ufako
iz. (Ipar.) Arnasa indarrez jaurtiz sortzen den airea eta ateratzen den arnasotsa. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
Sinonimoak: iz. Ipar.
[putza] : putz, alpore Ipar., bafada Ipar., ufa Ipar., lurrun Bizk., buhada g.e., buhako g.e., ufada g.e., bafa zah., bapore zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)
Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):
es (Ipar.) soplo, soplido
fr (Ipar.) souffle, soufflement
en puff, gust, whiff, breath
port sopro
Entzun:
Brastakoan beheratu zituen eskuak, ufako bat botaz ia, eta begi guztiak lurrerantz jiratu ziren, hor, benetan, zerbait hauskorra eta samurra balego bezala, txiki-txiki eginik: gizaki baten bizitza ederra. [Zazpi urkatuak, Leonid Nikolaievitx Andreiev / Jose Morales (Alberdania-Elkar, 2006)] (Ereduzko Prosa Gaur)
Urduritasunezko ufako bat ateratzen zaio zuzendariari. [Zorion perfektua, Anjel Lertxundi (Alberdania, 2002)] (Ereduzko Prosa Gaur)
Reply