txarrantxa

iz. 1. Lihoa orraztu eta garbitzeko orrazia. 2. Hesiak egiteko erabiltzen den alanbre horzduna. 3. Txakurren burdinazko idunekoa, garranga. 4. Mandoak lepoan eramaten zuen balazta-modukoa. 5. ERAIK. Armazoi edo egitura bat deforma ez dadin euskarri gisa lapranean jartzen den pieza. 6. ITSAS. Zuakerraren goiko pieza.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

Sinonimoak:  iz.
[karda] : karda, kardama Bizk. g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es (1) [lihoa garbitzeko] carda (2) alambre de espino (3) [txakurraren lepokoa] carlanca (4) especie de freno en el cuello de los mulos (5) (Eraik.) riostra (6) (Itsas.) barraganete
fr (1) peigne à lin, carde (2) fil de fer barbelé
en (1) barbed wire
port (1) carda (2) arame farpado

Entzun:

Mira eginda naukate hitzaren malabaristok. Hauek dituzte azak. Espainiako presidentearen hitzak dira Melillako txarrantxaren gaia Radio Nacionalen aterata: «Ez dakit pertsonei kalterik egin diezaiokeen. Ikusi egin beharko da». [Burdin-hostoak airean, Iñigo Aranbarri (Larrepetit, 2013-12-01)] (Berria)

txarrantxa (Wikimedia Commons)

txarrantxa (FlickrCC, Indy Kethdy)