Updates from uztaila, 2016 Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 9:30 am on 2016/07/09 Permalink | Reply
    Tags:   

    arkasats 

    iz. Ik. endalahar. iz. BOT. Liliazeoen familiako landare igokaria, lur azpiko errizoma adarkatu batetik hazten dena. Zurtoina adarkatua da eta arantzaz hornituta dago. Hostoak larrukarak, forma desberdinekoak eta arantzadunak dira eta fruituak baia gorri edo beltzak dira. Termofiloa da eta isurialde Atlantikoko leku epeletan hazten da (Smilax aspera). (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [arkasats]: endalar (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (Bot.) zarzaparrilla (Smilax aspera)
    fr liseron épineux
    en sarsaparilla
    port Smilax aspera L.

    Ezagutzen al dituzu arkasatsaren onura guztiak?

    arkasats (Pixabay, CC0 Public Domain)

     
  • Maite 10:11 am on 2016/07/08 Permalink | Reply
    Tags:   

    sarkil 

      iz. (Ipar.) Eskean bizi dena; arlotea. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    sarkil (L, BN ap. Lh; A). “Haragán” A. “Vagabond, va-nu-pieds” Lh.

    Sinonimoak: iz.
    [sarkil] : arlote (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (Ipar.) vagabundo, -a; holgazán, -ana
    fr vagabond m, -e
    en vagabond, tramp
    port vagabundo(a)

    Sarkilaren arrastorik ez zen ageri, ez han ez arkupeetan.

    sarkil (Pixabay, CC0 Public Domain)

     
  • Maite 10:48 am on 2016/07/07 Permalink | Reply
    Tags:   

    entzierro 

    iz. TAUROM. Zezenketa aurretik zezenak zezentokira eramateko ekintza, edo mendian denean, zezenak toki batetik bestera garraiatzea, zenbaitetan jendeak zezenen aurretik korrika eginez. San Ferminetako entzierroak. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [entzierroa] : zezen-talde (Elhuyar Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar, Euskalterm eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. (Taurom.) encierro
    fr iz. (Taurom.) encierro
    en iz. (Taurom.) running of the bulls
    port iz. (Taurom) ato de levar os touros ao touril

    Ohi duten gisan: azkar, garbi eta emozio betean. Halaxe egin dute lasterketa gaur ere, sanferminetako lehen entzierroan, Fuente Ymbro ganadutegiko zezenek. Arin joan da, bi minutu eta 28 segundo behar izan dituzte zezen-plazako ukuiluetara iristeko.  [Fuente Ymbroko zezenek entzierro azkarra eta garbia egin dute (eitb.eus, 2016-07-07)]

    entzierro (Argazkia: eitb.eus)

     
  • Maite 12:30 pm on 2016/07/06 Permalink | Reply
    Tags:   

    zunda 

    1. Astron./Astronaut.
    sin. espazio-zunda
    Lurraren grabitatea utzi eta astro batera edo planetarteko espaziora ikerketak egitearren bideratzen den espazio-ontzi robotikoa.

    en space probe, probe
    es sonda, sonda espacial
    fr sonde, sonde spatiale

    2. Geol.
    Uraren edo lurraren azpian azterketak egiteko erabiltzen den aparatua. Sakonera txikietarako, eskuzkoak edo hidraulikoak izaten dira eta sakonera handitarakoak, berriz, kolpekari mekanikoak, kablezkoak, biragarriak, etab. izan daitezke.

    en sound
    es sonda
    fr sonde

    3. Itsas.
    sin. berun, plomu, zingo
    Uraren sakonera neurtzeko tresna, hari baten muturrean pisu handi bat duena.

    en sounding lead
    es sonda, plomada, bolina
    fr plomb de sonde

    4. Med.
    Gorputzeko hodi edo barrunbe batean likido bat sartu edo ateratzea ahalbidetzen duen tresna.

    en probe, sound
    es sonda
    fr sonde

    5. Teknol.
    Itsasoaren sakonera jakiteko muturrean berun-puska bat duen soka.

    en probe
    es sonda
    fr sonde

    Elhuyar Zientzia eta Teknologiaren Hiztegi Entziklopedikoa

    NASAk inoiz egindako lorpenik zailena izan da hau”. Halaxe deskribatu du Juno zundak egindakoa misioko arduradun Scott Boltonek. Izan ere, bost urteko bidaia luzearen ostean, eguzki argiz dabilen espazioko satelitea beste edozein ibilgailu baino gehiago gerturatu da Jupiterren orbitara. [Bost urteko bidaiaren ostean, heldu da ‘Juno’ (Berria.eus, 2016-07-05 )]

    zunda (Argazkia: NASA) Berria.eus-etik hartua

     
  • Maite 11:15 pm on 2016/07/05 Permalink | Reply
    Tags:   

    eraispen 

      iz. 1. ERAIK. Eraikin bat eraisteko, lurrera botatzeko, ekintza eta horren ondoriozko hondakin-materialen multzoa. 2. MAT. Geometrian biraketaardatz bezala bi planoren arteko ebakidura-lerroa hartzen dela, plano bat eta bertan marraztutako irudiak biraketa-mugimendu baten bidez beste batera tokialdatzea. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [eraispen] : eraiste, eraisketa (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) iz. derribo, demolición (2) iz. (Mar.) abatimiento
    fr iz. démolition
    en iz. demolition
    port derrubamento; (de casa, de edificio) demolição

    Hona hemen nire jaiotetxea, 1999aren bueltan eginiko erretratua. Altxatu da ama eta paper batzuk kontsultatu ditu eraispenaren datu eta ordu zehatza emateko: 2000ko apirilaren 17an, goizeko 8:15ean. [Inor ez da hiltzen, Mikel Iturria (Harrikadak, 2016/07/05)]

    eraispen (Mikel Iturriren blogetik hartua)

     
  • Maite 11:48 pm on 2016/07/04 Permalink | Reply
    Tags:   

    laratro 

    iz. Zurean zuloak egiteko erabiltzen den eskutresna aho-bihurria. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoan, “daratulu”)

    Orotariko Euskal hiztegian

    laratro. v. taratulu

    Sinonimoak: iz. Bizk.

        [daratulua]: daratulu (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es taladro
    fr tarière, chignole, foret
    en drill
    port broca

    Latruakin eiñ biarko destazu zulo ori. Etxba Eib. (Orotariko Euskal Hiztegia)

    laratro (Pixabay, CC0 Public Domain)

     
  • Maite 11:44 pm on 2016/07/03 Permalink | Reply
    Tags:   

    jolastu 

    da ad. 1. Jolasaren bidez atsegin hartu, jolasean ibili, jolas egin. 2. (hed.) Zerbait edo norbait behar den seriotasunez ez hartu (ezezko esaldietan bereziki). Sentimenduekin ez da jolastu behar. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: ad.

        [jolas egin]: jolas egin, jolasean ari izan, jolasean ibili, jostatu (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) da ad. jugar, divertirse, entretenerse (2)da ad. (hed./batez ere, ezezko testuinguruetan) jugar (con)
    fr da ad. jouer, s’amuser, se divertir
    en da ad. to play
    port jogar, divertir-se

    Jolastu egin nahi nuen, jolastu baino ez, bai. [<//jokoa.com>, Gemma Lluch / Antton Olano (Erein, 2002)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    jolastu, #27hizki27argazki (FlickrCC, Dabid Martinez)

    Ikusi “jolastu” hitza Dabid Martinezen #27hizki27irudi egitasmoaren blogean.

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel