Updates from ekaina, 2010 Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 7:08 am on 2010/06/30 Permalink | Reply
    Tags:   

    dulabre 

    izond. Kemen handiko pertsona. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: izond. Bizk. g.e.
    adoretsu, bizi, kementsu, saiatu  (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es activo, -a, diligente, aplicado, -a, que se esfuerza
    fr appliqué, -e ; actif, -ive
    en diligent, assiduous, persevering, hard-working

    MAISU JUAN: Eztakit topauko dan inun andrakume euskaldunak baño senduagorik.
    PERU: Nik bere ezdakit, Maisu Juan. Dira sona, dulabre, ta askotakuak. Nok sinistu lei, gizonen premiña baga artu daikeezala linuak dakazan, ta enzun dituzun arazo ta lor guztijak? Soluetan dakuskuz atxurretan, laijetan, saraketan, jorraan, ta edozein biar egiten. Badakije idijak buztartuten, itzaintzia egiten, itaurreko dabiltzala nos nai. Lau neskatilla baserrijan azijak, zuzenduko leukee etxaguntza andi bat, gizonen premiña baga ezertarako.

    [Peru Abarka, Juan Antonio Mogel (1802, 1881) (Klasikoen Gordailua)

     
  • Maite 10:55 am on 2010/06/29 Permalink | Reply
    Tags:   

    greba 

    iz. Langiletalde batek egiten duen borondatezko lan-etena, zerbait lortzeko edo zerbaitekiko jarrera adierazteko. (Lanuzte, Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [lanuztea]
    huelga, lanuzte, oporketa g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es huelga
    fr grève
    en strike

    Suminak hartu zuen orduan, mitin bat eman zuen, suzko hitzak jaurti zituen gaizkile atzerakoi ezezagunen aurka eta protestatzeko greba orokorra egiteko deia egin zuen. [On Camillo, Giovanni Guareschi / Koldo Biguri (Ibaizabal, 1997)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 6:43 am on 2010/06/28 Permalink | Reply
    Tags:   

    egunsenti 

    iz. Eguna argitzen hasten den unea. Egunsentia eguzkiaren aurretik datorren bezala.

    Sinonimoak: iz.
    [eguna argitzen hasten den unea]
    argi-haste, argitze, eguntxinta, goiz-alba,goizalde, alba, argi-urratze Ipar., goiztiri Ipar., oilarite Ipar., egunabar Bizk.,arturratze jas., goizabar jas., argi-alba g.e., eguantz g.e., artatse zah., argiaren begi Ipar. zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es amanecer, alba, aurora
    fr aube
    en dawn

    Orain galdera berriak ditut
    min du ene garrasi geunak
    eta egunsenti urratu berriak
    gau iluna zauritu du
    leiho-burdina herdoilduek
    ene sentimenduak atzamarkatu dituzte
    eta jada ez gara atzo bezalakoak.
    [Orain galdera berriak ditut, LANDER GARRO 
    (Txalaparta, 2004)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 4:42 pm on 2010/06/27 Permalink | Reply
    Tags:   

    ezpata(-)arrain 

    iz. ZOOL. Xifidoen familiako itsas arrain osteiktiea, goiko baraila oso luzea eta ezpata-itxurakoa duena. 2 – 3,5 m bitarteko tamainakoa izan ohi da eta oso igerilari trebea da. Itsaso bero eta epeletan bizi da eta bere haragia oso preziatua da (Xiphias gladius). (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

     
  • Maite 8:17 pm on 2010/06/26 Permalink | Reply  

    gogogabetasun 

    1. iz. Gogorik edo nahirik eza. (Hiztegi batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    gogogabetasun. (H), gogobagetasun (Añ). “Inapetencia” Añ. “Qualité de celui qui manque de volonté, de résolution, etc.” H.

    Sinonimoak: gogogabe, desgogo, gogorik ez, nahirik ez, nagitasun, nahiez, gogo falta (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es (1) a disgusto (de), contra la voluntad (de) (2) disgusto

    fr à contre-cœur, contraint et forcé, contrainte et forcée

    en ill at ease, uncomfortable, embarrased; without enthusiasm

    port à contre-cœur, contraint et forcé, contrainte et forcée

    Testuinguruan

    Aspertu itxurako prostituta bi zeuden alboko jatetxe apalean, inguruan zebilzkien gizonei desgogara erantzuten, haien bromatxoak aguantatuz nola edo hala. [Lur bat haratago, Joan Mari Irigoien (Elkar, 2000)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 7:35 am on 2010/06/25 Permalink | Reply
    Tags:   

    zirikatu 

    du ad. 1. Norbait zerbait egitera hitzen edo ekintzen bidez bultzatu; akuilatu, xaxatu. 2. Gauzaren bat ukitu, hatzekin edo zerbaitekin higituz edo azterka arituz. Zaurian zirikatzen ibili da. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: (1) ziztatu, xixtatu, sastatu, zulatu (2) horretaratu, tentatu, bultzatu, sakatu, erakarri, estimulatu, limurtu, errekeritu, eragin, zirrikatu, zirri egin (3) xaxatu, akuilatu, kilikatu, kinatu, axaxa egin, zipo egin, axatu, probokatu, aisatu, tarritatu, kitzikatu, narritatu, esetsi, gogait eragin (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es (1) aguijar, azuzar (2) incitar, estimular, provocar, empujar (3) hurgar, enredar, tocar (4) atizar, avivar
    fr (1) piquer, exciter (2) inciter, provoquer (3) remuer, toucher
    en to provoke, to incite, to urge

    Guk zirikatu egiten genuen hitz egin zezan, algara handiak egiten genituen haren hanka-sartze ugarien xaxan. [Ihes betea, Anjel Lertxundi (Alberdania, 2006)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 12:03 pm on 2010/06/24 Permalink | Reply
    Tags:   

    plaiut 

    iz. Bizk. patxada (UZEIren  Sinonimoen Hiztegia)

    Sinonimoak: patxada, baretasun (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es cachaza, pachorra
    fr flegme, tranquillité, calme, sang-froid
    en calm, calmness, ease

    Zuk daukazu  plaiuta!  Ene!

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel