Updates from abendua, 2016 Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 9:45 pm on 2016/12/18 Permalink | Reply
    Tags:   

    tente 

    1. adb. Zutik, zuzen. Jarri tente! 2. izond. Tente dagoena, makurtua ez dena. Atso hori, lehen tentea bazen, urteek nola tontortu duten. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa) || tente-potente adb. Adkor. Tente, geldirik. Ate aitzinean zegoen tente-potente. || Tente-potente, txakurra buztana tente. (Hiztegi Batua)

    Sinonimoak: adond. beh.

        [zutik]: zut, zutik, zutunik Bizk., xut Ipar. adkor.  (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) adb. de pie, en pie; tieso, -a, erguido, -a, firme, enhiesto, -a (2) izond. tieso, -a, erguido, -a, enhiesto, -a
    fr (1) adb. debout, immobile (2) izond. droit, -e ; raide, rigide
    en (1) adb. erect, upright; standing (2) izond. erect, upright, vertical
    port (1) adb. de pé; esticado, -a, erguido, -a, firme (2) izond. esticado, -a, erguido, -a

    Masailak eroriak; tente kokotsa; sudurra zuzen; azala, berriz, ia leun, zimurrik gabe.  [Loroaren teorema, Denis Guedj / Jon Muñoz (EHU, 2006)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    tente (Argazkia: Dabid Martinez, #27hizki27argazki)

    Ikusi “tente” hitza, #27hizki27argazki egitasmoaren gunean.

     
  • Maite 8:28 pm on 2016/12/17 Permalink | Reply
    Tags:   

    protokolo 

    1 iz. Zeremonietan begiratu behar diren arauen multzoa. Japoniako Inperioko protokolo zaharrak agindu bezala, enperadoreagana “durduzaz eta dardaraz” zuzendu behar zuten mendeko guztiek. 2 iz. Medikuntzan, zientzietan eta kidekoetan, saiakera bat gauzatzeko jarraibideak. Protokolo bat idatzi zuten denen artean, gaitza agertzen den lekuetan berehala indarrean jartzeko. 3 iz. Nazioarteko biltzar baten erabakien agiria edo agiri multzoa. Kyotoko Protokoloa 1997an izenpetu zen Kyoton, gas toxikoen igorpena murrizteko. 4 iz. Notarioak gordetzen dituen jatorrizko agiri eta eskrituren multzo ordenatua. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1)iz. [hainbat ekitaldi publikotan jarraitzen diren arau formalen multzoa] protocolo (2) iz. [jardute-plana] protocolo (3) iz. (Inform.) protocolo (4) iz. (Zuz.) [akta diplomatikoak] protocolo (5) iz. (Zuz.) [eskritura, dokumentu notariala] protocolo
    fr iz. protocole
    en iz. protocol
    port iz. protocolo

    Aurkeztu dute Hizkuntza Eskubideak Bermatzeko Protokoloa. 185 neurri zehaztu dituzte eskubideak ziurta daitezen. Hizkuntzen arteko berdintasuna helburutzat jarrita, hura lehenesteko politikak eskatu dituzte.  [Hizkuntza gutxituen lehentasuna eskatu dute protokoloan, Garikoitz Goikoetxea (Berria.eus, 2016-12-17)]

    protokolo (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 11:26 pm on 2016/12/16 Permalink | Reply
    Tags:   

    pirpira 

    iz. 1. (L) Irrika; emozioa. 2. Ik. pilpira. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa) || iz. Marmarra, xuxurla. Ik. firfira. (Hiztegi Batua)

    Sinonimoak: iz. (Adorez  Sinonimoen Hiztegia)

    [dardara] : dardara, ikara. 
    [zirrara]: hunkipen, zirrara, antsia

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar, Labayru eta Word Reference hiztegiak):

    es movimiento suave (Elhuyar Hiztegia) || emoción profunda, ansiedad (Labayru)
    fr mouvement en douceur || impression, sensation, émotion, secousse, commotion
    en smooth movement || emotion, excitement, sensation, impression

    Gizonek, aldendu ahala, atzean utzi zituzten lertxun dardartien pirpira eta haien baitako txori ilunen iskanbila. [Orbanak, Pello Lizarralde (Erein, 2012)] (Ereduzko Prosa Dinamikoa)

    Zuhaitz-hostoen pirpira biguna.  (Elhuyar Hiztegia)

    pirpira (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 11:03 pm on 2016/12/15 Permalink | Reply
    Tags:   

    xiringatu 

     du ad. Xiringaz injekzioa sartu. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: ad.
    [xiringatu] : injektatu, ziztatu (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es du ad. inyectar, poner una inyección
    fr du ad. injecter
    en du ad. to inject
    port du ad. injetar

    Jite horretako agente patogeno asko daude foru administrazioko erakundeetako kargudunen artean, edozein unetan aldaketari sukarra eragiteko prest. Erregimen erregionalistak 30 urtez xiringatu ditu organo publiko guztietan.  [Sintoma, garaipena eta irakaspena, Juan Kruz Lakasta (Berria.eus, 2016-12-15)]

    xiringatu (Gaurko hitza, Domeinu publikoa)

     
  • Maite 11:18 pm on 2016/12/14 Permalink | Reply
    Tags:   

    muxarratu 

    izond. Bere ertzean edo puntan muxarradura bat edo gehiago dituena. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa) || ad. Teknol. Zerbaiti ertza ebaki edo sobera duena moztu.  (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian:

    muxarratu. v. musarratu.

    musarratu (B ap. A), muxarratu (L-ain ap. A; Dv).

    1. “Desbarbar, recortar” A.

    2. muskarratu. Esquilar. Artzain batek elikezü arres behar handirik ez balinbalütü behar kliski klaska adretki edo moldegaizki muskarratu. Eskual 16-5-1916 (ap. DRA; la ref. es incorrecta).

    3. mutxarratu. “(S; Foix), ébrancher” Lh.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) du ad. (Teknol.) recortar (2) izond. (Bot.) recortado, -a, escotado, -a
    fr (1) rogner (2) échancré, émarginé
    en (1) trim (2) emarginate

    Mundua muxarratu ote zuten bata bestearen besoetara erortzeko? [Ezer gabe hobe, Itxaro Borda (Susa, 2009) Orr.: 101] (Ereduzko Prosa Gaur)

    muxarratu (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 11:58 pm on 2016/12/13 Permalink | Reply
    Tags:   

    parta 

    iz. 1 Ipar. g.er.Ur-bazterra, uholdeetan urak hartzen duen aldea. 2 iz. Ipar. g.er. Lohia, lokatza. Mundu honetako aberastasunak eta atseginak partaren berdin zeuzkaten. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    parta (Ht VocGr, Arch VocGr, H; ph- Dv, H), barta (T-L; -th- Hb ap. Lh).

    Barro. “Boue” Ht VocGr, Arch VocGr y T-L. “Atsegin phartaren bardinak, plaisirs comparables (égales) à de la boue (Birjin)” H. Mundu huntako handitasunak et-atseginak phartaren bardin zaukatziten. Birjin 153. “(BN-lab), aguazal, pantano” A. (Fig.). “Phartaren erdian utzi zuen, il le laissa au milieu de l’embarras” Dv.

    Sinonimoak: iz. Ipar. g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

        [errepira]: errepira Ipar.
        [lohia]: basa, lohi, lokatz, baltsa Ipar., istil Ipar., lupetz Bizk.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) iz. (Ipar.) marjal, estero, terreno pantanoso (2) iz. (Ipar.) barro, lodo, fango
    fr boue
    en mud
    port barro

    Mundu honetako aberastasunak eta atseginak partaren berdin zeuzkaten. (Hiztegi Batua)

    parta (Gaurko hitza, Domeinu publikoa)

     
  • Maite 10:40 pm on 2016/12/12 Permalink | Reply
    Tags:   

    pik 

    adb. Ipar. Pilota-jokoan, pilotak paretaren eta lurraren arteko zokoan jotzen duela. Joan zitzaion pilota bat, ez pik, bai pik, hein hartakoa. Eskularrua kendurik, bi bote segidan sartzen ditu: bat pik-ondo, bigarrena pik. Ene lagun Martin baitzen pik ematen nagusi, hari esker genuen guk partida irabazi. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian:

    pik (AN, L, BN ap. A; H), pike (V-gip, G-goi). Ref.: A (pik); A Apend (pike).

    1. “Terme de jeu de paume: coup servi par un joueur et dans lequel la balle est envoyée rez-le-mur, de manière à ce qu’elle rebondisse peu ou point” H (que cita el ej. de Hb). “Onomat. de la acción de encajar una pelota justamente en el ángulo formado por la pared lateral en el suelo” A. “En el juego de la pelota a rebote, el golpe de pelota en el ángulo entre el suelo y la pared” SMuj. Cf. 2 pikondo. Holako guti zuten / pikera heltzeko (1850). Eskual 12-6-1908, 4. Pilotari on denak lehen bota pika, / hastetik yarrarazten bazterrak oihuka. Hb Esk 213. Botariari dohako ahalaz bota gaitz eta zorrotz aphalaren erreferariari sakhatzea, edo pik, edo pik-ondo edo leherraraztia. Zby RIEV 1908, 88. Pik arrasak ez badu / hiltzen errefera, / errebotaren joa / doha urrunera. Ib. 93. Erreferariari joan zakon pilota bat, ez pik, bai pik, hein hartakoa (1907). “Pelota Heskual-herriko josteta nausia” (ap. DRA). Lau pikarras egin ditu, bainan pilota bethi han, pikari hurbil hurbila behar baita Sallaberry bezalako bat pilota heien atheratzeko eta urrun igortzeko. Herr 11-7-1957, 2. Eskularrua kendurik, bi bota segidan sartzen ditu: bat pikondo, bigarrena pik. Horra bi arraia. Herr 18-1-1968, 4.

    2. “(Vc), onomat. de la acción de picotear los pájaros” A. Usotxoak makurtu ebezan euren burutxoak eta asi zirean, pik, pik, ta beste guztiak be pik, pik. EEs 1928, 172.

    (Ref. a las personas que comen picando). Pik or, pik emen; edan or, edan emen; geroago ta zalapartaritsuagoa jartzen ari da gazte basatia. Eston Iz 109.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es adb. (Ipar.) en pelota, encajando la pelota justo en el ángulo de la pared lateral en el suelo
    fr
    en
    port

    Eskularrua kendurik, bi bote segidan sartzen ditu: bat pik-ondo, bigarrena pik.  (Hiztegi Batua)

    pik (Argazkia: YouTube)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel