txima-jario

1 adj. Txima asko dituena. Urka ezak! —oihu egin zuen emakume txima-jario batek. 2 (Adizlagun gisa). Bistan duzuenez, errukarri natorkizue, ia esku-hutsik eta txima-jario. (Hiztegi Batua)

Orotariko Euskal Hiztegian

TXIMA-JARIO (Estar, etc.) desgreñado. Emaztea, ura ere gizen xamarra, itsusia, beltza, zikiña, txima-jario aritzen zan uskeriak saltzen, orraziak-eta. Anab Poli 81s. (Como adj. pleno). Emakume erdi-sorgin, gerri-me, anka-luze, tximajario bat bigarren bizitzan. Loidi 117. Bentura potoloa, Poli lerdena, Balentin ixilla, nagusi kopetilluna ta andre txima-jario. Anab Poli 110. (Uso sust.). Amundatarren etxean ere, iñor ez; goiko bizitzako txima-jario ark ez zekien ezer. Loidi 157.

Sinonimoak: iz.

[txima-jario] : adasdun; tximaluze, ile luzedun

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es izond. melenudo, -a, greñudo, -a
fr izond. chevelu,
en izond. long-haired, shaggy
port izond. cabeludo(a)

Testuinguruan

Dama batek, ordea, gogoko zuen txima-jario ibiltzea, eta inpresio bitxi samarra eragiten zuen. [Zazpi urkatuak, Leonid Nikolaievitx Andreiev / Jose Morales (Alberdania-Elkar, 2006)]