txapeldun

iz. 1 iz. Txapelketa edo lehiaketa baten irabazlea. Uztapide atera zen txapeldun. Gaur egunean bera baitugu aizkolarien txapeldun. Errezilgo Uzkudun, Paulino, zu zara Europan txapeldun. || Hori da, askoren eta nire ustez ere bai, gure idazle guztien artean txapeldun. 2 adj. Txapela daramana. (Hiztegi Batua)

Orotariko Euskal Hiztegian

txapeldun (S; Gèze), xapeldun (AN, L, BN; Arch VocGr, VocBN, Dv, H), zapeldun (B). Ref.: A (xapeldun, zapeldun); Lh; Lrq; Izeta BHizt2 (xapeldun, zapeldun).

1. Que lleva sombrero, burgués. “Portant chapeau” VocBN. “Burgeois, celui qui porte le chapeu” Dv. “Qui porte chapeau, un burgeois, un monsieur” H. “Burgués, particular cubierto de sombrero” A. “Zapeldun, burgués, hombre acomodado; litm., que tiene sombrero. Alkate zapelduna dugu, tenemos por alcalde a un burgués” Ib. “Burgués. Gure osaba zapeldun ta yaun aundie da” Izeta BHizt2. Eskaldun gehienek miriku prezatzen; / xapeldun kasik nihor hainbertze agurtzen. Hb Esk 204. Aithortzen dut badela, ez bakharrik xapeldunetan, bainan oraino ponetdunetan asko beren urtheko bihia baino hainitz gehiago biltzen dutenik. Dv Lab 85. Izanagatik txapeldun / Zapatak ere botoindun, / Moltsa ez nuen dirudun. LuzKant 133 (en otra var., ib. 134, xapeldun). Izan bedi bonetun ala xapeldun, gizon eskolatu ala ez. HU Zez 195. Xapeldunetarik gutarteko langile xumeenetaraino. Ib. 68. Bazkaltegiko maiean amalau lagun ginan: bi ez, besteak elizgizonak. Medel ta Juan Joxe Alkatea ziran txapeldun bakarrak. A Ardi 128. [Katalin] xapeldun arrotz eihartu jaunxkil batekin / zaukun hasi ‘re dantzan. Ox 183. Euskaldun letradunak, zapeldunak, irakasleak. FIr 155. Gizon galant bat […] xapelduna eta soineko ederretan. Zub 85. Gizon xapeldun bat, urthean behin baizik xapela khentzen eztuena (L?). A EY III 405 (adivinanza de la pila de paja). Ezkondu nahi luke / bainan ez enekin / Bai nahi luke bainan / xapeldunarekin! “Iruten hari nuzu” (ap. DRA).

2. Que lleva boina. Zer egiten dozue / txapeldun mutilak? / Nun dira goitu bako / euskaldun makilaak? Azc PB 317. Orain arte [euskerea] abarka ta txapeldunen artetik ezta berezten izan. A EEs 1916, 109. Euskaldun zintzoen balada. […] Soin zabal, zalhu, txapeldun, / euskaldun eta fededun. Mde Po 33.

3. + xapeldun (L ap. Lh). Campeón (sentidos prop. y fig.). “Champion” Lh. Euzkotarrak txapeldun (campeones) dira kirol askotan. Anab EEs 1919, 63. Errezilko Uzkudun / Paulino, zu zera / Europan txapeldun. EusJok II 149. Beraz xapeldun nor gertatu den / orai erran nahi nuke. / Oro berdintsu diren denboran / bat hautatzea da neke. Etcham 240. Lasterkari txapeldun bizkor ark […]. Or Mi 15. Alegi dezute txapeldun baso ta zuaitz gora-beretan. Munita 116. Ekiñaleko berbaketan, noberaren iritxia txapeldun jarri nairik. Bilbao IpuiB 120. Uztapide atara zan txapeldun. SM Zirik 109. Jakintza esperimentaletan mutil eta txapeldun diren oietakoak. Espezialistak beren esparruan. Vill Jaink 34s. Pilotari eta “xapeldun” handienen izenak ere bai. Othoizlari 1962 (n.º 32), 430. Dempsey munduko txapelduna zan boxe delako ukhabilketa jokoan. Osk Kurl 107. Jerbaxi ta Protaxi, errezoetan errian txapeldun ziran atxotxo biak. NEtx LBB 170. Jina baitzen jina, azkenean, lehengo xapeldun lasterkari eta jauzilariaren orena! “Champion”. Ardoy SFran 142. Oi ta bi urtez txapeldun zegon / Atano irugarrena. Uzt Sas 326. Galdakaoko mutil batek urten eban Atenasen munduko txapeldun bi milla metro korritzen ostakuloakaz. FEtxeb 137. Joko-garbian ari izana baitzen euskal plazetan, eta, uste dut, xapeldun ere gainerat. Larre ArtzainE 172. Bernardo Irastortza […], segan txapeldun izandakoa. Albeniz 154. Garat jaz xapeldun atera zen. DRA (s.v. xapel; no indica ninguna ref.). Pelota-txapelduna. MIH 311. [Orixe baita] askoren eta nere ustez ere bai, gure idazle guzien artean txapeldun. PMuj in MEIG I 92. En DFrec hay 69 ejs. de txapeldun, todos meridionales, y 3, septentrionales, de xapeldun. v. tbn. EusJok 139. Enb 123. Basarri 77. BEnb NereA 153. Zait Plat 129. Salav 44.

Bilduma horrek 1963an izan zuen Tolosan xapeldun saria. Lf ELit 335.

4. Cambrón, paliuro. “Xapeldun, porte-chapeau” VocBN.

Sinonimoak: iz.

    [kanpeoia]: kanpeoi Heg. beh. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es (1) adj./iz. campeón, -ona, vencedor, -a (2) adj./iz. persona que lleva boina
fr (1) adj./iz. champion, -onne (2) adj./iz. personne qui porte un béret
en (1) adj./iz. champion, winner (2) adj./ iz. someone who wears a beret
port (1) adj./iz. campeão m, -ã (2) adj./iz. pessoa vestindo uma boina

Reala txapeldun! Zorionak, neskak! #gaurkohitza

txapeldun (Argazkia: Twitter moments)