troiar
iz. INFORM. Itxuraz inolako kalterik egiten ez duen programa baten barnean ezkutatutako programa kaltegarria. (Euskalterm)
Wikipedian:
Troiako zaldi edo troiako konputagailu-sareen arloan bi txandatako erasoaren egitura duen malwarea da. Izena Homeroren olerkiaren arabera eman zitzaion, Troiako gerran eginiko erasoa gogoratuz.
- Lehenengoan, Troiako zaldiak, hau da “etsaiaren†programak, sareko defentsak gainditzen ditu.
- Bigarrenean, programa gaitzen da eta bere traidore lana egiten hasten da. Lan hau edozer izan daiteke: segurtasun perimetrotik at datuak bidali, informazioa deuseztatu, sistemaren funtzionamendua ez-egonkortu,…
Babes neurriak hartzea oso zaila da sarbide bezala erabiltzen dena sarea bera edo euskarri ez kontrolatuen (disketeak, segurtasun perimetroaren barnean konektatzen diren eramangarriak…) bitartez baita. Defentsarik onena (sarearen bitartez datozen aplikazioen iragazi hertsi batez gain), erabiltzaileak informatzean datza.
Sinonimoak: iz.
[troiar] : Troiako zaldi, troiako (Euskalterm, Wikipedia)
Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):
es caballo de Troya
fr cheval de Troie
en trojan, Trojan horse
Entzun:
Horregatik, litekeena da programa horretan troiar bat sartu izana, eta erabiltzaileak argazkian klik egitean troiar hori telefonoan sartu izana. [Nola iritsi ahal izan ziren Deustuko ikasleen telefonoetara? (eitb.eus, 2012/11/29)]
maitego » Sarelarien tartea Amarauna irratsaioan, 15-01-18 10:04 pm on 2015/01/18 Permalink
[…] LECrim edo Prozedura Kriminalaren Legearen Aurreproiektuak? Antza, poliziari aukera eman nahi zaio troiarrak edo antzeko espoitzarako programak gure gailu informatikoetan instalatzeko: Suelte el antivirus: […]
Zibererasoei aurre egiteko oinarrizko 8 aholku - Gaztenpresa 10:32 am on 2017/07/21 Permalink
[…] ramsonware birusak sartzeko bitarteko nagusietako bat. Delitugileek lortzen badute, adibidez, beren troiarretako bat zure sarrera-erretiluan sartzea, ez ireki, sekula, bertan datorren fitxategi, erantsi edo […]