zurkaitz

1. iz. Zutikako haga, zutoina; landareei euskarri moduan jartzen zaien hesola. 2. iz. (hed.) Zerbait edo norbaiten oinarri edo euskarria. 3. iz. ERAIK. Eskora. 4. iz. (G) Izua. 5. izond. Zekena.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

Sinonimoak: (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

[zurkaitz] iz.
[zuhaitz eta landare gazteei ondoan jartzen zaien makila] : arba g.e.
[izua] : Gip., beldur, ikara, izu, izumen, izutasun, laborri, latzikara, laztasun, beldurkunde Ipar., izialdura Ipar., laztura Ipar., lotsa Ipar., lotseria Ipar., izi Ipar./Naf., ikareri g.e., sarrakio g.e., beldurtasun zah., larderia Ipar./Naf. g.e.

[zurkaitz] izond.
[zikoitza] : diruzale, eutsi, zeken, zikoitz, zimur, zingor, soskari Ipar., xuhur adkor., dirukoi g.e., esku-labur g.e., ondasunzale g.e., zinkor Ipar. g.e., abarizios Ipar. zah.

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

es (1) (landareena) rodrigón, tutor (2) (hed.) apoyo, sostén, fundamento (3) Eraik. puntal
fr (1) (landareena) tuteur (2) (hed.) appui, soutien, fondement (3) Eraik. étai, étançon
en (1) (landareena) stake, prop (2) (hed.) mainstay
port (1) (landareena) estaca (2) (hed.) apoio, sustentação

Eta gatozen gaurkora. Gaur ospatzen baitugu aurtengo Bertso-eguna. Berrogeita lau urte dira lehenengotik, garai batean omenaldi gisa burutzen bazen ere. Ez noa atzera begiratzera gehiago, ordea. Elkarrizketa askotan egiten didaten galdera da bertsolaritzaren etorkizunari buruzkoa, eta beste bertsolarien erantzunak ere entzun eta irakurri izan ditut. Bertsolaritzaren aitzineratzeak, bere berean, ez gaituela izugarri kezkatzen esango nuke. Geure arlo koxkorrari osasuntsu eusteko bidea nondik nora joan daitekeen aurreikus dezakegu eta gorabeherak gorabehera eta aparraldiak aparraldi, oinarrizko transmisioa zurkaitzua dagoela joko nuke erronka. Euskararen biziraupena eta garapenaren baitan dago bertsolaritzarena derrigor ordea. Eta horrek bai, kezkatzen gaitu, lan-tresnarik gabe geratuko baikinake, aho-huts, hizkuntza erkinduko balitz. [Bertso eguna, Andoni Egaña (Berria, 2013-01-26)]

 zurkaitz (WikimediaCommons)  zurkaitz (Ulma Construcción)