tarrapata

iz. Ipar. Zalaparta, kalapita. Pilatok, ikusirik tarrapata geroago eta gaitzago zihoala, populuaren aitzinean garbitu zituen eskuak. || Ez dugu maite halako euri tarrapatarik bizkarrera hartzea. (Hiztegi Batua) || iz. (Ipar.) 1. Talde handi samarrak, baldarki dabilenean bereziki, sortu ohi duen zarata. 2. Presa. Egiazki halako tarrapata duzue bada? 3. Euri-zaparrada. 4. Talde handia. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

Sinonimoak: iz. Ipar. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    [presakako lasterra]: harramazka, presa, lehia Ipar., kexa Ipar. g.e., iradu Heg. g.e., erresaka Ipar. zah.
    [zalaparta]: ahakar, anabasa, birrinbili-barranbala, demanda, errieta, errietaldi, etiketa, gorabehera, iskanbila, istilu, kimera, lipizta, liskar, liskarraldi, mokoka, mokokaldi, tirabira, tirabirako, zalaparta, zaparrasta, aharra Ipar., eskatima Ipar., karmañola Ipar., kasaila Ipar., xaribari Ipar., astrapala Bizk., baraila Bizk., droga Bizk., lazka Bizk., ardaila Gip., matxetin Gip., sesio G-N, kalapita Ipar./Naf., bilaxka Zub., armonia beh., desditxa beh., matrikula beh., atarrapuzka g.e., ausiabartza g.e., liskarreria g.e., zirriparra g.e., ahaka zah., ateleka zah., matraka Bizk. beh., okasio Gip. beh., haparka Ipar. g.e., despita Gip. g.e., biahore Ipar. zah., debadio Ipar. zah., disputa Ipar. zah., atralaka Bizk. zah., bilaka Zub. zah., arroitu Naf.

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es (1) iz. [zarata] (Ipar.) alboroto, estruendo, estrépito, bullicio (2) iz. [presa] (Ipar.) prisa, premura (3) iz. [euri-zaparrada] (Ipar.) chaparrón, aguacero (4) iz. [jendetza] (Ipar.) multitud, tropa (5) iz. [danborrarena] redoble
fr (1) iz. [zarata] (Ipar.) tapage, tumulte (2) iz. [presa] (Ipar.) hâte, urgence (3) iz. [euri-zaparrada] (Ipar.) averse, bourrasque
en (1) iz. [zarata] din, racket, uproar (2) iz. [presa] hurry, haste, rush (3) iz. [euri-zaparrada] downpour, heavy shower
port (1) alvoroço, alvoroto (2) pressa

Iduri du tarrapata haundian dabiltzala gertakariak… [Luzaiden gaindi, Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren (Elkarlanean, 2002)] (Ereduzko Prosa Gaur)

Makinaren tarrapata entzuten egon zen pixka batean gizona, eta, gero, kopia amaitzera itzuli zen berriro. [Dublindarrak, James Joyce / Irene Aldasoro (Alberdania, 1999)] (Ereduzko Prosa Gaur)

tarrapata (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)