Updates from abendua, 2016 Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 7:09 pm on 2016/12/31 Permalink | Reply
    Tags:   

    txotxo 

    Mutilentzako lagunarteko bokatiboa. Ik. txo.  (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    1 txotxo (Lar, H (<ch-> V, G)).

    1. Chocho, que tiene demencia senil. Nausi edo etxeko andre denean, seme bat edo alaba bat egon bear du aite zar baten, txotxo biurturik dagon baten, eta ama zar inpertinente oñen geinen iziñ dagoken baten sujezioan eta obedienzien? (Ororbia, 1758). ETZ 107. Biyai bakarrik jokatuko’iet / segan, konforme badia, / ainbeste ezpadira ni tentatzeko oik / zer aitona txotxo paria. Tx B I 226.

    2. (V-gip ap. Iz ArOñ; G-azp). Tonto. “Txotxúak, chocholos” Iz ArOñ.

    2 txotxo.

    Golosina, dulce (‘chocho’ en Navarra)” LE-Ir. Ain sinpletáko daukáte Jangoikoa, ustebaitúte pagátzen déla errézu útses obra onikgábe, nola aurra txótxos? LE in BOEanm 888. ‘Ez sanduari botoa ta ez aurrari txotxoa’ dio errefranak, ta adiarazi nai du ezi ofrezitua eskatzen duela (65)” LE-Ir. Ez uste berak txotxoak orren errez egiten ziranik. Ezta mataxak ere. Anab Poli 76 (donde a continuación explica que se hacen al fuego con azúcar, café y leche). Bestetan alako mataza zuriak egin eta guraizeakin kilx, klax, aidean joaten ziran txotxo zuriak. Ib. 76s. Pastel-apurrak zirala, txotxo-puskak, osatu gabeak, zirala, “libre” zeukan nai aña jatea ta pastel ta txotxo osoak jan naita ere ez lioteke aitzaki aundirik jarriko. Ib. 77.

    3 txotxo (V, G; Ort Voc), txutxu. Ref.: A; Etxba Eib; Elexp Berg.

    1.Palabra con que se llama a los muchachitos” A. “I, txotxo, zeiñek apurtu jok kristala?” Elexp Berg. Cf. Echta Jos 206: Gaztetan zerbait okerra ta arroa izan zalako ezarri eutsen Txotxo-arro ezizena, y 113: Gaztetan egon zan ogipeko Txotxo-tontorren etxean. v. 2 txo (2). Manutxu itxi izu / mollan bitxiguba, / erdu antxi antxikan, / ene koitaduba, / erdu ona, Txomintxu, / erdu, neskatilla, / ariñ kaderak, txutxu, / Jesusaren billa. Echag 28 (versos en dial. vizcaíno). Txotxo, obe dok beti eskuan txoria, / gordetea seguru naiz izan txikia. AB AmaE 280. Ni baiño geiyago az, txotxo. A BGuzur 126. Etxekoa dozu neskamerik onena, txotxo. Ag Kr 110. Txotxo, zelan dok eure izena? Echta Jos 18. Txotxo, zegaitik eruan dok nire txapela? Kk Ab II 69. Eukiko dok, txotxo, ugari zegaz urdailla bete. Bilbao IpuiB 129. Ez zaitez kirtena izan, txotxo. Erkiag BatB 70. I burutik hago, txotxo! Osk Kurl 129. v. tbn. Zam RIEV 1907, 424. Ort Oroig 118. Otx 125. Anab Poli 53.

    2. Grumete. Cf. Echaide Orio 113: “Chocho, chico joven que trabaja a sueldo en una embarcación, limpiando, haciendo recados, ayudando en la cocina, etc.”. v. 2 txo (4). Enotsan esan gura izen Batxi Satika nintzenik, osterantzean eztakit zer iazoko zan-da. Txotxo-tzat artu ninduen. A BGuzur 141.

    Sinonimoak: interj. Bizk.
    [txotxo] : txo, motel, mutiko (Adorez Sinonimoen Hiztegia)
    [txotxo] : to, txo Bizk. (UZEI Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es iz. (B) voz para llamar a los muchachos
    fr voix pour appeler les garçons
    en voice used to call the boys
    port voz para chamar meninos

    Etxea inguruan, auzoak zoratuta neukazan, esanaz: “Hi, txotxo! Ea beti gauza bera joteari izten deutsaan nonoiz! “.  [Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak, Xabier Amuriza (Soinuaren liburutegia, 2002)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    txotxo (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 11:13 pm on 2016/12/30 Permalink | Reply
    Tags:   

    zahitsu 

    adj. Zahi asko duena. Bihia irindu denean ageri da irintsu den ala zahitsu. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Orotariko Euskal Hiztegia

    zahitsu (Dv > A), zagitsu (B ap. A).

    1. (Cereal, pan) de mucho salvado. Otasa: ogi zaitsua, beltz xamarra. In Insausti 282n.

    2. zagitsu (B ap. A), sahitsu (SP). Casposo. “Buru sahitsua” SP.

    3. (Dv > A). “Farineux, en parlant des fruits” Dv.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    esizond. (1) que tiene mucho salvado/(harina) de mucho salvado (2) casposo/sa, lleno/na de caspa
    fr plein(e) de pellicules
    en covered in dandruff
    port casposo(a), caspento(a)

    Zahitsu halakoa!

    zahitsu (Argazkia: IMD dermatologico)

     
  • Maite 11:13 pm on 2016/12/29 Permalink | Reply
    Tags:   

    beleratz 

    adj. Zub. Ernea, sendoa. Fedea sekula baino beleratzago zuen. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    beleratz (BN, S; H, Foix ap. Lh). Ref.: A; Lh. Vigilante, atento; activo. “Beleratz. Id. belerazki (BN, S), belazki. Sérieusement, soigneusement, courageusement” H (que cita a Mst e Ip). “Vigilante” A. “Beleratz-etxeki (S), velar, vigilar” Ib. “Actif, alerte. Agüdo, erdotz, lerdotz, aillart, pherestü, erne, traholari, langile, beleratz” Lh Eusk 1919-20 (II) 79. Arren zer dirokegü zük eta nik, ene irakurzale khariua, besterik phensa, baizik ere behar dütügüla gure phensamentiak beleratz etxeki eta gure egin ahalak oro bihotztoiki enplegatü. Mst XVI. Hori dela kausa, bat bederak beleratz izan behar dü bere tentazionetan gainen. Ip Imit I 13, 1 (Mst arrankürareki izan behar lüke). Azken hirur hilabetetan baraxtürik zen prefosta, bena fedia seküla beno beleratzago zian, ezi üsü komüniantzen zian. Herr 21-7-1960, 3.

    Sinonimoak: izond. Zub.

        [sendoa]: azkar, bortitz, errutsu, finko, gotor, indartsu, irmo, sendo, tinko, zozkotsu, bizitore Ipar., fermu Ipar., martzal Heg., errime Bizk., zindo Bizk., fier Ipar./Naf., indarti g.e., tenkor g.e., erskon zah., firme zah., fuerte Heg. beh.  (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es izond. (Z) firme, activo, -a, vigilante
    fr izond. (Z) déterminé, résolu, vigilant
    en izond. (Z) firm, determined, resolute
    port izond. (Z) firme, ativo, -a, vigilante

    Bat bederak beleratz izan behar du bere tentazioen gainean.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    beleratz (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 9:35 pm on 2016/12/28 Permalink | Reply
    Tags:   

    ilgoropil 

    Oharra: sarrera hau txantxetakoa da. Nolanahi ere, gerta liteke hasierako esaldi hau edozein momentutan kendu behar izatea…

    Orotariko Euskal Hiztegian (autore ezezaguna)

    Sinonimoak: iz.
    [ilgoropil] : croissant (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. dulcísima torta con forma de luna creciente, cruasán, croissant
    fr croissant
    en croissant
    port croissant

    Kriston ilgoropil goxoa gosaldu dut gaur!  [Ilgoropilak gosaltzeko, Joseba Gorriak (Tokikom News, 2016-12-28)]

    ilgoropil (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 11:30 am on 2016/12/28 Permalink | Reply  

    Hautatu #GaurkoHitza2016 

    Iritsi da 2016ko #gaurkohitza hautatzeko txanda. Zein duzu gustukoen ondorengoetatik? Hautagaiak hilabetez hilabete sare ezberdinetan gehien zabaldu diren hitzak dira.  Urtarrilean, adibidez, “zur” hitza izan zen hedatuena; otsailean, aldiz, irusako… Egin klik ikonoaren gainean, hitz bakoitzari buruz gehiago jakiteko.

     

     

    Orain hitzak garbi dituzula, zein duzu gustukoen? Bozkatu #GaurkoHitza2016! Urteko azken egunean, gaueko 12:00etan itxiko da bozketa. Animatu eta egin klik!

     
  • Maite 8:09 pm on 2016/12/27 Permalink | Reply
    Tags:   

    kereta 

    iz.  Kanaberak edo kidekoak bilbatuz egiten den hesi, ate edo zernahi gauza. Etxeko keretatik azken agur bat. Kereta hagak. Kanaberazko kereta batzuen gainean etzanik. (Hiztegi Batua)

    Sinonimoak: iz.

        [xeila]: xeila Ipar., keheila Zub. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (batez ere Ipar.) cancilla, puerta rústica, puerta de cercado
    fr portail
    en gate

    Etxeko keretatik azken agur bat.  (Hiztegi Batua)

    kereta (Argazkia: Wikimedia Commons)

     
  • Maite 11:28 pm on 2016/12/26 Permalink | Reply
    Tags:   

    belendrin 

    izond. Bizimodu desordenatua daramanaz esaten da. Agure txiki belendrin, bost bizar eta sei hagin. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Orotariko Euskal Hiztegia

    belendrin (V-gip), belendin. Ref.: Iz ArOñ; Elexp Berg.

    “Beléndriñ, beléndriña, de vida desarreglada; arrimado? Se dice v. gr., de una oveja que comienza a comer una yerba y la deja, comienza con otra y también la deja y sigue así” Iz ArOñ. “Belendriña, viejo alegre” Zumalde (comunicación personal). “Traviesa, brujilla. Zetan dabill gure neskatilla belendriña? Umeei, neskatilei batez ere, esan ohi zaie maitekiro” Elexp Berg. Neure emazte belendin / kata-usaia deragin, / ortzak galdu ditun eta / ire pertzak egin din. ‘Oh esposa mía, te pareces al cuervo’. Canc. pop. in Or Eus 67. Eztauka mozkorra gaiztoa. Atso zarra belendrin, ire azkenak egin din (G-goi). A EY IV 80. Agura txiki belendriñ, bost bizar da sei agiñ. Iz ArOñ s.v. agura.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Google Translate):

    es izond. persona de vida desordenada
    fr personne de vie désordonnée
    en person of disordered life
    port pessoa de vida desordenada

    Nahi duzu norbait zigor batzuen bila bidaltzea, neska belendrin hau zuzentzeko? [Filosofia apaingelan, Sade / Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio (Txalaparta, 2001)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    belendrin (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel