentikorra ez dena. Hotzarentzat soraio da gizon hori. 3. iz. eta izond. ALBAIT. Txerriaren zistizerkosia; zistizerkosiak jotako txerria. Txerri soraioa. 4. izond. MED. Legenarduna. Eta soraio batek hurbildurik gurtu zuen esanez: Jauna nahi baduzu garbi nazakezu. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    iz./izond. Ipar. zah. [legenduna] legendun, legentsu g.e.
    izond. Ipar./Naf. [sentiberatasunik gabea] sor, sorgor

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es 1. (axolagabea, nagia) insensible, indolente 2. (sentikorra ez dena) insensible; entumecido, -a, endurecido, -a 3. leproso, -a 4. (Albait.) lepra del cerdo; cerdo enfermo de lepra
    fr 1. (axolagabea, nagia) insensible, indolent, -e 2. (sentikorra ez dena) insensible à la douleur, insensible aux coups 3. lépreux, -euse
    en 1. (axolagabea, nagia) insensitive, indifferent, indolent 2. (sentikorra ez dena) insensitive; numb

    Baina jende eskergabe eta soraio haien bihotza ez zen hautsi: pero no se rompió el corazón de aquella gente desagradecida e indolente. (Elhuyar Hiztegia)

    Hotzarendako soraioa da: es insensible al frío. (Elhuyar Hiztegia)

    Soraio bat hurbildu zitzaion: se le acercó un leproso. (Elhuyar Hiztegia)

    Zerri soraioa: cerdo leproso. (Elhuyar Hiztegia)

     
  • Maite 7:29 am on 2012/04/17 Permalink | Reply
    Tags: S   

    sareta 

    iz. Leihoan edo beste nonbait jartzen den burdinazko edo zurezko sare-modukoa, barnekoa ikusia izan gabe kanpokoa ikusi ahal izateko erabilia.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [sareta] zursare (Elhuyar Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es celosía; persiana; reja, verja; rejilla
    fr treillis, jalousie [fenêtre] ; persiennes
    en lattice, grille, grating

    Saretak ia erabat jaitsita zeuden eta argiak marra paraleloak osatzen zituen zurezko zoruan, margotuta ziruditenak.  [Zenbaki lehenen bakardadea, Paolo Giordano / Koldo Biguri (Alberdania, 2009) Orr.: 130] (Ereduzko Prosa Dinamikoa)

    “]

    sareta [FlickrCC, Olga Díez (Caliope)

     
  • Maite 7:53 am on 2011/11/18 Permalink | Reply
    Tags: S   

    single 

    izond. Sendotasun gutxikoa; hauskorra. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: izond. Bizk.
    [makal] ahul, maiskar, mengel, enul

    single (V-ple-m-gip, L; Lar, Hb ap. Lh, H), zengle, zingle (G), singre (L; Lar, Hb ap. Lh, H), xingli (G-to), sengle (V-m), singla (V-gip). Ref.: A (sengle, single, xingli, zingle); Lh; Iz ArOñ (singla). (Orotariko Euskal Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es frágil, de poca consistencia
    fr fragile
    en fragile

    Hasieran iruditu zait inork ez duela dantza egin behar. Edo zerbait botako didatela aurpegira. Niri begira dago jendea, nor naizen galdetuko diote bere buruari. Senide bitxia, ardi beltza, senargaiaren ala andregaiaren aldekoa? Baina ondo ari naiz, eztarriko korapiloa askatuta, tonua ondo hartuta, nire ahots singlea uholde bihurtuta. [Sua falta zaigu, Katixa Agirre (Elkar, 2007) Orr.: 92] (Ereduzko Prosa Dinamikoa)

     
  • Maite 8:17 am on 2011/11/08 Permalink | Reply
    Tags: S   

    sorki 

    iz. (B) 1. Burutea, buruan pitxer bat edo zama bat eramateko jartzen den ehunezko edo espartzuzko pieza biribila. 2. Jazki baten urratua estaltzeko erabiltzen den adabaki trauskila. 3. Eskutrapu zatar eta zarpaila. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [buruko zapia]
    burute, kapete BN
    [oihala]
    g.e. ehun, ehunki, oihal, tela Heg., estofa Ipar. zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es (1) remiendo tosco (2) paño, trapo (3) rodete
    fr (1) raccommodage (adabakia) (2) torchon, lavette (eskuzapia)
    en cloth, rag

    Sukaldean zebilen amona sorki bat eskuan zuela.

