Tagged: T Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 1:52 pm on 2010/10/09 Permalink | Reply
    Tags: T   

    tximu egin 

    ad. Goitik behera busti, blai egin.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: tximu egin ad. Gip.
    [blai egin, busti]
    blai egin, busti, mela-mela egin, pelatu Ipar., urtatu Ipar., pelakatu Ipar. g.e., melatu Bizk. g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es calar(se), empapar(se), mojar(se)
    fr se tremper
    en to soak, to drench
    ja びしょびしょになる (bisho-bisho ni naru)

    Tximu eginda nator. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    tximu egin (FlickrCC, biblicone)

     
  • Maite 7:16 am on 2010/09/15 Permalink | Reply
    Tags: T   

    tokilaso 

    iz. (Ipar.) Birraitonaren edo birramonaren aita. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz. Ipar.
    [aitonaren aitona]
    asaba heren, herenaitona, tokilabilaso Ipar. (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es tatarabuelo
    fr arrière-arrière-grand-père
    en great-great-grandfather
    ja (北東部方言) 曽祖父 (ひいおじいさん)

    Gustura entzuten genituen txikitan gure tokilasoren istorioak sutondoan.

     
  • Maite 9:00 am on 2010/08/18 Permalink | Reply
    Tags: T   

    txarro 

    iz. (G) Pitxerra; buztinez, kristalez edo bestelako materialez egindako ontzia, lepoan sabelean baino estuagoa dena, bertan likidoak isurtzeko estugune apropos batez eta eskuleku batez osatua dagoena.(Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz. Gip.
    [pitxerra]
    antoxin, pitxer (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es jarra, jarro
    fr jarre
    en jug, jar, pitcher

    Eta berriro behatu zuen horman goiti, koadrorantz, zeinak erakusten baitzuen txakur bat, mahai baten azpian jarria; baita buztinezko txarro bat eta beirazko ontzi bat ere, mahai gainean. [Lur bat haratago, Joan Mari Irigoien (Elkar, 2000)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    txarro (FlickrCC, Steve Johnson)

     
  • Maite 8:49 am on 2010/07/30 Permalink | Reply
    Tags: T   

    tato 

    iz. Zatia, puska. Haragi-tato bat emaidazu. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: (1) zati, zatiko, puska (2) jauzte (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es cacho, pedazo, trozo
    fr morceau
    en piece, bit, hunk

    Iru edo lau ardi galdu ziran; moxal bat billatu zan, errekartean, belaunburuak ausita; beor bat zelaian, mokor ondoan aragi tato batzuk gutxiago zituala, odolustuta, ia illean. [Garoa, Txomin Agirre (1912)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 7:33 am on 2010/07/08 Permalink | Reply
    Tags: T   

    tapoi 

    iz. Zulo bat tapatzeko erabiltzen den gauza; bereziki, ontzien nahiz botilen ahoan sartzen dena eta haiek ixteko balio duena. Ik. zipotz. Bere hatz enbaldituekin vodka botilaren tapoia kendu ahal izan zuen.

    Sinonimoak: iz. Bizk.
    [tapoia, zipotza]
    tapotz, buxon Ipar. g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es corcho, tapón
    fr bouchon
    en cap, top, lid, cork

    Bere hatz enbaldituekin vodka botilaren tapoia kendu ahal izan zuen. (Hiztegi batua)

    tapotz (FlicrkCC, Krikit)

     
  • Maite 11:18 am on 2010/06/13 Permalink | Reply
    Tags: T   

    txuri-urdin 

    Txuri urdin Donostiako Erreala futbol taldearen ereserkia ofiziala da. 1970. urtean Ricardo Sabadiek sortu zuen. (Wikipedia)

     
    • Pernan 2:15 pm on 2010/06/13 Permalink

      Beti beti maite, maite maitia….

    • Maite 7:08 pm on 2010/06/14 Permalink

      …Donostia, donostiarraaaaa
      Portzierto, aldatu dute Wikipedian sarrera: 😉
      “Real Sociedad de Fútbol (euskaraz, Reala eta Erreala izenez ezaguna) Donostiako eta Gipuzkoako futbol talde nagusia da. Gaur egun Espainiako futbol ligako lehen mailako taldea da. 2010 urtean bere mendeurrena ospatu zuen eta urte berean, lehen mailara igo zen 3 urtez bigarren mailan egon ondoren.” (Wikipedia)

  • Maite 9:11 am on 2010/05/08 Permalink | Reply
    Tags: T   

    titare 

    iz. Jostean, orratza bultzatzean hatzean minik ez hartzeko ezartzen den estalki babesgarria. Titare hau ez da ene eriaren doi. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [atzandela]
    eriko, atzandel g.e. (UZEIren  Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es dedal
    fr dé [à coudre]
    en thimble

    Benta Zaharreko Mari Mistelari gertatua: bizitza osoa altxor baten bila ibili eta gero, “Auza, han baduk gauza” hitz magikoak esan, eta zilarrezko titare txiki-txiki bat aurkitu zuen behin. [Konpainia noblean, Anjel Lertxundi (Alberdania, 2004)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    titare (FlickrCC, blmurch)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel