Tagged: T Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 6:51 am on 2010/04/30 Permalink | Reply
    Tags: T   

    tirria 

    iz. Nahi bizia, gutizia.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz. Sort.
    [irrika, nahi bizia, grina]
    apeta, grina, irrika, pasio, hisia Ipar., lehia Ipar., lera Bizk., irrits Ipar. jas., joran Bizk. jas., irrikatasun g.e., espa Heg. g.e., gutar Bizk. g.e., uzi Bizk. g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es inclinación, querencia, deseo
    fr désir, passion, convoitise
    en wish, desire, longing, yearning

    Noiz nahi bazuen haren desira, haren baitan hiltzeko, haren besarkatzeko, musukatzeko, barkamendu eskatzeko tirria zuen, eta gauak airean iragaiten zituen jakinez etxe berean lo egiten zuela. [Hautsi da katea, Toti Mtz. de Lecea / Elena Touyarou (Erein, 2004)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 3:58 pm on 2010/04/26 Permalink | Reply
    Tags: T   

    totel 

    iz. eta izond. Silabak errepikatuz, ahotsa trabatuz eta nekez hitz egiten duena. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz./izond.
    [tartamutua, ahomotela]
    ahomotel, hitz-motel, motel, tartailo, tatale, totel-motel, tartamutu Heg., tartail g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es tartamudo, -a
    fr bègue
    en stuttering, stammering (iz.); stutterer, stammerer (izond.)

    Musu eman zidan (inoiz egin ohi ez zuena) amultsuki behin eta birritan, sofan bere ondora erakarri ninduen eta hasi zitzaidan totel eta lotsaz esaten bere ahaideak, alarguna bera ere, egina ziola ezkontzeko proposamena eta onartzea erabakita zuela, gehienbat nire amoreakatik. [Emakume ezezagun baten gutuna, Stefan Zweig / Eduardo Matauko (Igela, 2005)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 1:58 pm on 2010/04/18 Permalink | Reply
    Tags: T   

    txapitula 

    iz. 1. Etxe bateko teilatu-isurkitik gora bertikalki ateratzen den leihoa, ganbara-barnea argitzeko izaten dena. 2. (hed.) Teilatupeko ganbaran egindako etxebizitza. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

     
  • Maite 9:46 am on 2010/03/06 Permalink | Reply
    Tags: T   

    txotxongilo 

    iz. 1. Antzerki-lanak antzezteko erabiltzen den eta eskuz edo hari bidez maneiatzen den panpina-antzekoa. 2. Horiek erabiliz egiten den antzerki-ikuskizuna.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: (1) marioneta (2) marioneta-ikuskizuna, antzerki-ikuskizuna (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es marioneta, títere, dominguillo; marionetas (antzerkian)
    fr pantin, guignol, marionnette
    en puppet, marionette

    Nerbioen lau harietatik zintzilik zegoen, txotxongilo baten gisan. [Pasaia blues, Harkaitz Cano (Susa, 1999)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    txotxongilo (FlickrCC, tranchis)

    txotxongilo (FlickrCC, tranchis)

     
  • Maite 8:07 am on 2010/02/18 Permalink | Reply
    Tags: T   

    tankera 

    iz. Itxura. Eguraldiak ez du gaur tankera onik. Hiztegi-tankerako bi artikulu. • TANKERA EMAN, HARTU. Antzeman, igerri. Zeinen tankera ematen diozu?(Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [itxura]
    aire, egitura, eite, irudi, itxura, egindura Ipar., kara Ipar., karantza Ipar., mustra Ipar., egitamu Bizk., planta beh., kera g.e., kerantza g.e., azalpe zah., presentzia zah., aparantzia Ipar. zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    es aspecto, apariencia, facha, porte; estilo, forma, manera; clase, tipo; carácter, índole, forma de ser; humor, talante, vena
    fr aspect, allure, air; forme, tournure; caractère, nature; humeur
    en appearance, look; style; manner, way; type, kind; character, nature, temperament, disposition; mood, temper; humour (Br); humor (Am)

    Izenak, datak, marrazkiak falikoak gehienak, tankera desberdinetakoak, erromantiko, naif edo futuristak. [Lagun izoztua, Joseba Sarrionandia (Elkar, 2001)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 8:02 am on 2010/01/22 Permalink | Reply
    Tags: T   

    txitxi 

    iz. (haur.) Haragia. • txitxi-burruntzi. Mendian su eginez eta bertan, burruntzi batean, prestatzen den lukainka edo haragia. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: (1) okela, haragi, arrain, mami  (2) mitxelinak (3) txakur, or  (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    es carne, chicha; michelines
    fr viande
    en meat

    Jaizu txitxia, maittiorrek, aundi eitteko!” Etxba Eib. [Orotariko Euskal Hiztegia, OEH]

    Hori dela eta, uda honetan bainujantziaren moda itzuliko da, bikiniari aurre hartzeko asmoz. Txitxiak disimulatu eta eskote handi bat harro erakusteko gogoz dabiltzan emakumeek beraz, aukera aparta izango dute. [Uda honetan bainu jantziak bikiniari aurre hartuko dio, eitb.com]

     
  • Maite 8:22 am on 2010/01/19 Permalink | Reply
    Tags: T   

    total 

    1. izond. Guztiz axolagabe edo arduragabea. 2. adb. Erabat, zeharo. • TOTAL EGINA EGON. Guztiz mozkorra egon. Total egina zegoen. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: izond.
    [osoa, erabatekoa]
    erabateko, guztizko, oso, osozko, konpli Ipar. zah.
    [artagabea, laxoa, zabarra]
    Ipar. akets, alfer, alproja Heg., baldan, baldar, baldarrontzi, bihurri, dorpe, erlemando, kalamanka, makur, mangelo, moldakaitz, nagi, nagitsu, oker, tantar, trakets, trukes, zabar, eskalapoi Ipar., eskoil Ipar., kakola Ipar., kartalazo Ipar., laxo Ipar., malestruk Ipar., mandrain Ipar., aldrebes Heg. beh., antzekaitz g.e., egur g.e., flux Ipar. g.e., bagai Bizk. g.e., antzegabe zah., aroi zah., oiher Ipar. zah. (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    es completamente negligente, completamente irresponsable, completamente dejado, -a; total, completo, -a
    fr complètement négligent, -e ; irresponsable; complètement
    en completely careless/negligent; completely, totally

    Total eginda nengoen ordurako, ez nintzen lagunekin berriketan jarraitzeko gauza, eta bazter batean eserita geratu nintzen, “Ardoa eta gizona” kantatzen; “Ardoa eta gizona” kantatzen ahalegintzen, hobeto esanda, ezin bainituen hitzak gogoratu. [Agur, Euzkadi, Juan Luis Zabala (Susa, 2000)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel