Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):
es jamón fr jambon en ham port presunto
Eta auzoko dendarik garestienean erosi zion txokolatea Lucasi eta pernilik onena eta gaztarik finena eta gailetak, txokolatezkoak. [SPrako tranbia, Unai Elorriaga (Elkar, 2001)] (Ereduzko Prosa Gaur)
Azak egosten ari ziren nonbait, pernilarekin batera, hori esaten zion gelan zabaldua zen lurrinak. [Airezko emakumeak, Felipe Juaristi (Erein, 2003) )] (Ereduzko Prosa Gaur)
Zeunerrek ezpainak horzkatu zituen, barrenetik gora zetorkion oihua bertan hiltzeko, hain baitzegoen estonaturik. [Airezko emakumeak, Felipe Juaristi (Erein, 2003)] (Ereduzko Prosa Gaur)
Oixtian aipatu ditudan jende estonatuek naute nihaur akuilatu eta itzuli mitzuli filosofoetan erdi galdurik utzi! [Azken apeza, Piarres Aintziart (Elkar, 2005)] (Ereduzko Prosa Gaur)
Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):
es copo de nieve fr flocon de neige en snowflake port floco de neve
Eta malutak bata besteari esku emanda badatoz, matazea osatuz, elur-luma eginda etorri ohi dira. [Naturaren mintzoa, Pello Zabala (Alberdania, 2000)] (Ereduzko Prosa Gaur)
iz. 1. ZOOL. Gadidoen familiako itsasarrain osteiktiea, 80 cm-rainoko gorputz luzexka, bizkarralde arre-grisaxka, albo eta sabel zilarreztatuak eta ahohandi eta beltza dituena. Atlantikoko ekialdean eta Mediterraneoan bizi da eta oso preziatua da sukaldaritzan (Merlucius merlucius). 2. Delako arrainaren 2,5 kg-tikgorako alea. • tartekolegatz. Tartekoa, 1.500-2.400 g bitartekoa. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
Nik besoa eskaini
zuk eskua hartu.
Hala ere, beldurrik ez didazula diozu.
Zeru beltzetik elur zuria ari du,
bakoitzak murrua bere erara egiten du.
Harri pila bat dut zain ohean
utzidazu gaur gordetzen zurean.
Badira gau ilunean baino
ikusten ez diren hainbat gauza.
Beldurrak eta arrainak
hil arte hazi eta hazi eta hazi.
Behin zubi oso bat jan nuen
lehenengo harritik azkenera
hainbeste nahi nuenera
ez joateko.
arrain bat oparituko dizut nola hazten den ulertzeko zenbat ur behar duen arnasteko, zenbat ur bitzitzeko, harri pila bat dugu metatua begien atzeko aldean: zubiak, murruak, bideak, etxeak, harriak finean, gorputzak, galderak, begiak, hitzak, giltzak eta oheak, Diogenesen sindrome emozional batek jota bezala, amets zaharrak ereiten ditugu gorputz berri eta emankorretan, nor garen ahaztu arte opaltzen besteen hankarteetan, besarka nazazu gogor iztarrekin hegan ez ateratzeko, zure barruraino sartu nahi dut benetan nor zaren ikusteko, beldur bat oparituko dizut nola hazten den ulertzeko, zenbat zu behar duen arnasteko, zenbat ni bizitzeko
PIEDRAS (HARRIAK)
Te doy mi brazo,
tú sólo coges la mano.
Aun asà dices que no me tienes miedo.
Cae blanca nieve de un negro cielo,
cada uno se construye el muro a medida.
Juan Jose Ibarretxek Ajuria Eneko jauregian konbidatu gintuenean Malores Etxeberria eta biok kafea hartzera 2003ko martxo hartan, esan genion ez genuela ulertzen zertara zetorren gure pelikula hura. Euskaldunon Egunkaria itxi, jende ezagunak horrela mastrakatu… Zer izan zen? Nor eraso edo mehatxatu nahi zuten gu astinduz? Aparte ez zirela egiak gutaz esandakoak, gu ez ginen hain inportanteak, ez zeukaten zertan agertu beharrik hain astazakil, hain militar txetxeniar, hain epaile turko, hain diktadura usaineko agintari. Ala bai? [Ez ahaztu 2003ko otso-hila, Pello Zubiria (Argia.com, 2013-02-20)]
Reply