zaurgarri

izond. 1. Mina edo kaltea eragiten duena. 2. Fisikoki edo moralki erraz zauritu edo kaltetu daitekeena.

Orotariko Euskal Hiztegian

zaurigarri (H), zaurgarri (H), zaurtgarri (H).

Hiriente, que hiere (sentidos prop. y fig.). “Ne se prend guère qu’au figuré […]. Holako elhe gogorrak eztira bada bihotzaren zaurigarri! […]. Bekhatu oro da arimaren zaurigarria, tout péché blesse l’âme” H. Zigor zaurigarriaren beldurrik ez nuela. VMg X. Zoin bihotzaren zaurtgarri diren holako orduak! Prop 1899, 234. Arrabotsa da tresnaren karraska zaurtgarria. SoEg Herr 1-8-1968, 1.

Sinonimoak: iz.
[urratzaile]: urratzaile, mingarri
[zaurkor]: azul, zaurkor

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es (1) lacerante, que hiere (2) vulnerable
fr (1) blessant, -e (2) vulnérable
en (1) [dolor] excruciating [palabras, comentarios] wounding, cutting (2) vulnerable
port (1) feridor(a) (2) vulnerável

Entzun:

Guztiz hermetikoa izanik -ikusten zen ez zela erabili zuten lehenengo aldia-, ez zen sartu ur tanta txikiena ere han egon nintzen tarte guztian; hala eta guztiz ere, nabari zen uraren hotz zaurgarria, kutxaren hondotik igotzen zena. [Euskaldun guztion aberria, Iban Zaldua (Alberdania, 2008)] (Ereduzko Prosa Dinamikoa)

Orain neure burua aurkitzen dut erkin, zaurgarri, hauskor. [Labartzari agur, Txillardegi (Elkar, 2005)] (Ereduzko Prosa Gaur)

zaurgarri (Gaurko Hitza, CC)