zarrada

iz. Batez ere Bizk. Zirrara. Barruan zarrada handia egin dit. Zure bertsoak eragin dit gaur zarrada izugarrizkoa. (Hiztegi Batua)

Orotariko Euskal Hiztegian

1 zarrada. (V-gip, G-to-bet), zarraa (V-gip), zarrara (V-gip), zarrera. Ref.: A; Iz ArOñ (zarraa); Etxba Eib; Elexp Berg (zarrara). Emoción; nervios, excitación. “Horror, impresión interior desagradable” A. ” Zarráa bat, un temblor en el cuerpo del susto” Iz ArOñ. “Estremecimiento. Soñu orrek zarradia eitten desta biotzian” Etxba Eib. “Ilddakua estadu aretan ikusi nebanian demaseko zarraria ein jatan” Elexp Berg. v. zirrara. .

Gogorazio ongarri oiek bere buruaganako izu eta zarrada andi bat eman zioten. Arr Bearg 317. Atzera uzterakoan aitu zan txin, txin, ots bat, Patxikori zarrada eragin ziona. Apaol 40. Mañasiri, arpegiko azal zuria berealakoan gorritu ta, barruko zarrada andi bategaz, taupadaka jarri jakon bere biotza. Ag Kr 102. Ezin zituan narruak artu ango gizadiak, ezin gorde ebien euren barruko zarradea, eztanda egin bear euen, pozak urteteutsien begietatik. Ib. 218. Laurki ori begiratzean, zarrada atsegintsu bat egin omen zuan. Ayerb EEs 1915, 294. Zure bertsoak eragin dit gaur / zarrada izugarrizko. In SM Zirik 99. Kuadru onak olakotxiak izatetxuk. Ordua zuan iri be zarrada eraitzeko. Ib. 17. Gazte urrunduaren urrunetiko goraintziak artzean, alako zarrada bigun bat senti eban. Erkiag Arran 130. Isilaldi arek biei ere barruan zarrada naigabezkoa egin eutsela oarturik. Ib. 107. Neskato mazal arek ikutua egin eutsan biozpean, ordurartean iñoiz ez iñoiz sentidu ez eban zarrada edo ikutua. Erkiag BatB 54. Albixta orrek zer poz-zarrada / eman dun biotz-ondotan! Olea 275. Aubek guztiyak ikusi eta / guazen estruziora: […] / gure bildurra erakuslia / allegatzian parera, / ain da aundiya trantzi artan guk / pasatzen degun zarrera. Auspoa 105, 25. Txistulari on bati entzunaz, alako zarrara goxo bat nabaitzen dik nere biotzak. Ataño TxanKan 214.

2 zarrada. (V, G ap. A ), zerrada (G-to-bet, AN-gip ap. A). “(V, G), arranque en el arrastre, por ej. de una piedra” A. v. 1 zarra. Idi-beien zarrada baten edo bitan amar edo ogei . duro galdu edo irabazitzen oituta daudenak. A Ezale 1898, 26a.

3 zarrada. “(V), trago” A.

4 zarrada. v. zerrada.

Sinonimoak: iz. Bizk.

[zirrara]: emozio, hunkipen, inpresio, zirrara, zauskada Heg., birlore Bizk., mugidalda neol., inarrospen g.e., bihotz-ikara (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es iz. (batez ere B) emoción, sensación, impresión, conmoción
fr iz. impression, sensation, émotion
en iz. thrill, shudder
port iz. emoção, sensação, impressão

Testuinguruan

Zure hitzek zarrada handia eragin dute nire barnean. (Elhuyar hiztegia)