xaboi

iz.  Urarekin nahasirik, garbitzeko eta koipea kentzeko erabiltzen den produktua, alkali bat gantz batekin konbinatzean lortzen dena. Xaboi bigunak eta gogorrak. Xaboi berezi bat erosten zuen, oso garestia, azalmintza leun-leun edukitzeko. Xaboi puska bakarra ematen digute hilabete osorako, bai arropa garbitzeko eta bai norberaren garbitasunerako. Xaboi fabrika. (Hiztegi Batua)

Orotariko Euskal Hiztegian

xaboi (R; Chaho, H (S), Lh), jaboi (V, G; Añ), jaboe (V; Lar, H (s.v. saboia)), xabon (B, Sal, S; ZMoso 68), jabon, xabo (Lh; xaboa det., H (S; s.v. jaboa)), xabu (S; Chaho (S), H (S)), xaun (BN-baig), txaboe (A), txaboi (V, AN; Lar, Añ), saboi (H), saboa (det., SP, H), jaboa (H (det., V, G)), sabona (G-nav), sagona (G-nav). Ref.: A (jaboe, txaboe, xaboi); Lh (xabu, xaun); Lrq /šabu) [oxítona]/; Ond Bac (sabona); Iz Als (sagoni); Etxba Eib (jaboi); Izeta HiztB2 (xabona); Elexp Berg (jaboe).

Tr. El primer testimonio corresponde a Lizarraga de Elcano (xabon en el manuscrito y jaboi en la edición de Iturriaga). La forma mejor documentada es jaboi, empleada por autores meridionales. Hay también jabon en Txirrita (rimando con gona), saboi en Orixe (saboi-askillo) y txaboe en Erkiaga. Al Norte sólo se encuentran las formas suletinas xabo y xabua (det.).

1. Jabón. “Xabón” Lar y Añ. “Jaboiak urrindu dittu gaitz asko” Etxba Eib. “Eskuek ongi garbitu xabonakin” Izeta BHizt2. v. salboin. Garbitzekó oiál agitz mantxátua, eztá áski pasátzea ureán arín arína, beárda lixua óna, autses, ur béros, xabónas igórzis óngi. LE Urt ms. 81v (ed. 1846, 227 jaboiez). Onek ez du jaboyik ikutu egin zanetik. Sor AuOst 94. Marseilla deitzen den hiri handi batetan fabrikatzen die xabua. Eskual 24-4-1908 (ap. DRA). Munduko xaboak eta hurak oro / Bildurik ere, eztiek xurituko / sortzez beltz dena, Bohame ala Morro. Andurain UskIb 39. Kamixa zarra, zikiña gona, / garbitutzeko falta jabona. Tx B 56. Miesa-erropa zuriak txaboiaz edo kuztoreaz garbitu. Erkiag Arran 134. Lukainka, jaboi kaja ta babarrun zaku gañean exerita. Ugalde Iltz 45. Txaboe idorra, labain eta ipizki txikia. Erkiag BatB 122. Aurreko gabean, gorputza jaboiaz ondo garbitu, ta beatzetako azkazalak moztu zizkidan amak. Osk Kurl 82. Jaboi asko miñin eta ezpanak zikin. (V-m). EZBB II 7. Errekara joan bear gero, jaboiarekin erropa dana garbitzera. BAyerbe 153. v. tbn. Jaboi: Azc PB 360. SM Zirik 115. Salav 59. JAzpiroz 130. Zendoia 209.

2.TxabÅ© (S), adulación” A.

Sinonimoak: iz.

    [salboina]: salboin Ipar. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es (1) iz. (Kim.) jabón (2) iz. jabón, jaboneta
fr savon
en soap
port sabão

Dutxatu berria zetorren eta xaboi usain sarkorra zabaldu zuen gelan.  [Romain zen bere izena, Joxean Agirre (Elkar, 2003)] (Ereduzko Prosa Gaur)

xaboi (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)