ugatz

iz. 1 Ugaztun emeen guruin esne-jariatzailea. (Jarraitu irakurtzen…) 2. ZOOL. Falkonidoen ordenako hegazti falkoniformea, sai arrearen antzeko tamainakoa, baina lirainagoa eta isats erronboidala duena. Haratustelez eta animalia biziez elikatzen da. Pirinioetan bizi da eta desagertzeko arriskuan dago (Gypaetus barbatus). (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

Sinonimoak: iz.

[ugaztun-emeen titia]: bular, titi (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)
[ugatz] 1 errape. 2 titi, bular. 3 kolko, bular. 4 titi-esne (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar, Collins eta Word Reference hiztegiak):

es (1) (Anat.) mama, glándula mamaria (2) (Zool.) quebrantahuesos (Gypaetus barbatus)
fr (1) mamelle, sein, téton (2) orfraie [ƆrfrƐ], Zool gypaète m
en (1) [bularra] breast; [errapea] udder (2) SM INV bearded vulture
port (1) (Anat.) mama(2) m inv (ave) brita-ossos m inv

Entzun:

Zintzilik sentitzen nituen ugatzak, astun eta mingarri [Ahardikeriak, Marie Darrieussecq / Joxan Elosegi (Alberdania, 2004) Orr.: 66] (Ereduzko Prosa Gaur)

Beste garai batzuk ziren, Organbidexkara joaten zirenekoak, ornitologia-behaketak egitera, lehen ugatz-alea ikusi zuenekoak, Organbidexkako etxolan zebilen Normandiako ornitologo bati galtzerdi izerditu bat eman zionekoak, ornitologoak adiskidetasun-frogatzat eman zion aspaldi luzean garbitu gabeko ile-xorta baten truke.  [Erretzaileen eremua, Jon Alonso (Susa, 2006) Orr. 131] (Ereduzko Prosa Gaur)

Azkenik, hegazti eta txori koloretsuen endak, gabiraiek, ugatzek etaitsas uhin gazietan jan eta bizi bila diharduten uherroiek, beste noiznahai oso hots bestelakoak jaulkitzen dituzte, janagatik burrukan eta harrapakiagatik teman dabiltzanaren aldean; beste batzuek, sasoiaren arabera, euren ahots erlatsaren kantuak aldatu egiten dituzte, halanola bele txikien enda zaharrak edo bele aldrek ura eta […] [Gauzen izaeraz, Lukrezio / Xabier Amuriza (Klasikoak, 2001) Orr.: 367] (Ereduzko Prosa Gaur)

ugatz (FlickrCC, Seins de pierre…)

ugatz (FlickrCC, arpian)