    Zorki bat erabilten dabe buruan [moruak] da jantzi zar, luze, zikiñ bat soñean. Ag Kr 82. (Orotariko Euskal Hiztegia)

     
  • Maite 10:54 am on 2011/10/13 Permalink | Reply
    Tags: S   

    satitsu 

    iz. ZOOL. Sorizidoen familiako eta Sorex, Neomys, Crocidura eta Suncus generoetako ugaztun intsektiboroen izen arrunta. Oso txikiak dira eta mutur luzea, belarri txikiak eta ile ugari eta leuna dituzte. Gau (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [sahatsuria]
    sahatsuri Ipar., basaku g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia), sateru, satagin…

    satitsu (G, AN, L, BN; H), satitxu (V-gip, G-goi-to), satitzu, satutsu (-ütsü S; Foix ap. Lh), satuts (R-is), satutxo (V-gip). Ref.: A (satitsu, satütsü); Lh; Arin AEF 1960, 71; BU Arano (sataiña); Iz ArOñ y To (satitxu), R 312. (Orotariko Euskal Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es musaraña
    fr musaraigne
    en shrew

    Gaur arratsaldean animalia txiki batzuk aurkitu ditugu etxe parean. Zelai txiki bat dago eta aste honetan belarra moztu dute. Hantxe aurkitu ditugu. Lehenengo bat; handik gutxira beste bi. Sateroak ziren. Sateroak, edo beste toki batzuetan esaten duten moduan, satitsuak, sataginak edo sahatsuriak. [Sateruak (satitsuak, sataginak, sahatsuriak), Asier Sarasua (Eibartik, 2011-10-11)]

    satitsu, FlickrCC (Asier Sarasua)

     
  • Maite 9:02 am on 2011/08/05 Permalink | Reply
    Tags: S   

    samalda 

    iz. Izaki bizidunez osatutako talde handia. Abere-samalda. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz. Gip.
    [andana, aldra]
    meta, mordo, multzo, pila, sail, talde, tanda, andana Ipar., aralde Ipar., eli Ipar., keta Ipar., saihera Ipar., tropel zah., saldo Sort., aldra Bizk., moltso Bizk., pilo Bizk., ate Zub., alde g.e., sarda g.e., murru Ipar. g.e., mortxaka Bizk. g.e., montoi zah., banda Ipar. zah., bilduma Ipar. zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es (1) [pertsonak edo animaliak] multitud, grupo, montón; rebaño, manada, bandada, recua (2) grupo, montón
    fr troupe, multitude, troupeau, volée, bande
    en pack, bunch, multitude; herd; throng, crowd

    Nur ere hantxe zen, bakarrik, gizaki bentzutuzko samalda haren erdian. [Basamortua, J.M.G. Le Clezio / Luis Berrizbeitia (Elkar, 2009)] (Ereduzko Prosa Dinamikoa)

    Berehala, samaldan etorri zitzaizkion pentsamenduak. [Parmako kartusia, Stendhal / Jon Muñoz (Elkar/Alberdania, 2007)] (Ereduzko Prosa Dinamikoa)

    samalda (FlickrCC, PictFactory)

     
c
compose new post
j
next post/next comment
k
previous post/previous comment
r
reply
e
edit
o
show/hide comments
t
go to top
l
go to login
h
show/hide help
shift + esc
cancel