xendra

iz. Ipar. Bidezidorra. Ohoin handiak errege bidez, ttipiak xendraz. (Hiztegi Batua)

Orotariko Euskal Hiztegian

xendra (BN-baig, S-bas; H (s.v. xenda)), xendera (H (BN; s.v. xenda)).

Senda, sendero. “Sente, sentier, chemin étroit à travers champs et bois” H. v. 1 xenda. Prepara zazie Yaunaren bidia, xuxen ezartzkitzie haren xenderak. SalabBN Mt 3, 3 (Ip xendak). Xafla xafla badoa xendrari behera. Barb RIEV 1908, 126. [Eskualduna albistaria] zortzitik argitaratuz, sutan airatzen da, burdin-bide, errege-bide, bide xidor eta xendra guzietan gaindi. Lander RIEV 1908, 623. Hil-harri biribilak ba dire oraino Eskual-Herrian, […] elizabide xendretan zangoen lehergarri ezarriak. GH 1922, 553. Lerro-lerro xendrari / bero gogorrenean… / tzirri, tzirri, kitzirri, / gor dago Xinhaurri. Ox 90. Bainan oihanian basurdiak badu xendera bat baino gehiago. GAlm 1934, 50 (ap. DRA). Ohoin handiak erregebidez, ttipiak xendraz. Zerb GH 1936, 310. Ibarrak inarrotsi dira, / xenderak, bidexkak / eta karrikak / ideki, / sabaiak, sotoak, / ostatuak eta plazak / ikaratu. Erdozaintzi-Etxart “Herria izerditan” (ap. DRA). Hi haiz bizirateko bidean, / goiti doan xendra nekean, / xendra hertsian, zerurateko xendran. Othoizlari 1968 (n.o 50), 29. Bet-betan oihan beltz batean galtzen da eta bertze xendrak ere ez ditu, ez beti, eta ez denak, kurutzatzen… Lf in Zait Plat XXIII. Hara nun partitzen den, xendra batetik, gaineko bidera. Etchebarne 28. Bidez ala xendraz, badugu jadanik asko eta asko egina. Larre Herr 17-4-2003, 1.

Sinonimoak: iz. Ipar.

    [bidezidorra]: basabide, bidexka, bidezidor, hurbilbide, lasterbide, zidor, bidexendra Naf., laburbide g.e., xidor g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es iz. (Ipar.) senda, sendero
fr iz. (Ipar.) sentier
en iz. path, pathway
port iz. senda, vereda

Ez kezkatu, bada, nik neuk gidatuko zaituztet xendra ilun horretan barrena. [Hollywood eta biok, Javi Cillero (Alberdania, 1998)] (Ereduzko Prosa Gaur)

xendra (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)