zikoina
iz. ZOOL. Zikonidoen familiako eta Ciconia generoko hegazti zikoniformeen izen arrunta. Handiak dira eta oin eta moko gorriak dituzte. Migratzaileak dira. Animalia txikiz elikatzen dira. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
iz. ZOOL. Zikonidoen familiako eta Ciconia generoko hegazti zikoniformeen izen arrunta. Handiak dira eta oin eta moko gorriak dituzte. Migratzaileak dira. Animalia txikiz elikatzen dira. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
iz. 1. Narrastien, hegaztien, intsektuen eta beste zenbait animaliaren gorputz ugaltzailea. Obulu (normalean ernaldu) batez eta ehun elikatzaileez eta babesleez eratuta egoten da eta bertatik indibiduo gaztea garatzen da. Arrautza errun. Arrautzaren gorringoa eta zuringoa. 2. BIOL. Zigotoa. 3. (pl.) (arrt.) Barrabilak. • arrautza-mintz. Obulua eta gainerako osagaiak bereizten dituen mintza, zelula arrunt baten paretaren kidekoa dena. || arrautza-oskol. Arrautzaren kanpoko estalki gogorra. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
Sinonimoak: iz.
[arroltzea] : arroltze (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)
Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):
es (1) huevo (2) Biol. zigoto (3) (pl.)(arrt.) huevos, cojones
fr œuf
en egg
port ovo
iz. (Ipar.) 1. Uraren antzeko likido apur bat likatsua, hainbat landareri, berez edo ebakitzean, dariena. 2. Zornea, zauriei darien likido likatsua. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
Sinonimoak: iz. (Elhuyar Hiztegia)
[uraren antzeko likidoa] zuku
[zornea] zorne
Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):
es (1) zumo, lÃquido que mana de las plantas (2) pus, lÃquido acuoso que supuran las heridas
fr (1) jus (2) pus
en (1) juice (2) pus
port (1) suco (2) pus
Zauriari gerlia zerion. (Labayru Hiztegia)
Igitariek igitaiak muntegian garbitu zituten gerlia kentzeko. ‘Gomme’. Or Mi 40. (Orotariko Euskal Hiztegia)
![]() |
![]() |
 gerli (FlickrCC, drpavloff) |  gerli (FlickrCC, quinn.anya) |
iz. 1. Uzkurdura erritmikoen bidez odola arteria eta benetan barrena zirkulatzea eragiten duen muskuluzko organoa. 2. (hed.) Delako organoa sentimenduen gunetzat hartua. Euskaldun erdalzale, non duk hik bihotza? 3. (hed.) Zerbaiten barne-barnea, erdi-erdia. Haltzak ez du bihotzik. Hiriaren bihotzean. 4. (hed.) Adorea, kemena. 5. Kutuna, laztana. Ene bihotza! Barretxo bat egik! 6. Karta frantsesetako lau koloreetako bat, bihotz gorri bat ezaugarri duena; kolore horretako karta bakoitza. • bihotz hil. 1. Bihozgabetua. 2. Atsekabea. || bihotz-erdiragarri. Lazgarria, izugarri mingarria. • BIHOTZ(-BIHOTZ)EZ, BIHOTZ(-BIHOTZ)ETIK. Sentimendu edo maitasun osoz, gogo onez. || BIHOTZ IZAN, EMAN, HARTU, GALDU. Adorea izan, eman, hartu, galdu. Izan bihotz, ez beldurtu. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
Sinonimoak:
[bihotzondoa] : bihotzondo
[adorea] : adore, ahalgo, indar, kemen, kalipu Ipar., kuraia Ipar., balore Heg., errutasun Gip., agoñu Zub., animo beh., azku jas., bihoztasun g.e., bihoztoitasun g.e., kementasun g.e., alaitasun zah., erru zah., aginte Bizk. zah.
Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):
es (1) corazón (2) corazón, alma (3) corazón, parte central, parte principal, medio (4) [fruituena] corazón; [landareena] médula, corazón (5) valor, audacia (6) corazón, amor, cariño (7) [karta frantsesetan] corazón
fr (1) cœur (2) cœur, âme (3) cœur, centre, partie principale (4) [fruituena] noyau, moelle (5) courage, audace (6) [maitasunezko deikia] mon cœur, mon chéri, ma chérie
en (1) heart (2) heart (3) heart; -hearted (in compounds) (4) [fruituena] core; pith (5) [karta frantsesetan] hearts
port coração
ANTZINAKO BIHOTZ, MIKEL LABOA
Bihotz, buztinezko Bihotz,
Etxe ttiki bat zara,
Ahula, hauskorra, lau gelatako;Lau, lau gelatan Bihotz,
Zenbat mamu dauzkazun,
Nola ikaratzen zaren, gauean;Gau, gau batzutan Bihotz,
Hautsi egiten zara,
Lurrera jausi eltzetxo baten gisan;Bihotz, jausitako Bihotz,
Ari zara intzirika,
Kexu zara, negar zara, oi Bihotz;Zer, zer diozu Bihotz,
Ez zaitut konprenitzen
Zure hitza arrotza zait, bitxia;Zeit, Einsamen Helian,
Abens grauen flammendes,
(Denbora, Helian bakartia,
Iluntzea, grisa, lamatan)
Ez zaitut konprenitzen, oi ene Bihotz;Der Tod ist ein Meister,
Und du, zur Linken, du,
(Heriotza maisu bat da
Eta zu, siniestroa zu)
Ez zaitut konprenitzen, oi ene Bihotz;Der, des menschen Sinn,
Von zweifeln voll,
(Gizonen patua
dudaz betea)
Ez zaitut konprenitzen, oi ene Bihotz;Bihotz, antzinako Bihotz,
Ez al zara zaharregi,
Eta ilun, eta itxu, barregarri;Ilun, ez da dena ilun,
Begirazazu leihotik,
Ikustazu baso hori, berdatzen;Berde, zein berde dauden,
Basoko garo zuhaitzak,
Zein ixil eta lasai, arratsean;Arrats, arrats hontan Baso,
Hartzazu ene Bihotza,
Buztinetik sortua da, zu bezala.
1. iz. Distira, dirdira. Anai Eguzkiaren dirdaiak min egiten zion. 2. adb. Distiratuz. Zilarrez dirdai agertzen zuen itsasoko urak bere bizkarra. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
Sinonimoak: iz.
[dirdira] bristada, dirdira, distira, distirapen, diz-diz, ñirñir, izarniadura Ipar., erlantz g.e., distiradura zah (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)
Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):
es (1) brillo, destello, resplandor; esplendor (2) brillando, reluciendo
fr splendeur, éclat
en brightness; shine
port brilho, lampejo, resplendor, fulgor
Argiaren dirdai urrekarak, estoreen arteko zirrituetatik sarturik, su-txinpart txikiak sortarazten zizkion haren ile-adatsen isla gaztaingorriari. [Argizariaren egunak, Anjel Lertxundi (Alberdania, 1998)] (Ereduzko Prosa Gaur)
izond. (batez ere Ipar.) Ilun samarra. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
Sinonimoak: izond. Ipar.
[iluntxoa]: iluntxo (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)
Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):
es (batez ere Ipar.) algo oscuro
fr un peu foncé
en darkish
port um pouco escuro
Oila-lokak beren lanean ziharduten mandioko bazterren batean, ilunxko zegoen txokoan, lepa-saskiren baten pean. [Naturaren mintzoa, Pello Zabala (Alberdania, 2000)] (Ereduzko Prosa Gaur)
Kapera txikia eta ilunxkoa da: la capilla es pequeña y algo oscura. (Elhuyar Hiztegia)
iz. (Ipar.) Burruntzia, burdinazkoa nahiz zurezkoa. Antzara bat gerrenean. Txirristi mirristi, gerrena plat. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
Sinonimoak: iz. Ipar.
[burruntzia]Â burruntzi (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)
Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):
es asador, brocheta [varilla para asar]
fr broche, brochette, baïonnette
en skewer, spit; brochette
port espeto, brochete
[…] kopurua erdikatu ondoren, horren erdiaren erdiak ere halako jakin-minaz eta grinaz irakurriko balitu euskal eleberriak, ez litzateke hain gaizki egongo arazo hau, eta hizkuntzaren maratila aski seguru izango genuke, behar bezala estutua edo, txarrenean ere, zure aitatxi-amatxik gasna lurreko su bazterrean gerren puntan erretzen jartzen zutenean baino seguruago. [Euskararen etxea, Pello Salaburu (Alberdania, 2002)] (Ereduzko Prosa Gaur)
Reply