Tagged: T Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 11:39 pm on 2022/05/07 Permalink | Reply
    Tags: T   

    txima-jario 

    1 adj. Txima asko dituena. Urka ezak! —oihu egin zuen emakume txima-jario batek. 2 (Adizlagun gisa). Bistan duzuenez, errukarri natorkizue, ia esku-hutsik eta txima-jario. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    TXIMA-JARIO (Estar, etc.) desgreñado. Emaztea, ura ere gizen xamarra, itsusia, beltza, zikiña, txima-jario aritzen zan uskeriak saltzen, orraziak-eta. Anab Poli 81s. (Como adj. pleno). Emakume erdi-sorgin, gerri-me, anka-luze, tximajario bat bigarren bizitzan. Loidi 117. Bentura potoloa, Poli lerdena, Balentin ixilla, nagusi kopetilluna ta andre txima-jario. Anab Poli 110. (Uso sust.). Amundatarren etxean ere, iñor ez; goiko bizitzako txima-jario ark ez zekien ezer. Loidi 157.

    Sinonimoak: iz.

    [txima-jario] : adasdun; tximaluze, ile luzedun

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es izond. melenudo, -a, greñudo, -a
    fr izond. chevelu,
    en izond. long-haired, shaggy
    port izond. cabeludo(a)

    Testuinguruan

    Dama batek, ordea, gogoko zuen txima-jario ibiltzea, eta inpresio bitxi samarra eragiten zuen. [Zazpi urkatuak, Leonid Nikolaievitx Andreiev / Jose Morales (Alberdania-Elkar, 2006)]

     
  • Maite 9:03 pm on 2022/04/27 Permalink | Reply
    Tags: T   

    turrustaka 

    adb. Isurkariez mintzatuz, ugari. Ik. purrustan; zurrutaka. Isurtzen dute ura ez xortaka, baina bai turrustaka. || Ezpain luzeetarik gezurra turrustaka aurtikitzen duelarik. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    turrustaka. (S ap. Lrq ; Hb, Dv, H). A borbotones, a chorros, abundantemente. “Mendia behera turrustaka jausten ziren urak, les eaux descendaient à torrent la montagne” Dv (s.v. turrusta). “Dirua derabila turrustaka, il manie l’argent à pleins mains” H (s.v. turrusta). “À torrents” Lrq. v. purrustaka. Fidel izan delakoz, graziarik abondantenak turrustaka jaitsiren dira hartara. MaiMarIl 97. Hibaiak ilkhi diren tokira bihurtzen dira, berriz ere turrustaka goateko. Dv Eccl 1, 7. Jo duelakotz harria, eta urak atheratu direlakotz, eta turrustaka bazterrak estali dituztelakotz. Dv Ps 77, 20 (78, 20 Ol turrustaka; v. tbn. Dv Cant 4, 15 thurrustaka). Hedoiek iduri dute uhaitz batzu direla, ixurtzen dute ura ez xortaka bainan bai turrustaka . Prop 1884, 180. Ezpain luzetarik gezurra turrustaka aurthikitzen dielarik. Othoizlari 1960 (n.º 23), 289. Gomitak igorriak zezkeien […]: arnoa turrustaka ixuri beharra zen… GH 1974, 60.

    TURRUSTAKAZ. Harentako elizan othoitziak turrustakaz. SGrat 11.

    Sinonimoak: adond.

    [ugari]: turrustan, turrustaz Zub. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es adb. a chorros, a cántaros
    fr adb. à torrents, abondamment
    port adb. a jorros

    Testuinguruan

    Isurtzen dute ura ez xortaka, baina bai turrustaka. (Hiztegi Batua)

     
  • Maite 11:46 pm on 2022/04/14 Permalink | Reply
    Tags: T   

    dandarrez 

    adb. Bizk. Arrastaka. Etxerik etxe dandarrez erabili zuten Jesus(Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    DANDARREZ (V-m ap. A; Añ), (V-arr ap. A). A rastras, arrastrando. “Rastrar, arrastrar, (c.) […] arrastaka eroan, dandarrez eroan” Añ (tbn. s.v. arrastrar). v. arrastaka, HERRESTAN. Tr. Documentado sólo en la tradición vizcaína.

    Zati bat janda, darue enparauba dandarraz <-as> euren abija edo leza zuluetara. Mg PAb 110. Etserik etse dandarrez erabilia. Añ EL2 189. Begira egiozu zeure Seme […] arantza zorrotzez koroatuari, iraunez, barrez eta otsez, dandarrez barregarri erabiliari. Ib. 112 (Harriet traduce erróneamente: “au milieu des […] vociférations”, y deduce un supuesto “Dandarra (V), cris confus de plusieurs vociférant ensemble”). Bera dabil dandarrez pekatarien atzean. Zav Serm I 38. O baiña mina! Gaur erdaldunak / Darabilguez dandarrez! AB AmaE 75. Dandarrez oe azpian sartu yaken. LA Abeja 2, 64 (ap. DRA). Ekaitz gogorren bat dakar aize onek dandarrez. A BeinB 39. Jakiebenean otsoa ilda egoala basoan, eroan eben errira, ta dandarrez erabilli eben kale guztietan. Echta Jos 247. Iru tenga lotuta / bere buztenian / dandarrez zituala / jarri neutsanian, / proban bezela jun zan / arin indarrian. Noe 109. Lurrera bota-agiñian eta dandarrez erabilli-zorijan. Otx 148 (v. tbn. 156 dandarrez eroan). A zan mutillaren traiea, txori gangulak garrittik bera dindilizka dandarrez eroiazalarik! Ib. 156.

    Sinonimoak: adlag. Bizk.

    [arrastaka]: herrestan, narras, narrasean, narraska, herresta Ipar., herrestaka Ipar., arrastaka Heg., tatarrez Bizk. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (B) a rastras, arrastrando
    fr se traîner
    en dragging
    port arrastado(a)

    Testuinguruan

    Idazmahaiko aulki jiragarria oin batez dandarrez eroan zuen Mentxuk bera zegoen tokiraino, eta berton jesarri. [Odolbildua, Josu Landa (Susa, 2002)]

     
  • Maite 10:07 pm on 2022/04/05 Permalink | Reply
    Tags: T   

    txokon 

    adj. Gip. eta Naf. Platerez mintzatuz, sakona. Plater azalak eta txokonak.  (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    txokon. v. sakon.

    Sinonimoak: iz.

    [txokon]: sakon (platera) [Adorez Sinonimoen Hiztegia]

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es izond. (plato) hondo
    fr izond. écuelle
    en izond. soup plate
    port izond. (prato) fundo

    Testuinguruan

    Ondoren, plater txokon baten gainean jarriko dugu xukatzeko ontzia, isuriko dituzten zukuak eta odola jasotzeko. (sukaldean.eus)

     
  • Maite 10:24 pm on 2022/04/04 Permalink | Reply
    Tags: T   

    txotor 

    iz. Bizk. g.er. Bekatxoa.  (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    txotor.

    1. “(V-ger-m), orzuelo” A. v. 1 zeldor.

    2. (V-ple ap. A ; Izt). “Copos de nieve, erur matasak, erur txotorrak” Izt 30r. “Copo pequeño de nieve” A.

    Sinonimoak: iz. Bizk. g.e.

    [begitxindorra]: begitxindor, bekatxo, beltxor, betxindor Bizk., betor g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) iz. orzuelo (2) iz. copo pequeño de nieve
    fr (1) iz. orgelet (2) iz. petit flocon de neige
    en (1) iz. sty, stye (2) iz. small snowflake
    port (1) iz. terçol, terçolho (2) iz. pequeno floco de neve

    Testuinguruan

    Bidean txotorra topatu genuen. #gaurkohitza

     
  • Maite 11:30 pm on 2022/03/14 Permalink | Reply
    Tags: T   

    tulipa 

    1 iz. Zitoriaren familiako landarea, sustrai erraboilduna eta hosto luzaranak dituena, kolore biziko lore bakar ikusgarria ematen duena; landare horren lorea (Tulipa gesneriana, etab.). Ik. idi-bihotz. Holandako tulipak. Tulipa beltza. 2 iz. Lanparetan argia iragazteko edo apaingarri gisa, argia inguratuz jartzen den estalkia, bereziki tulipa-lorearen antzeko forma duena. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    tulipa.

    1. tulipan (A, que cita el msLond ), tulipai (Lar Izt 47 y Lcq 158). Tulipán. Jazintoak, anemonak, tulipak eta narzisoak landatu. ArgEgut 1922, 25.

    2. (Alth Bot 17→A). “Pivoine, à tort, tulipa, asto lilia” Alth Bot 17.

    Sinonimoak: iz.

    [idi-bihotza]: idi-bihotz (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) iz. (Bot.) tulipán (Tulipa sp.) (2) iz. [beirazko pantaila] tulipa
    fr iz. tulipe [fleur]
    en iz. tulip
    port iz. tulipa

    Testuinguruan

    Enarak etortzen diren garaian galtzen dituzte tulipek petaloak. “Tulipa-petaloak erauzi ditu haizeak; haiekin haizatu da gure poza”, idatzi zuen alargunak. [Errautsera arteko sugarra, Imanol Zurutuza (Elkar, 2002)]

     
  • Maite 9:47 pm on 2022/02/28 Permalink | Reply
    Tags: T   

    tiramen 

    iz. (Arma baten) helmena edo irispidea. Dominikanoen komentu zaharra moskete baten tiramenean nuen. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    tiramen.

    1. (L-ain, Sc ap. A; Dv). Alcance (de algo que se lanza o dispara). “Portée de fusil, de pierre” Dv.
    Eta goan zen eta jarri balazta tiramen batean. Dv Gen 21, 16 (Urt balesta aurthik kolpe bat bezala, Ur uztaiak bota dezaken ainbeste, Ol y Ker gezi-bide ainbatez, Bibl arranbel tiro baten helmenean). En DFrec hay 2 ejs.

    2. “Reclamación, derecho a reclamar” A Apend. .

    Sinonimoak: iz.

    [tiramen]: helmen (Berria estilo liburua)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. alcance [de un arma]
    fr iz. portée [d’une arme]
    en iz. range, reach, scope
    port iz. alcance [arma]

    Testuinguruan

    Misil berriek tiramen handiagoa dute. [Estilo liburua, Berria]

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel