Updates from apirila, 2019 Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 11:11 pm on 2019/04/08 Permalink | Reply
    Tags:   

    zital 

    iz. 1 adj. Doilorra, inolako prestutasunik agertzen ez duena. Zitalen antzera, Pello, burlatzera saiatzen zara. Agintari zital horrek bidegabeko epai gogorra eman du. Lapur donge zital madarikatua. Etsai zitala. Piztia zital, kirastu eta gogaikarria. 2 adj. (Gauzez mintzatuz). Bihotz zital, doilor eta gorrotoan sendotua. Mihi zitaleko gizona. Gurari zitalak. Ekandu zital eta zikinez betea. Gaitz zital bat sartu da hariztietan eta kalte handiak egin ditu. Zurrumurru zital bat barreiatu da bazter guztietan. Bigarren tantoa egin, eta, ondoren, bi sake zital atera zituen. 3 adj. Haserrekorra. Hain da errea, hain zitala, hain buruiritzia, non ezin inondik berarekin eduki baitaiteke bakerik. (Hiztegi Batua)

    Sinonimoak:  zital izond. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    [doilorra]: bilau, doilor, gizatxar, gizatzar, kiskil Ipar., mandil Ipar., andur g.e., kaldar g.e., bekaizti Ipar. g.e., brigant Ipar. g.e., miserable Ipar. zah.
    [zikina]: zah.likits, lohi, satsu, urde, zikin, zikintsu Ipar., enas Heg., txerri Heg., ugerdo Bizk., ugertsu Bizk., zerri Ipar./Naf., endes Zub., teiu Zub., ahats zah.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) izond. despreciable, ruin, mezquino, -a; bellaco, -a (2) izond. (B) testarudo, -a
    fr izond. vil, -e ; méprisable, méchant, -e ; fourbe
    en izond. despicable; wicked, evil, vile; bad
    port izond. desprezível, mesquinho(a), avaro(a)

    Lapur donge zital madarikatua. (Hiztegi Batua)

    zital (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 9:09 pm on 2019/04/07 Permalink | Reply
    Tags:   

    zoldatsu 

    adj. Oso zikina. Mantal zoldatsu bat soinean. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    zoldatsu.

    1.Casposo” Lar.

    2. (Dv, H), zoldazu (B, BN, S), zoldatzu (B), zoldratsu (H). Ref.: A (zoldazu); Satr VocP (zoldazu); Izeta BHizt2 (zoldatzu); Gte Erd 153. “Crasseux” Dv. “Mugriento” A. “Zoldazu, asqueroso, mugriento” Inza RIEV 1928, 155. “Azienda zoldazu hori kasatu egingo diat (AN-gip)” Gte Erd 153.

    3. “Zoldazu (BN-baig) […], equivale también a llamarle a uno calamidad” Satr VocP.

    Sinonimoak: izond.

        [zoldazua]: zoldazu Ipar./Naf. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es izond. muy sucio, -a, asqueroso, -a
    fr crade, crado, cradot, cradingue
    en filthy, very dirty
    port nojento

    Aldi baterako lana neukan jatetxe zoldatsu batean zerbitzari. (Elhuyar hiztegia)

    zoldatsu (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 9:42 pm on 2019/04/06 Permalink | Reply
    Tags:   

    kabartu 

    ad. kabartu, kabar, kabartzen. Lehortu, idortu. || Lok. idor kabartua: completamente seco. (Elhuyar hiztegia)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    kabartu (kh- L ap. A; Dv (kh-)), kahartu (BN-lab ap. A).

    1. “Sécher à la chaleur jusqu’à complète siccité et jusqu’au recoquillement” H. “Secar. Idor kabartua, completamente seco” A. “Desvirtuarse una cosa por demasiado cocida, o bien seca o demasiado vieja. Xingar kahartua, zigarro kahartua” Ib. Ene gainean belztu da larrua, eta khaldak ene hezurrak khabartu ditu. Dv Iob 30, 30. Zazpi behi mehe eta khabartuak ere. Dv Gen 41, 27 (Urt, Bibl itsusi). Eri idor kabartua asten da oazalak biltzen beatz luze kakotuen atzaparraz. Ayerb EEs 1912, 19.

    2. “Dénuder” Lh.

    Sinonimoak: ad. g.e.

        [idortu]: agortu, elkortu, ihartu, lehortu, idortu Ipar., sikatu Bizk. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es da/du ad. (L) secar(se), desecar(se)
    fr da/du ad. (Ipar.) (se) sécher, (se) dessécher ; devenir aride
    en da/du ad. to dry; to become arid
    port da/du ad. (L) secar(se), desecar(se)

    Uda ostean, lurra idor kabartua geratu zen.

    kabartu (Gaurko hitza, Domeinu publikoa)

     
  • Maite 11:41 pm on 2019/04/05 Permalink | Reply
    Tags:   

    arranda 

    iz. Ipar. Errenta. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    arranda (L, BN, S; Arch VocGr, VocBN, Gèze, H), arrenda (S). Ref.: A; Lh (arrenda); Lrq.

    Renta, tributo; ganancia; interés (de un préstamo). “Rente” Gèze. “Rente, revenu. Syn. irabazia” H. v. errenta. Herio dela bekhatu orijinalaren pena, haren arranda, eta haren irabazia. Tt Onsa 134. Berak bere tribailluz eta penaz irapazten zutian honetarik haboro plazer hartzen ziala amoina paubrer egitiaz, eziez bere arrandetarik. Tt Arima 109. Juan behar dügü Rumara / eta bertan destrüitü / haren arranda handiak / behar zaioko xipitü. ‘Ses belles rentes diminueront’. Xarlem 1203. Bestela ezterat / bakerik emanen / urthe oroz ezpadeitadak / arranda hori egiten. ‘Ce tribut’. Ib. 806. Eskiulan Musde Tiraz / Plañuz entzün ditut zützaz, / Bethi zerbait galthoz zirela arranda beitüzü eskaz. Etch 496. Huntarzünak handirik, kargütik arranda. Ib. 554. Aphezek etzütie, zü, nahi egin depütatü; / Entzünik nahi deitzezüla, haien arrandak txipitü. Ib. 580. Diharütako arranda neke da beretzen eta ezta xüxen. Ip Dial 64s (It errenta, Ur errentia, Dv errenta). Hek eman diruaz ihes lekhu bat handia erosi zuen, eta ihes lekhuaren ethorkizuna arrandez segurtatu. Laph 237. Mosoingani(k) diuria arranda. HerVal 163. Bainan nola ezpaitzuten osoki pagatzen ahal beren etxe arranda edo alokairua. Prop 1895, 251. Ebats-eta gozamena urririk zuzenez behar zukenari arranda pagaraz, eta ez nola nahikoa: ahalik eta handiena. HU Zez 189. Etxea bere lur guziekin eta gobernamenduaren eskuetan emanak zituen arrandekin. Ib. 165. Ez naiz Aitoren semia, / erran behar dut egia. / Arrandaz ene hazteko / Etzuten egin legia. Etcham 43. Aditzen dugu badela lan hanitz, jiteak xuhur direla, bizia garesti, arrandak handi, zonbat abere-buru duten, zer biltzen urtheka. JE Ber 31. Denborak etziren errexak, Iruñetik etzen gehiago arrandarik heldu. Ardoy SFran 75. Orduko mailegu haren arrandaren egunak bururatuak, daukat osoki ordaindua eta pagatua dela kapitala. Larre ArtzainE 321.

    Sinonimoak: iz. Ipar.

        [errenta]: errenta, etekin, etorri, hobari, irabazi, irabazkin, mozkin, ganantzia Heg., errebenio Ipar. beh. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. (Ipar.) h. errenta renta; tributo
    fr iz. rente
    en iz. [ondasuna, ostatua] rent; [ibilgailua, zerbitzua] hire
    port iz. renda

    Ahal bezain arranda txikia ordaintzen saiatu zen.

     

    arranda (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 11:18 pm on 2019/04/04 Permalink | Reply
    Tags:   

    takarraran 

    adb. Bizk. Lasterka. Ik. korrika1. (Hiztegi Batua)

    Sinonimoak: iz.

    [takarraran]: korrika, arineketan, arrapaladan (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es adb. corriendo, rápidamente, con rapidez
    en adb. running
    port correndo

    Takarraran abiatu dira Garestik. #Korrika #Korrika2019 #Klika

    takarraran (Argazkia: AEK)

     
  • Maite 11:10 pm on 2019/04/03 Permalink | Reply
    Tags:   

    arraiki 

    adb. Lap. eta BNaf. Alaiki. Norbait arraiki hartu. Arraiki pairatu.  (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    arraiki (SP, Lar, Dv, H, A).

