desordu
iz. Ordu desegokia. Ik. ezordu; desgarai; destenore. Mintza bedi behar den garaian, ez desorduan. (Hiztegi Batua)
Orotariko Euskal Hiztegian
desordu. (G, AN-gip; Lar, Añ). Ref.: Gte Erd 168 . Deshora, destiempo, hora intempestiva. ” Desordutan etorri ziran (AN-gip)” Gte Erd. v. desoren, ezordu. Honelako gauza bat egiteko, desordurik desegokiena hautatu zuten. Arti Tobera 286. Jende asko uste-uste bako desorduetako kalejira ta zarata arek arrituta laga eban. Etxabu Kontu 173. Ahoduna mintza bedi behar den lekuan eta garaian, ez desorduan eta deslekuan. MIH 224.
Sinonimoak: iz. g.e.
[ezordua]: ezordu, ezoren Ipar., desgarai g.e., ezgarai g.e., desoren Ipar. g.e., destenore Ipar. g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)
Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):
es iz. deshora, hora intempestiva
fr iz. heure indue, contretemps
en iz. inconvenient/wrong time; inopportune moment
port iz. fora de hora
Testuinguruan
Ez dira desorduetan, deslekuetan, demode sentitzeko garaiak, ez behintzat zer pentsa uzten badizute. [Bi zero bi bi, Goizalde Landabaso (Berria.eus, 2021-12-28)]
Reply