tindategi
iz. Jantziak, larruak, ehunak, etab. garbitu edo tindatzen diren lekua edo denda. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
iz. Jantziak, larruak, ehunak, etab. garbitu edo tindatzen diren lekua edo denda. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
1. adb. Tantaz tanta. Odola tantaka zeriola. 2. iz. (B) Tanta. Euri-tantakak. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
Sinonimoak (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)
Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):
es goteando, gota a gota
fr goutte à goutte
en drop by drop
port gota a gota
Tantaka darien urina erortzen da azpian ezarri diezuen burdinazko erretilura. [Elektrika, Xabier Montoia (Susa, 2004)] (Ereduzko Prosa Gaur)
Azken likore tantaka hustu eta arrazoia eman nion.
iz. Ebaketa–erreminta baten eraginez harrotzen den material–zati fin eta kizkurra. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
Sinonimoak: iz.
[txirlora] txiribiri, txoskin, txirlora Bizk., kizkur Gip., zirringila Ipar. g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)
Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):
es viruta, cepilladura
fr copeau
en shaving
port maravalhas, lasca, estilha
Amak txirbil batzuk bota zituen su-zulora. [Ihes betea, Anjel Lertxundi (Alberdania, 2006)] (Ereduzko Prosa Gaur)
Bikaina izan zen interpretazioa, begiak malkotan jartzerainokoa, eta amaieran eskuetatik txirbilak atera arte ekin genion txaloka. [Errautsen distira, Xabier Mendiguren Elizegi (Elkar, 2002)] (Ereduzko Prosa Gaur)
Gogoan dut Euskaltzaindiak “a bildua” eman aurretik @ zeinurako, Bernardo Atxagak “txirbila” erabiltzen zuela
Ba, ‘a bildua’ baino askoz ere gehiago gustatzen zait!!! 🙂 🙂
iz. 1. Triste dagoenaren egoera. 2. Nolabaiteko ondoez fisikoa, bereziki urdailean sentitzen dena, nahigabea. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
Sinonimoak: iz.
[goibeltasuna] goibeldura, histasun, iluntasun, itun, melankolia, tristetasun, tristezia, histura Ipar., ilundura Ipar., itzaltasun Bizk., goibeltasun jas., ituntasun jas., malenkonia jas., damorri g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)
Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):
es (1) tristeza, pena, añoranza, angustia (2) (bereziki urdailari dagokiola) indisposición, malestar
fr (1) chagrin, mélancolie, tristesse (2) (bereziki urdailari dagokiola) indisposition, malaise
en (1) sadness, misery, melancholy, sorrow (2) (bereziki urdailari dagokiola) indisposition, malaise
port (1) tristeza, melancolia, infelicidade (2) indisposição
Eta bada tristura more bat, idorra, iharra, izerdi larria bezain hotza, eguerdiko tristura simetrikoa, etxe hutseko tristura parabolikoa, erorkorra (azpian deus ez, azpian deus ez!), geldigorra, gure barrengo laiotzetan aise laketzen den erreka-laino baten tankerakoa, hatsa mila puskatan ebakitzen duen haize gorri batek ekarria, tristura sakabanatua…, eta mila zarata zikin elkarren kontra disputan, azokako tristuran, plaza beteko tristuran. [Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo, Iñaki Segurola (Alberdania, 2005)] (Ereduzko Prosa Gaur)
Eta honek nigan utzi zituen zauria eta tristura ez dira sekula ezabatu. [Putzu, Txillardegi (Elkar, 1999)] (Ereduzko Prosa Gaur)
iz. Itxurakeria, zurikeria; tolesari dagokion egite gaitzesgarria. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
Sinonimoak: iz.
[itxurakeria] azalkeria, azaluskeria, faltsukeria, hipokrisia, itxurakeria, itxurazalekeria, labainkeria, zurikeria, faltsia g.e., gezurkeria g.e., faltseria zah., filuskeria Ipar. g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)
Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):
es falsedad, hipocresÃa
fr fausseté, tromperie
en falsity; insincerity; deceit
port falsidade, hipocrisia
Toleskeria ugari dago inguru hauetan.
iz. (B) (zah.) Herri txikietan denetarik saltzen den denda-modukoa; taberna. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
Etimologia
txiriboga (G), txiribogin (B zah.), txiologa (B zah.) iz. ‘taberna’. 1596. < Errom. hitzen bat, ikus. Gazt. sinagoga, lehen /g/ disimilatuta <Gr. synagoge ‘biltokia’. Jatorrian tzantza bat zela ematen du. (Trask)
Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):
es tienda o establecimiento pequeño de un pueblo donde se vende de todo; taberna
fr bistrot m. (WordReference)
en bar, tavern (arch), pub (BrE) (WordReference, Oxford)
port mercearia
Horrenbestez, Market kalera jaitsi nintzen nire txiribogarik gogokoenean indioilar-otarteko bat jatera. [Hollywood eta biok, JAVI CILLERO (Alberdania, 1998), 123 o. ] (Ereduzko Prosa Gaur)
Bilboko Alde Zaharrean, Santa Maria kalean, badago txiriboga deitzen den taberna. Oso ospetsuak dira hango kroketak. Orain ikasi dut zer esan nahi duen …
(jap.zko hitza) iz. Itsas azpiko lurrikara edo sumendi–erupzio batek sortutako olatu erraldoia. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
Jatorria: Hitza japonierazkoa da: portu (tsu, æ´¥) eta uhin edo olatu (nami, æ³¢ edo 浪). Grafiari dagokionez euskarak hitza maileguan hartu du, ohiko forma hartuz: tsunami bat, tsunamia, tsunamiak; ahoskerari dagokionez euskarazko tz-tik hurbilago dago. Japoniako arrantzaleek sortu zuten hitza, noizean behin portura itzultzean kaiko inguruak urak suntsituta aurkitzean, nahiz eta haiek olatu bakar bat ere ez nabaritu itsasoan zeudenean. Jarraitu irakurtzen… (Wikipedia)
Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):
es tsunami
fr tsunami
en tsunami
port tsunami
Itsasertzeko hotel batean lasai antzean dabiltzan egun batez, tsunamia lehertzen da, eta olatu erraldoi batek hankaz gora eramaten du guztia, eurak tarteko. Bitan zatituko da familia, ama eta seme zaharrena batetik, aita eta bi gazteenak bestetik. Naturaren indar kontrolaezinen aurrean bizirik irauten saiatuko dira denak, eta, halaber, familiako gainerako kideak topatzen. Oro har, familia barruko maitasunaren gorazarre moduan uler daiteke istorioa. [Ewan McGregor: «Aita naiz, eta film batean nire alderdi hori lantzeko gogoa nuen», Berria (2012-09-28)]
Reply