zirrindola

iz. 1. Metalezko uztai edo eraztun handia. 2. TEKNOL. Torlojo-azkoinez loturak egiten direnean, azkoinaren estutze-lana ongi bana dadin tartean jartzen den eraztun edo pieza zilindriko zapala.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es (1) aro, anilla, arandela (2) (Teknol.) arandela
fr (1) anneau, bague(2) (Teknol.) rondelle
en (1) ring, hoop (2) (Teknol.) washer
port (1) anel, aro, argola, arandela (2) (Teknol.) arandela

Entzun:

Goiz batean, bainugelako kanila baten zirrindola konpontzen ari nintzela, sartu eta telebista piztu zuen, neskameek egin ohi duten bezala. [Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean, Raymond Carver / Koro Navarro (Alberdania-Elkar, 2003)] (Ereduzko Prosa Gaur)

Buda Amandrea ematen du galipotezko ama edo amama dirdiratsu horrek, koloretako painelua buruan eta zirrindola doratuak belarrietatik dilindan. [Lagun izoztua, Joseba Sarrionandia (Elkar, 2001)] (Ereduzko Prosa Gaur)

zirrindola (geograph, CC)

zirrindola (Wikimedia Commons)