ziratu

du ad. (BN eta GN) Zapatak nahiz botak betunez igurtziz, distiratsu jarri. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

Orotariko Euskal Hiztegian:

ziratu (B, BN ap. A; Gèze, VocBN, Dv, H, VocB).

1. Lustrar, encerar. “Cirer” Dv. “Cirer une chaussure” H. “Cirer un parquet” Ib. “Lustrar (calzado), dar cera (al piso). Sala onen ziratzen, badugu ordu beteko lana, en sacar lustre a esta sala tenemos seguramente trabajo para una hora” A. “Embetunar, lustrar, dar lustre o sacar lustre” VocB. Zango-behatzak ezkoz ziratuak [zituzten]. Larz GH 1959, 86s. Goizean zapetak ziratu gabe, jali bainuk etxetik, to, zira-hazkidak orai! Larz Iru 114. Morok zapatak bakerori ziratzen daizko. Ib. 66.

Sinonimoak: iz.
[ziratu]: ziraia eman (5000 Hiztegia)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar, Word Reference  eta Orotariko Euskal Hiztegia):

es   (1) lustrar, encerar (2) (Ipar.) aplicar/dar betún
fr (1) cirer (2) (Ipar.) cirer, astiquer
en (1) to wax, to apply wax (2) to polish, to shine
port (1) encerar (2) aplicar betume

Entzun: 

(Jartzen da eta zangoa luzatzen dako) Goizean zapetak ziratu gabe, jali bainuk etxetik, to, zira-azkidak orai! Hola ikusiko dik Benatek ere, zoin abilki pratikatzen dukan hire ofizioa! To, wisky turnada on bat irabaziko duk! (Pantxo xuttitzen da, bere lanari buruz) BENAT: (Idorki) Pantxo hago hire tokian! ANTON: (Irri larri batekin) Zer! Utz-ak zonbait sosen irabazterat. [Hiru ziren (laugarren gertaldia), 1957] (Euskal Klasikoen Korpusa)

Lerra-lerra joaten nintzen zoru ziratu lohitsu hartan barrena, egundainoko blaustadak eginez eta titiak zanpatuz; irri egiten zuen jendeak baina ez nintzen ordurako festako gune nagusia, garbi zegoen aspertzen hasiak zirela nirekin. [Ahardikeriak, Marie Darrieussecq / Joxan Elosegi (Alberdania, 2004)] (Ereduzko Prosa Gaur)

ziratu (FlickrCC, GRuizSol)

ziratu (FlickrCC, hans s)