zedarri
iz. Mugarria, muga. Frantziako zedarrietarik kanpo. Denboraren zedarria. (Hiztegi Batua)
Orotariko Euskal Hiztegian
zedarri (L, BN, S; SP, Ht VocGr, Arch VocGr, Lecl, Dv, H (L)), zedarre (VocBN  A; Gèze), zearri (BN-baig), sedarri (S), segarre (L-ain). Ref.: A (zedarri, zearri, sedarri, segarre); Lrq; Satr VocP.
Etim. De *zede (xede ya en los primeros textos) ‘lÃmite’ y (h)arri ‘piedra’.
Mojón, hito, lÃmite (sentidos prop. y fig.). “Borne, limite, mugarria” SP. “Pierre borne, limite” H. “Mojón” A. Leiçarraga (Decl ã 7v) da zedarria como equivalente suletino de mugarria. Cf. MEIG VII 177: “Zedaharri edo mugaharri eta horien antzeko aldrebeskeria moldakaitzak ausarki darabiltzatenen inguruan”. v. xedarri. Tr. Documentado en textos septentrionales; según DRA hay un ej. de zedarre de Lafitte en GH, pero lo que aparece realmente es zedarri, q.v. Badu itsasoak bere xedea, bere marra, bere mugarria eta zedarri iakina, zein baita kosta eta kostako sablea, hare eta legarra. Ax 113 (V 75). Aurhide biren alhor-artean ungi dago zedarria. O Pr 55. Bena Jinkoatan deus-ere eztuzu halakorik, hartan etzu finik, zedarririk, ez mugarik, zeren Jinkoaren hedadura infinito baita. AR 76. Laborari bat ere bai / zedarri bat bizkarrian, / hura errendatu nahiz / eta ezarri bere lekhian. Helène de Constantinople (pastoral) 299 (ap. DRA). Nahi izan dugu, zedarri justuetarik athera gabe, Erlijionearen ezagutza xehiago bat presenta zezan fidelei. CatAst (ed. 1842), V. Eta ahal-banu, ez zedarririk, ez ondorik ez duen amodioaz behar zintuzket maithatu. Dv LEd 93 (Cb Eg II 47 amore infinito). Basa-sukharrak etzuen aurkhitu zedarririk. Hb Egia 60. Nahi ükhen dügü, zedarri jüstuak igaran gabe, Errelijioniaz ezagütze osoago bat eman lezan Khiristier. CatS VII. Eliza Sainduak zedarre guziak gainditzen ditu. Prop 1881, 1. Baldin aitzineko mende eta gizonek lege bat hulako edo halako zedarrietan atxiki badute, dakikezu zedarri beretan atxiki behar duzula zuk ere. Arb Igand 122. Dagola bakotxa bere zedarrietan. HU Zez 80. Frantziako zedarrietarik kanpo. HU Aurp 92.
s. XX. Iragan uztailako hilabethean, bere zedarrietarik athera da [Ibai Horia] eta eremutze harrigarriak itho ditu bere uren barnean. Prop 1900, 105. Misionestgoa […] luza ahala luzaturik ere, gizon baten bizi bakharreko zadarriraino [seguramente por zedarri-] baizik ez zukeen luzatu. Prop 1906, 51. Nahi duten bezain hertsiak izan bite ongiaren zedarriak, atherako dire hek ohorezki. JE Bur 104. Hura errabian, hau ulitxekin; bat ez bertzea bere zedarrietan ezin egon. Ib. 44. Karlos Handiak nahi zituen gure zedarriak hautsi. Ox 29. Aitzineko denbora urrundu hetan eremuen izenak, herrietako zedarriak, beren edadurak, etziren oraiko egunetan bezain xuxenki, argiki eta xeheki ezagutuak. Zub 29. Bi alderdietako yende multxo bat biltzen da han Piedra de San MartÃn deitu zedarriaren inguruan. Ib. 53. Itsasuko zedarrietan gelditu zen ixtant bat. Lf Murtuts 5. Apheza ez dagoke beraz hertsiki erlisione zedarrietan. Lf GH 1952, 80. Irakaskintzan Aita Mokoroak euskarari ipintzen dizkion zedarriak, ordea, murritzegiak iruditzen zaizkit. MIH 395. Ez dirudi Frantzia aldean hizkuntza zedarriek aldaketarik izan zutenik herriska edo etxe multzoren batean ez bada. MEIG VI 34. Etimologiak, zeinnahi den hizkuntzatan, zedarri jakinak ditu eremu zabalagoak edo meharragoak mugatzen dituztenak. MEIG VII 94. v. tbn. Prop 1876-77, 46. CatJauf 50. Etcham 160. Béhety GH 1933, 91. Xa Odol 262.
Reply