Tagged: T Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 7:49 am on 2011/03/29 Permalink | Reply
    Tags: T   

    titizorro 

    iz. Emakumeek bularrei eusteko erabiltzen duten jantzia; bularretako.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: bularretako (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es sujetador, sostén
    fr soutien-gorge, bustier
    en bra; brassière

    Baina, baita, titizorro beltz xumea agerian ere, behin edo behin, nahita, erdi ezkutatuta gelditzen dena, eta begi argiak kristalen atzean ere, eta eskuak haizeak bezalakoak. [Moi non plus, Alberto Barandiaran (Berria, 2004-07-31)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    titizorro (FlickrCC, Melissa Maples)

     
  • Maite 10:42 am on 2011/03/26 Permalink | Reply
    Tags: T   

    txantxangorri 

    iz. ZOOL. Muszikapidoen familiako hegazti paseriformea, txikia eta moko mehea, papar gorrixka, bizkarralde arre-berdexka eta sabelalde zurixka dituena. Intsektuz eta animalia txikiz elikatzen da batez ere eta oso arrunta da (Erithacus rubecula). (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [txindorra]
    txindor, papogorri Ipar., papargorri Bizk., bulargorri g.e. (UZEIren  Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es petirrojo (Erithacus rubecula
    fr rouge-gorge
    en robin

    Abestia entzun eta hutsuneak bete ariketa egiteko, egin klik irudiaren gainean.

     
  • Maite 12:37 pm on 2011/03/13 Permalink | Reply
    Tags: T   

    torloju 

    iz. Hainbat formatako burua (hexagonala, karratua, biribila, etab.) eta gorputz hariztatua dituen pieza zilindriko edo konikoa, eskuarki metalezkoa. Biraraziz, beste pieza batean sartzeko (adib., azkoin batean) edo hainbat elementu beren artean lotzeko, indarra egiteko, mugimendua transmititzeko, etab.etarako erabiltzen da.

     
  • Maite 6:52 am on 2011/02/08 Permalink | Reply
    Tags: T   

    txuliatu 

    da/du ad. 1. Toreatu, zezenak jokatu. 2. Norbaiti barre, iseka egin.   (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: ad.
    [toreatu, zezenak jokatu]
    toreatu
    [barre egin]
    barre egin, irri egin, purrust egin (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es (1) capotear, capear, torear, sortear (2) reírse, guasearse
    fr (1) toréer (2) (se) moquer, blaguer, plaisanter
    en (1) to bullfight (2) to laugh off, make fun of, to kid, to tease

    Aurpegi koipetsu zurbilean halako ergel itxura marraztu zaio ezen Lallak berriro esaten dio: -Etzazula jo gehiago! Bat-batean, kolerak Zoraren aurpegia desitxuratzen du. Zigor ukaldi bortitz bat eraisten du Lallaren aurpegira, baina zumeak ezkerreko sorbaldan jotzen du, Lallak kolpea txuliatzen jakin du-eta.  [Basamortua, J.M.G. Le Clezio / Luis Berrizbeitia (Elkar, 2009) Orr.: 182] (Ereduzko Prosa Gaur)]

    Ez zaitez nitaz txulia: no te rías de mí. (Elhuyar Hiztegia)

     
  • Maite 8:30 am on 2011/02/02 Permalink | Reply
    Tags: T   

    tripa-zorri 

    Gose bizia. Tripa-zorriak egin zaizkit. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz. beh.
    [sabel-zorria]
    sabel-zorri, gose (Adorez  eta UZEIren Sinonimoen Hiztegiak)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es sensación de hambre, hambre, gazuza, carpanta (col.)
    fr (sensation de) faim

    Lehen, gutxienez, aza-zopa eta behi-xerra jaten zituen egunero; orain, ordea, ogi-puskatxo bat eta sardinzar bat edo, aukeran, luzoker gazitu bat, dendan erosiak; goseak akabatzen zegoen gizagaixoa, eta matxinaturik zeuzkan tripa-zorri guztiak. [Arima hilak, Nikolai Gogol / Jose Morales (Ibaizabal, 1998)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 7:22 am on 2011/01/28 Permalink | Reply
    Tags: T   

    tupina 

    iz. Metalezko ontzia, estalkiduna, eskuarki esnea gordetzeko erabiltzen dena.   (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak:iz.
    [eltzea]
    eltze, lapiko Bizk., marmita Heg. beh. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es marmita, puchero, olla
    fr marmite, pot
    en pot [usually for milk]

    Hor ari ziren mobileten konpontzen, iturgintzarentzat burdinezko hodien bihurtzen, ileak mozten, edarien saltzen, tupinetan janaria prestatzen… Plastikozko oihal baten azpian, mahai txiki bat instalatu zuten eta jatetxe inprobisatu horretan hiru gizon ari ziren eltzekari baten irensten. [Skyroom, Ramuntxo Etxeberri (Elkar, 2004)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    tupina (FlickrCC, Igorre)

     
  • Maite 2:58 pm on 2011/01/13 Permalink | Reply
    Tags: T   

    txosten 

    iz. Gai jakin bati buruzko azalpen idatzia. Euskaltzaindian irakurri zuen txostenean. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: ponentzia, informe, idazki, agiri, azalpen (idatzia) (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es informe, memoria; ponencia
    fr exposé, rapport, compte-rendu
    en report; paper

    Txosten gogaikarririk bete beharrik ez zuen, nagusien eguneroko purrustadarik jasan beharrik ere ez. [Pasaia blues, Harkaitz Cano (Susa, 1999)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel