zain-hil
adj. Pertsonez mintzatuz, geldoa, odolgabea, motela. Ik. zain hileko. Gizon zain-hila. || Eskuak lanerako zain-hil. (Hiztegi Batua)
Orotariko Euskal Hiztegian
ZAIN-HIL (L, Sal, S, R; Foix). Ref.: A (zaiñ-hil); Lrq (zañ). “Flojo, apático, muelle […]. Gizon sobra zainil bat (R-vid)” A. “Apathique” Foix. “Zañhil, mou, apathique” Lrq. Cf. zainildu. Ohart ziteie eztiala bitoria / Irabazten tonto denak eta zaiñ-hilak. Andurain UskIb 31. Gizon zaiñ illa ta oartugabea. Or SCruz 87. Eskuak lanerako zañil ta egitekoa amaira gabe geldituko zitzazkigulakoan. ‘Cessarent manus nostras ab opere’ . Ol Neh 6, 9. Olerkariak euskera lantzen ari ziran-eta, iñauska ta zañil zitzaien. Zait EG 1950 (1) 9. Igeltsugin baten semea, bazohalarik firrindolan bizikletez, bet-betan erori da lurrerat zain-hil. Altxatu dutenean, kolperik etzuen. Eskual 4-9-1908, 2.
Sinonimoak: iz.
[zain-hil] : geldoa, odolgabea, motela (Hiztegi batua)
Beste hizkuntza batzuetan (Orotariko Euskal Hiztegia eta Word Reference hiztegia):
es adj. flojo, apático
fr adj. mou, molle, apathique
en adj. deadbeat, good-for-nothing; disinterested, apathetic
port adj. frouxo(a), apático(a)
Testuinguruan
Manuel Lasarte bertsolaria osasun juxtukoa izan zen urteetan. Berak ere maiz aipatzen zuen bere osasun eskasia, nola hizketan hala kantuan. Zain-hil sumatuko zenuen askotan… [Erantuznak, Andoni Egaña (Berria.eus, 2021-03-20)]
Reply