    1. Afablemente, favorablemente; alegremente. “Gaiement, joyeusement” SP. “Afablemente” Lar. “Gracieusement; cum gaudio, joyeusement; hilariter, avec gaîté et agrément. Arraiki hartu nau, il m’a reçu gracieusement” Dv. Cf. 1 arrai. Hunela arraiki ditu Aitak rezibituren. EZ Man I 88. Arima denean bada sarthu Zeruetara / Dohatsuak heldu zaizko arraiki aitziñera. Ib. 132. Hargatik diezadazu Iauna beha arraiki eta hauzun lazeriaz bethea urrikari. EZ Eliç 242. Iosef zaharra ere zuen / arraiki salutatu. EZ Noel 81. Ongi ethorria eta arraiki errezibitua. Ax 4 (V 2). Guztiek zuregana laster […]. Eta zuk guztiak arraiki eta alegeraki errezibi. Ib. 5 (V 2). Arraiki, grinatu gabe eta guzien gainetik obedi zazu amolsuki. SP Phil 248. Duzun atsegin behar aldi hetaz, haretzatzu bihotz onez eta pairatzatzu arraiki. Ib. 276 (He 277 arraiki). Handik harat etzioen arraiki behatzen Daviti, higundu ere zuen orduraino hanbat maitatu zuena. Lg I 281. Hainitz arraiki izan ziren hartuak eta guziez ohoratuak bezala, maitatuak ere. Lg II 122. Urrikal bekizu N. zure zerbitzaria eta arraiki beha zozu. Brtc 263. Orai beretik probotxatu nahi naiz hain arraiki eta jeneroski ofritzen darotazun miserikordiaz. Ib. 249. Munduak berak / Nahi tu ikusi / Bihotz minberak / Sofritzen arraiki. Monho 86. Ordu onean etxerat, / Aitaren besoetarat, / Itzuli baitzen suharki, / Aitak hartu, zein arraiki! CantIzp (ed. 1868), 103. Hortan bere nausiari badoako arraiki. Gy 21s. Hunek tu egortzen yendeak ihesi / Harrek bere xarmez deitzentu arraiki. Ib. 264. Nihon ez ederrago begi hedatzea, / Biltzar tokitzat ere iduriz lehena, / Eskaldun gutiziei arraiki dagona. Hb Esk 123. Itzul adi, itzul, bekhatorea, / Jainko Jaunak deitzen hau arraiki. Misionetako 10 (ap. DRA). Eta agertzen Jaun Aphezpikua, ondotik arraiki zarreizkolarik bere lagun eta aphez aintzindariak. Prop 1912, 245 (ap. DRA). Barrutian sartuaz arraiki (cariñosamente) oles egin zion neskatillari. Etxde JJ 240. Bere idekoak bizitzabideetan arraiki, pozez ta amesetan ikusten ebazalarik. Erkiag Arran 184.

    2. Radiantemente, brillantemente; luminosamente. O iguzki klara, nihoiz / etzare goibelduren, / aitzitik bethi arraiki / zaizkigu agerturen. EZ Noel 111.

    Sinonimoak: adond. L-BN

        [alaiki]: alai, alaiki, alaikiro, belazki, alegera Ipar., alegeraki Ipar., alegre Heg. beh. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es adb. (BN/L) alegremente; favorablemente
    fr
    en
    port

    Arraiki hartu naute.

    arraiki (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 10:00 pm on 2019/04/02 Permalink | Reply
    Tags:   

    kemen 

    iz. Aritzeko, jarduteko edo ekiteko gorputz edo gogo indarra. Ik. adore; kalipu. Kemen handiko gizona. Gaztetan, sasoiaren karra eta kemena gainezka zerionean. Zutik egoteko kemenik gabe. Badakit nire indar laburrak kemen gutxikoak direla lan honi ekiteko. Ea bertsook ba ote duten kemenik. Euskara bizitzeko behar duen kemenez indarberritzea gure arloa da. Borrokarako gogoa eta kemena. Kemen gutxiago du orain. Gogo adina kemen izan balu. Ahulduko da haren kemena. Kemenak ahitzen ari zitzaizkion. Kemen guztiak galdu. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    Sinonimoak: iz.

    [adorea]: adore, ahalgo, bihotz, indar, kalipu Ipar., kuraia Ipar., balore Heg., errutasun Gip., agoñu Zub., animo beh., azku jas., bihoztasun g.e., bihoztoitasun g.e., kementasun g.e., alaitasun zah., erru zah., aginte Bizk. zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) iz. vigor, brío, fuerza, energía; ímpetu, impulso; valor, arrojo (2) iz. poder, facultad
    fr iz. vigueur, énergie, force, courage
    en iz. energy, spirit; vigour (Br); vigor (Am); courage
    port (1) iz. vigor, brio, força, energia; ímpeto, impulso; valor, arrojo, ousadia (2) iz. poder, faculdade

    Eta hanka sartzeko baino kemen handiagoa behar da ateratzeko.  [Egonean doazen geziak, Joxerra Garzia (Alberdania, 2000)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    kemen

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel