Updates from ekaina, 2020 Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 9:58 pm on 2020/06/15 Permalink | Reply
    Tags:   

    baldintzatu 

    du ad. Zerbaitek beste zerbaiti baldintza ezarri; zerbait edo norbait era jakin batekoa izanarazi, era jakin batean ariarazi. Haren etortzeak nire joatea baldintzatzen du. Erabaki hark geroko bizitza baldintzatuko zidan, hein handi batean behintzat. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    baldintzatu. Condicionar. Lehenago mantentzen nituen premisak idatzi nituen garaiak baldintzatuak zeuden. PGoen Eusk 1995, 657. En DFrec hay 13 ejs.

    Sinonimoak: iz.

    ad. [baldintzapetu]: baldinpetu, kondizionatu (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1)  du ad. condicionar; supeditar (2) du ad. (Psikol.) condicionar
    fr du ad. conditionner, subordonner
    en du ad. to make conditional on/upon sth; to condition, to determine
    port (1)  du ad. condicionar (2) du ad. (Psikol.) condicionar

    Testuinguruan

    Koronabirusak goitik behera baldintzatu du turismoaren jarduera, eta ikusteko dago sektorearen barruan zein diren kalte handiko helmugak eta kalte txikikoak. [Gertukoak helduko diren esperantza, Xabier Martin- Ekhi Erremundegi]

     
  • Maite 10:05 pm on 2020/06/14 Permalink | Reply
    Tags:   

    trabakor 

    adj. Deserosotasuna edo lotsa sentiarazten duena.

    Orotariko Euskal Hiztegian

    trabakor. (Dv→A). “Embarrassant, faisant obstacle” Dv.

    Sinonimoak: iz.

    [trabakor] :  adj. deseroso, trabagarri, eragozgarri

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es  izond. embarazoso, -a, engorroso, -a, incómodo, -a
    fr izond. embarrassant, gênant,
    en izond. embarrassing, shameful, awkward
    port izond. embaraçoso(a), chato(a), incômodo(a)

    Testuinguruan

    Hainbat kasutan pertsona batek ez die erantzungo galdera trabakorrei, norberari buruzko galderei edo bere estatusean influentzia negatiboa duten galderei (Pedret, Sagnier eta Camp, 2000). [Ikerketa-proiektuak lantzeko teknikak, Mikel Mesonero, UEU, 2005]

     
  • Maite 11:04 pm on 2020/06/13 Permalink | Reply
    Tags:   

    maite-su 

    iz. Norbaiten edo zerbaiten alderako atxikimendua sortzen duen joera edo sentimena, haren ona bilatzera bultzatzen duena; maitasuna.

    Sinonimoak: iz.

    [maite-su] : maite-gar, maitasun, amodio; onginahi

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. amor, pasión, cariño
    fr iz. amour, passion, affection
    en iz. love, passion, affection
    port iz. amor, paixão, carinho

    Testuinguruan

    Hamazortzi bat hilabetez, bizimodua pozoituko zion maite-su eroak kontsumitu zuen pixkanaka Napumoceno jauna, grina hura bukatutzat jo zuenean Adeliaren ametsetan segitu baitzuen bizitzen, neskak aitortu ziolako bazegoela gizon bat bera ikustean begiak irribarrez jartzen zituena, luxuzko panpina balitz bezala tratatzen zuena eta berarekin oso maitekorra eta ona zena, eta haren oso laguna zela. [Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua, Germano Almeida / Bego Montorio (Txalaparta, 2003)]

     
  • Maite 10:50 pm on 2020/06/12 Permalink | Reply
    Tags:   

    kinkin 

    iz. Kinkinean erabiltzen den makila punta-zorrotza.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    1 kinkin.

    1. Espada. Eregiten dau baita Bernardok ezpatea; / […] eta ain modutan, ze bialtzen deutsa kinkin meea, / zeñek bertantxe itxiko eban erdibiturik. AB AmaE 452s.

    2. “(V-m-gip, Gc), un palo como de medio metro de largo, del cual se sirven los muchachos para jugar con él, metiéndolo repetidas veces en tierra, mientras uno de ellos va a buscar el suyo” A. v. kin. Kinkin dabe Bizkai ta Gipuzkoan izena onetarako bear diran makillak. A EY IV 283.

    KINKINEAN EGIN. “Kinkiñian e(g)in (jostaketa)” (G-azp). || (ibili, jolastu eta antzeko aditzekin) adb. Jokalari bat urrutira jaurti zaion makilaren biladoanbitartean, beste batek berea lur bigunean ahalik eta gehienetan sartzean datzan haur-jolasean arituz. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    KINKINEZ. “Juego de niños que consiste en meter en tierra blanda determinado número de veces cada jugador su palo, mientras uno va a buscar el suyo que se le ha lanzado” A.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) iz. juego del hinque, hinquete, pica, picachón, trencho, puntero. (2) iz. palo con que se juega al hinque.

    Testuinguruan

    Txikitan kinkinean maiz aritzen ginen. #gaurkohitza

     
  • Maite 11:35 pm on 2020/06/11 Permalink | Reply
    Tags:   

    koloredun 

    adj. Kolorea duena, kolorezkoa. Ik. koloretsu. Paper koloreduna. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    koloredun.

    1. De color (de). Urre-margodun (koloredun) gauza bat. Altuna 91. Urre->koloredun Zuriñe. Erkiag Arran 27.

    2. De colores vivos. Hegoaldeko herri eguzkitsu eta koloredun batera. Mde HaurB 74. Koloredun papera politez egindako toxa bezelako zer bat. Lek SClar 108. [Ol pintatu aietakoak] pintatu oi ziran bezain koloredun, ziatz, ertz-bizi. Ib. 131.

    Sinonimoak: iz.

    izond. [koloretsua]: koloretsu, margotsu (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es adj. coloreado, -a; de color
    fr coloré, de couleur
    en colored,
    port colorido

    Testuinguruan

    Margolan koloredun distiratsu bat zeukan horman. #gaurkohitza

     
  • Maite 7:33 pm on 2020/06/10 Permalink | Reply
    Tags:   

    hatsalbo 

    adb. Zub. Arnasestuka. Oheburuan belauniko erori zen, hatsalbo, bihotz eriturik. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    hatsalbo.

    1. (S) (Pred.). Sin aliento, jadeante. “Atsalbo (S-saug), essoufflé” Lh. Hatsalbo nüzü, je suis tout essoufflé” Ib. ” “Essouflé” Lrq.
    Españako hegiala heltu zenian izerdi llapa eta hatsalbo jarri zen hats hartzeko. Béhéty GH 1927, 434. Azkena eman zion bere amorraldi itsu horri, oheburuan belauniko erori zen, hatsalbo, bihotzeriturik. Mde Pr 160. Hi gure bestan erditan / bahiz lasterkaka jiten / Berri gaixto batekin hiz / hatsalbo gü gana heltzen. Casve SGrazi 128.

    2. (S ap. A ; Foix ap. Lh.). (Sust.). ” Hatsalbo (Sc), jadeo” A. Ez dügü, üdari bürüz, beribil ikhustia akabo. Ez eta hanitx hatsalbo deithoratzia. Herr 10-5-1962 (ap. DRA).

    Sinonimoak: adond. Zub.

    [arnasestuka]: albetan, arnasestuka, arnaska, hatsanka Ipar., hats-bahi Ipar., antzarka Naf. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1)  adb. jadeando, respirando con dificultad, resollando (2) jadeo, resuello
    fr (1) adb. hors d’haleine, haletant, -e ; essoufflé, -ée ; poussif, -ive (2) essoufflement, halètement
    en (1) adb. panting
    port (1) adb. ofegante, respirando com dificuldade, chiado no peito (2) ofegante, chiado

    Testuinguruan

    Oheburuan belauniko erori zen, hatsalbo, bihotz eriturik. (Hiztegi Batua)

     
  • Maite 9:32 pm on 2020/06/09 Permalink | Reply
    Tags:   

    zertzendu 

    zertzendu, zertzen/zertzendu, zertzentzen. || da/du ad. Listu, zertzena atera. Ik. zirpildu; zirtzildu. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    zertzendu.

    1. (V ap. A ), zertzenatu (-rz- Lcc (-adu), Lar). “Cercenar” Lcc, Lar y A. Ez da sartuko Jaunaren etxean txikiratu, dituena lotsari zapalduak, zerzenduak edo ebakiak. (Deut 23, 1) Ur in BOEg 372. (Fig.). Beste gauzetan moderatzeko ta oraindañoko geiegiak zerzenatu ta sobrakin […] limosna egiteko. Cb Eg I 180. Ez dagijeela ontzat emon eureen izenian [geure forubak] ezetan zerzendu ta gitxitutia. “Ninguna infracción que los lastime” (1850). BBatzarN 169. “Piña”-k jaun on altsuak nai ditu zertzendu/ Jauntxukeri orrek, ba, Bizkaia galtzen du. Enb 124.

    2. zertzenatu (zerzenadu Lcc). “Açepillar” Lcc.

    3. (V-ger-ple ap. A). “Bizkaitarrez zertzendu, gipuzkoarrez zirpildu, erderaz deshilachar ” A Ezale 1898, 45. “Deshilarse un tejido. Daburduko zertzendu jako jake barri-barri orratzetik arakoa? […] (V-ger), ¿tan pronto se le ha deshilado la chaqueta […]?” A. v. 2 listu. Alkartasun irukotxa (Triple alianza) altzitu edo zertzendu edo ilbizturik dago. Inglaterra Alemaniagandik urrunduta bizi da. Ezale 1897, 351b.

    4. Modificar. Iminteko erreiñuko batzar nagusi bijen eskubetan […] zerzendutia forubak. “La indispensable modificación foral” (1864). BBatzarN 203.

    5. “Deliniar, zerzendu ” Dgs-Lar 7.

    6. “(V-ple-arr-oroz), corregirse, enmendarse” A.

    Sinonimoak:

    ad.    [zertzena atera]: zirpildu, zirtzildu (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es  da/du ad. deshilar(se)
    fr [knitting] se défaire; [carpet, fabric] s’effilocher
    en unravel
    port desfiar-se, esfiapar-se

    Testuinguruan

    Sokak zertzentzen ari ziren. #gaurkohitza

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel