Updates from ekaina, 2010 Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 8:14 am on 2010/06/09 Permalink | Reply
    Tags:   

    izpil 

    iz. (batez ere B) Orbana, kolore desberdineko zatitxoa. Gorrixka, izpil zuriekin. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: orba, pikarda, nabardura (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es mancha, lunar, pinta
    fr grain, pois (lunar);  tache (mancha)
    en mole, dote (lunar); spot, mark (mancha)

    Barrura sartutakoan, askotariko zakurrak ikusi zituzten, iletsuak eta odolgarbiak denak, kolore eta ile-antz guztietakoak: arre-gorrixkak, beltzak izpil zurixkekin, zuriak orban gaztainkara argiekin, zuriak orban gorri-beltzekin, zuriak orban arre-gorrixkekin, belarri-beltzak, belarri-grisak… [Arima hilak, Nikolai Gogol / Jose Morales (Ibaizabal, 1998)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    izpil

    izpil (FlickrCC, bube09)

     
  • Maite 1:04 pm on 2010/06/08 Permalink | Reply
    Tags:   

    zotin 

    iz. 1. Bat-batean gertatzen den arnasgora ozena, diafragmaren uzkurdurak eragindakoa; direlako uzkurdura eta hotsen segida. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [txopina, bapateko arnasgora ozena]
    txopin Naf. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es hipo
    fr hoquet
    en hiccup, hiccough

    Zazpi zotin kontatu zizkion batetik besterako tarterik gabe, eta bularraren kontra estutu zuen haurra, ikaraturik.  [Dublindarrak, James Joyce / Irene Aldasoro (Alberdania, 1999)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
    • asier 9:01 am on 2010/06/09 Permalink

      Zarautz aldean sinonimo polita dago: “kika”.

    • Maite 8:23 pm on 2010/06/11 Permalink

      Ze polita “kika”! 😉

  • Maite 7:19 am on 2010/06/07 Permalink | Reply
    Tags:   

    damorri 

    iz. Malenkonia, goibeltasuna. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz. g.e.
    [malenkonia, goibeltasuna]
    goibeldura, histasun, iluntasun, itun, melankolia, tristezia, tristura, histura Ipar., ilundura Ipar., itzaltasun Bizk., goibeltasun jas., ituntasun jas., kaden jas., kadentasun jas., malenkonia jas., tristetasun (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es melancolía, tristeza
    fr mélancolie, tristesse
    en melancholy

    Azken boladan bere barnean erraietaraino sartuta  zeraman damorri hari agur egingo ziola zin eginez ekin zion astelehenari. Tamalez, bihotzak ez zuen sinetsi buruaren agindu hura.

     
  • Maite 8:41 am on 2010/06/06 Permalink | Reply
    Tags:   

    kadira 

    iz. (Ipar.) Aulkia, jarleku bizkardun besorik gabekoa. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

     
  • Maite 8:18 am on 2010/06/05 Permalink | Reply
    Tags:   

    deliberatu 

    du ad. 1. (Ipar.) Erabaki. 2. Arazo baten aldeko eta kontrako puntuak arretaz aztertu, erabakia hartu baino lehen.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: (1) erabaki, ebatzi, xedatu, xede hartu, gogo hartu (2) eztabaidatu, aztertu (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es decidir
    fr décider, délibérer
    en to decide

    Hortaz, maitasun haren hondarrei kosta ahala kosta eutsi behar niela deliberatu nuen, nahiz eta iraultza sozialaren aukera gero eta murritzago izan 1989an Berlingo harresia erori zenez geroztik. [Errautsen distira, Xabier Mendiguren Elizegi (Elkar, 2002)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 9:11 am on 2010/06/04 Permalink | Reply
    Tags:   

    astegoien 

    Bizk. iz. Astearen azken egunek osatutako denbora-tartea, bereziki lan edo eskolarik gabekoa. Larunbat eta igandeaz esaten da batik bat. (asteburu, Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: asteburu (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es fin de semana
    fr fin de semaine, week-end
    en weekend

    Jaietan atrapau doguz, milaka lagun zuriz jantzita eta painelu gorria saman lotuta, barreka, dantzan eta kantuan, eskuetan kalimotxo edo garagardaoaz betetako katxiak dabezala. Zuria eta gorria nagusi izan arren, ez dira Sanferminak, Baionako jaiak baino. Euskal Herriaren Iparraldea, Frantziaren hegoaldea. Euskerea, gaztelania eta frantsesa eskutik, Iparraldeko uririk handienean, giroaren aldetik, Euskadiren eta Frantziaren antz txikia euki arren. Kulturen nahastea Bilbotik pare bat ordura eta Donostiatik ordu erdira. Baionatik paraje Miarritze bisitetea be merezi dau eta bertako kale eta eraikinen magiagaz gozetea, hori bai, ahal dala, uda sasoitik kanpo.

    Bidaide atalean, etxetik hur egon arren, aire desbardineko ingurua ezagutarazoko deutsuet. Aukera polita urteko edozein astegoien pasetako edo egunpasa egiteko. [Miarritze eta Baiona, Zigor Aldama (bizkaie!)] (Habe Ikasbil)

     
  • Maite 8:02 am on 2010/06/03 Permalink | Reply
    Tags:   

    axanpa 

    iz. Ezbeharrak eragiten duen sentimendu mingarria, atsekabea.

    Sinonimoak: iz. Gip.
    [nahigabea]
    atsekabe, bihotzondoko, damutasun, dolu, dolumin, kino, lorraldi, nahigabe, nahigabetasun, samin, samintasun, bihozmin Ipar., kirastasun Ipar., kirats Ipar., tamal Bizk., pena, atsekaitz jas., disgustu Heg. beh., lastima Heg. beh., dolore g.e., samindura g.e., hiramendu Ipar. g.e., xangrin Ipar. g.e., desplazer Ipar. zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es pesar, disgusto; pena
    fr chagrin
    en sorrow

    Aiena itzazu nire atsekabeak, eta uxatu ezazu nire axanpa (mold.) [Zailtasunak, Otoitzak (1992an Bittor Kapanagak euskaratua)]

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel