Tagged: T Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 6:02 am on 2011/10/10 Permalink | Reply
    Tags: T   

    tupiki 

    iz. KIM. Kobre,  zenbaki atomikoa 29 eta pisu atomikoa 63,54 duen elementu kimikoa (Cu)(Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [burdingorria]
    kobre,  burdingorri neol., urraida g.e.(UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    tupiki (G ap. A), topinki (V-m-gip ap. A). (Orotariko euskal Hiztegia)

    1. Cobre. “Una olla de tupiqui” Arch. Munic. de Hernani 1791, E, 7, III 20, 1. Aren oñak, labean tupikia bezain goriak. Ol Apoc 1, 15 (Lç, He kobre fin, TB kobre, Ur (V, G) latoe, Ip letu, Dv y Echn letoin, Ker e IBk burdin-hori, BiblE brontze gori). Ezta arri bikañez, tupikiz, burniz, naiz marmolez egindako atuxik ere. (…)

    2. Olla, puchero. Tupiki ta pertz ori or ditu amonak, / urtean agoz bêra gorde egon diranak. Or Eus 135. Or dauzkazu tupiki, eltze eta pertzak babarrun edo barbantzu, lur-sagar edo azoliyo, dana-dala, bear dezuna egosteko. Munita 30.

    3. (G-to-bet, AN-gip). Ref.: Garbiz Lezo 252 y nota en pág. 57; Iz To. “Hierro colado” Garbiz Lezo 252.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es (1) cobre (2) olla, puchero (3) hierro colado
    fr (1) cuivre (2) marmite
    en (1) copper (2) pot, stewpot

    Goizero, egunsentian, Uil esnatzen zuen, tupikizko ontzi batean pixa eginarazten zion, eta ahate zuri baten arrautza eder bat sartzen zuen hantxe. [Txoria, Oh Jung-hi / Juan Kruz Igerabide (Alberdania, 2006)] (Ereduzko Prosa Dinamikoa)

    tupiki (FlickrCC, by .Bambo.)

     
  • Maite 6:09 am on 2011/10/04 Permalink | Reply
    Tags: T   

    txirpilota 

    iz. tximeleta  (Sopelako euskara, lexikoa III)

    Sinonimoak: iz.
    [inguma]
    inguma, jainkoilo, marisorgin, mitxeleta, pinpirin, sorgin-oilo, txiribiri Bizk., mitxirrika Gip., pinpilinpauxa jas., tximirrika g.e., apex Ipar. g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es mariposa
    fr papillon
    en butterfly

    Nik ere libre izan nahi dut, txirpilotak bezala.

    ”]

     
  • Maite 8:11 am on 2011/10/01 Permalink | Reply
    Tags: T   

    teilatu 

    iz. Eraikin baten goiko eta kanpoko atala, gehienetan teila, arbel, zink, etab.ez estalia izaten dena. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [hegaztegia]
    etxegain, hegaztegi, lauzatu Bizk. g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es tejado
    fr toit, toiture
    en roof

    Egin klik irudiaren gainean, hutsuneak betetzeko ariketa egiteko.

     
    • Josi 9:36 am on 2011/10/01 Permalink

      Hitz polita eta abesti ederra! 😉

    • Maite 6:03 am on 2011/10/02 Permalink

      Pozten naiz gustatu izanaz. Ez duzu gutxiago merezi! 🙂

  • Maite 10:01 am on 2011/09/11 Permalink | Reply
    Tags: T   

    txalupa 

    iz. Arraunez edo motorez higiarazitako itsasontzi txikia (bela txikia ere izan dezake). (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

     
  • Maite 10:48 am on 2011/09/04 Permalink | Reply
    Tags: T   

    traina 

    iz. Arrantzako sarea. (Hiztegi Batua)



    Kontxako bandera infografian (eitb.com) ikus dezakezue gaurko hitza.

     
  • Maite 7:44 am on 2011/08/06 Permalink | Reply
    Tags: T   

    taupada 

    iz. BIOL. Bihotzaren uzkurtze eta zabaltze higidura bakoitza. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [pilpira]
    pilpira, ola Ipar. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es latido, palpitación; pulsación
    fr battement ; pulsation
    en heartbeat, beat, throb

    Egin klik irudiaren gainean, hutsuneak betetzeko ariketa egiteko.

     
  • Maite 10:04 am on 2011/07/28 Permalink | Reply
    Tags: T   

    txukun 

    1. izond. Garbi, dotore eta apaina dena. 2. izond. Ondo egindakoa, egokia. Oso lan txukuna egin du. 3. adb. Txukunki. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    txukun izond. [garbia eta apaina] apain, dotore, elegante, anddere Ipar., gurbil Ipar., piment Ipar.
    txukun adond. [txukunki] txukunki, gurbilki Ipar., txukunkiro g.e.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es (1) limpio, -a, aseado, -a, arreglado, -a, pulcro, -a (2) conveniente, adecuado, -a, apropiado, -a, correcto, -a (3) aseadamente, con aseo, pulcramente; apropiadamente, correctamente

    fr (1) propre, soigné, -ée ; ordonné, -ée (2) correct, -e ; adéquat, -e ; approprié, -ée (3) proprement, élégamment, correctement

    en (1) clean, tidy, neat, smart (2) appropriate, correct, good (3) neatly, smartly; appropriately

    Ez zuen beste ardurarik etxea txukun eta garbi edukitzea baino, eta, azkenean, iritsi zitzaion horretaz ere desjabetzeko momentua. [Gorde nazazu lurpean, Ramon Saizarbitoria  (Erein, 2000)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    EITBko irrati batean, entzule eta laguntzaile mordoska ederraren kolaborazio bikaina baliatuz, hara zeinen lan txukun bezain onuragarria lortu zen sasoi batean, merke asko, dohain, mesede aparta ezer ez bailitzan hutsean eginez. [Zeruan zer berri, Pello Zabala (Alberdania, 2006)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    Txukun jantzi, bizarra egun handietarako bezala egin, franelazko txaketa koadroduna jantzi eta, goiz eguzkitsua egiten baitzuen, lorategira irten naiz. [Konpainia noblean, Anjel Lertxundi (Alberdania, 2004)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel