Updates from ekaina, 2013 Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 10:22 am on 2013/06/16 Permalink | Reply
    Tags:   

    orburu 

    Orburua edo alkatxofa (Cynara cardunculus var. scolymus) barazki mota bat da, hosto berdez osatutakoa bihotz mamitsuaren inguruan.

    Euskal Herrian Nafarroako Erriberakoa da preziatua. “Tuterako Orburua” Kalitateko Jatorrizko Deiturak babesten du, eta Nafarroako Erriberako 33 udalerritan laboratzen da, batez ere Erriberako hiriburuaren eraginpeko eremuan. “Blanca de Navarra” izeneko mota bakar-bakarrik laboratzen da. Barietate hori besteetatik bereizten duten ezaugarriak bere forma biribildua eta goiko aldean duen zulo zirkularra dira, bere hostoak ez baitira elkartzen lore-burua ixteko. (Wikipedia)

     

    ERREZETAK ORBURUEKIN (sukaldean.com)

     
  • Maite 11:09 am on 2013/06/15 Permalink | Reply
    Tags:   

    elkarlan 

    iz. Batzuen artean egiten den lana. Liburua elkarlanean egin dute.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [elkarlan] auzolan, haitada, taldelan  (Labayru Ikastegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia eta Word Reference):

    es iz. trabajo en equipo, trabajo común
    fr travail en équipe, travail collectif
    en teamwork; collaboration
    port cooperação, trabalho de equipe

    Entzun:

    Udalbiltzak zoriondu egin ditu .eus domeinuaren bultzatzaileak. Nabarmendu du Euskal Herriak ikusgarritasuna lortuko duela Interneten. Euskararentzako domeinua lortzeko elkarlanak erakutsi du, Udalbiltzaren esanetan, eraginkorra dela estrategia hori: “Batasunak indarra egiten du”. ‘.eus’ domeinua onartu dute, Berria.info.  2013-06-14

    ICANNek .eus domeinua onartu du

    Urtebete oso bat ebaluazio fasean eman ondoren, ICANN erakundeak Euskararen eta Euskal Kulturaren Komunitatearen .eus domeinua onartu duela jakin dugu. Iritsi da urteetako lana eta pazientzia eskatu duen prozesuaren emaitza. ICANNek. eus domeinua onartu du, puntueus.org

     
  • Maite 8:37 am on 2013/06/14 Permalink | Reply
    Tags:   

    kapsulatu 

    ad. INFORM. Webgune batean beste gune batean kokatutako dokumentu, funtzio edo jogailu bat txertatu, kode lerro batzuk itsatsiz.

    Sinonimoak: ad.
    [webgune batean txertatu] enbotatu

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es incrustar, encastrar
    fr incorporer
    en embed
    port embutir

    Entzun:

    Twitterreko euskarazko joera edo trending topic-en zerrenda bizia (6 orduro eguneratua) edozein webgunetan kapsula daiteke Umap-i esker. (Luistxo Fernandez , umap.eu)

     
  • Maite 8:06 am on 2013/06/13 Permalink | Reply
    Tags:   

    ilunsenti 

    iz. Eguzkia sartu eta berehalako argi-ahultzea, gauaren aurreko aldia.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa, ‘ilunabar’)

    Sinonimoak:  iz. g.e.
    [ilunabarra]: arrats, arrats apal, arrats behera, arratsalde apal, ilunabar, iluntze, ilunkera Bizk., ilunaurre g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es atardecer, anochecer
    fr crépuscule
    en dusk, twilight
    port anoitecer; crepúsculo

    Entzun:

    Ilunsenti batzuk bihurriak baitira: eguna hustuta uzten dute, erantzunik gabe, gaua galderaz beteta datorren une berean. [Gauza txikien liburua, Pako Aristi (Erein, 2004)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    ilunsenti (FlickrCC, ikertxi)

     
  • Maite 7:29 pm on 2013/06/12 Permalink | Reply
    Tags:   

    berdingabe 

    izond. Berdinik ez duena. Atsegin berdingabea.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: izond.
    [paregabea]: berdingabeko, paregabe, paregabeko (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es sin igual; sin par; inigualable; incomparable
    fr inégal, -e ; sans égal, incomparable
    en incomparable, matchless, beyond compare; unparalleled; unique; unequalled (Br); unequaled (Am); unrivalled (Br); unrivaled (Am)
    port inigualable, incomparável

    Entzun:

    Cecily, gaur, eguerdiko hamabi eta erdiak zirela, zure edertasun zoragarria eta berdingabea nire begien aurrean agertu orduko, zure esklabo eta zerbitzari umil bihurtu naiz, baina handinahikeriaren hegoez hegaldaturik, zu zoroki, suharki, kartsuki eta desesperatuki maitatzera ausartu naiz. [Fidel izan beharraz, Oscar Wilde / Antton Olano (Ibaizabal, 2000)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    Ibilaldi luze horietan odol hotz, zuhurtzia eta adore berdingabeak erakutsi zituen, eta, dohain miragarri horiek zirela bide, bere buruzagiek onartu zuten eta babesa eskaini, eta agudo egin zuen aurrera bere bidean. [Mikel Strogoff, Jules Verne / Karlos Zabala (Ibaizabal, 2002)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 11:12 am on 2013/06/11 Permalink | Reply
    Tags:   

    marizikin 

    izond. Emakume zikina, haren garbitasunari jaramonik egiten ez diona.

    Sinonimoak: ad. g.e.
    [emakume zikina] maripurtzil, mariurdin (Elhuyar Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan :

    es mujer sucia, pazpuerca (Elhuyar Hiztegia); fargallona, desaliñada, descuidada en el aseo (Labayru Ikastegia)
    fr négligée
    en scruffy, untidy
    port desalinhada

    Entzun:

    Honatx adibideak: Arantzazu aldekoentzat, urdina «kolore zuri nahastua» zen, eta ganaduaren artean, zuri eta arre uneak dauzkana da urdina; gizakien kasuan, xahartuak edo ximurtuak izendatzeko erabiltzen da urdin kolorea, mutxurdina esaterako, eta berdin gertatzen da gauzekin, esaterako etxe zaharrak zuraje guztia urdintzen hasia duela esaten denean; lohikeria ere adierazten du urdinak, marizikinaren partez mariurdin esaten denean bezala, baina Mirandek edo Txomin Agirrek inoiz ez omen zuten urdina erabili itsasoaz ari zirelarik, ezpada berdea.  [Maiatz urdina, Alberto Barandiaran (Berria, 2013-05-31)]

    marizikin (FlickrCC, Jose Maria Moreno García)

     
    • Luistxo Fernandez 11:19 am on 2013/06/11 Permalink

      Marierrauskin edo Errauskine ipuinaren pertsonaiari Marizikin ere esaten zaio euskaraz bertsioren batean.

  • Maite 8:01 am on 2013/06/10 Permalink | Reply
    Tags:   

    zoldazu 

    izond. ‘oso zikina’  (Hiztegi Batua, h. zoldatsu)

    Sinonimoak: izond. Ipar./Naf.
    [zoldatsua]: zoldatsu
    (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (5000 hiztegia eta Word Reference):

    es izond. (h. zoldatsu) roñoso/sa, cubierto/ta de costra
    fr crasseux(euse)
    en dirty, filthy
    port roñoso, a
    Entzun:

    Nire adiskide haiekin, hiriko zoko tristeenak bilatzen nituen gure bileretarako: lorategi publiko goibelenak, esne-denda ilunenak, zinema zoldazuenak, kafetegi biluzien eta hutsenak. [Gure etxeko kontuak, Natalia Ginzburg / Fernando Rey (Igela, 2004)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    zoldazu (FlickrCC, Dave77459)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel