Updates from Maite Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 10:27 pm on 2019/11/24 Permalink | Reply
    Tags:   

    bris-bris 

    adb. bris-bris. Distiratuz. Begiak bris-bris jartzen zaizkio. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    bris-bris. v. BRIST-BRIST.

    BRIST-BRIST. (briz-briz V-gip ap. Etxba Eib).

    a) Destellando. “Brillantemente. Briz-briz agiri zan Zesterukua, Arraten, Zesterukua aparecía como un foco de luz” Etxba Eib. Zer dan ez dakit, baña gizon aserrekorra ezagun-ezaguna izan oi-da: begiak “brist-brist” jartzen zaizka. E. Larrañaga EEs 1921, 170. Gertau zittuan bris-bris zaldixa eta onen apaiñ guztiak, eta ala be, bere galtzairuzko petua, eta zorioneko egunian, juan zan soñian au espillua letz ebala, baña zapi eder bategaz estalduta. Etxba Ibilt 459.
    b) Rápidamente. Brixt-brixt, bidearen erditik zoan, bere buruarekin irriz. GAlm 1957, 22 (ap. DRA).

    BRIST-BRIST EGIN. Brillar. “Bris-brist eiñ” Elexp Berg s.v. brist eiñ. v. BRIST EGIN. Eta… diru asko utzi du? Eta… guretzat utzi du? –galdetu zuan Patxik begiak bris bris egiten ziotela. Apaol 36.

    Sinonimoak: iz.

    [bris-bris] : distiratuz (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es adb. onomatopeya del brillo, del resplandor
    fr adb. onomatopées de luminosité, de rayonnement
    en adb. onomatopoeia of brightness, of radiance
    port adb. onomatopéia do brilho, do esplendor

    Garagardotegian, Rakelen begiak ere bris-bris zeuden eta esango nuke Rubenen begiak bilatzen zituela. [Jeans-ak hozkailuan, Patxi Zubizarreta (Alberdania, 2000)]

    Begiak bris-bris jartzen zaizkio Mikel ikustean. (Elhuyar hiztegia)

    bris-bris

    bris-bris (Gaurko hitza, CC0 Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 11:43 pm on 2019/11/23 Permalink | Reply
    Tags:   

    hamaika 

    iz. (L, BN eta GN) 1. Ardiak lepoan daraman zintzarria. 2. (hed.) Pertsona berritsua, txotxoloa. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    Sinonimoak: iz.

    [etxearen gainaldea] : terraza (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. (Erl.) (Zuz.) absolución
    fr (Zuz.)acquittement nm
    en (1) iz. (Erl.) absolution (2) iz. (Zuz.) acquittal
    port absolvição

    -Nola sartu zara nahaspila honetan? [Trapuan pupua, Patziku Perurena (Erein, 2001)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    hamaika (Gaurko hitza, CC0 Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 11:31 pm on 2019/11/22 Permalink | Reply
    Tags:   

    mendortz 

    iz. Eguna argitzen hasten den unea.|| Egunsentia.

    Orotariko Euskal Hiztegian

    mendortz. (AN-egüés ap. Bon-Ond 138 ). Alba, aurora. Jaióze urriarén zorzigarrénean aur preziosogúra, mendórtz árgi edérra, ekárzeko irúzki dibinoa mundúra. LE Doc 146. Ortáko estimazágun irúzki dibinoarén mendórtz edérra, ta Ama Maria. Ib. 32. Gau nola ilunarén / ondóan argía, / jaiótze egunarén / mendórtza Maria, / guzíen onkía / gozo ta alegría. LE Kop 28.

    Sinonimoak: iz.

    [mendortz] : egunsenti, goiztiri, argi-urratze, argi-azkorri, (goiz-)alba 

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. alba, aurora
    fr iz.  aube
    en iz. dawn
    port iz. alvorada, aurora

    Mendortzak esango dit zer egin. #gaurkohitza

    mendortz (Gaurko hitza, CCO Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 11:03 pm on 2019/11/21 Permalink | Reply
    Tags:   

    mamutu 

    ad. mamutu, mamu/mamutu, mamutzen || da/du ad. Mozorrotu. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    mamutu. 1. (AN, L-ain, BN ap. A ; VocBN , Dv (BN), H). “Se couvrir, se masquer d’une manière hideuse” VocBN . “Enmascararse” A. 2. mamotu (V ap. A; Añ), mamaotu (Añ). “Embobar […], la mujer” Añ. “Embobarse una mujer, así como kokotu es embobarse un hombre” A.

    Sinonimoak: ad.

        [mozorrotu]: mozorrotu, desgisatu zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es da/du ad. disfrazar(se)
    fr da/du ad. (se) déguiser, (se) masquer
    en da/du ad. [dibertitzeko] to dress up; [iruzur egiteko] to disguise oneself
    port da/du ad. disfarçar-se

    Gorpuztutako literaturaz, mamututako ahotsez  [Amagoia Gurrutxaga Uranga, Berria.eus (2019-11-21)]

    mamutu (Argazkia: Juan Carlos Ruiz/ Foku)

     
  • Maite 11:49 pm on 2019/11/20 Permalink | Reply
    Tags:   

    biraolari 

    adj./iz. Birao egiten duena, birao egiteko ohitura duena. Ik. biraogile. Jainkoaren aurkako biraolaria. Hordi, lapur eta biraolariak. Biraolari gisa harrika emango didatelako beldurrak ez banengo. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    biraolari. (V ap. A ; Añ, A DBols), burolari (Lar; -rh- SP, Lar, Dv, A), biragolari, biraulari. Maldiciente; blasfemo. ” Burholaria, burhogillea, blasphémateur, grand jureur” SP. “Blasphemo” y “maldiciente” Lar. “Maldiciente” A. v. biraogile, biraokari. Etzare ahalge, lohi, arnegari, burholari, harro, arin, mundutar izateaz. Dh 212. Zure Euskalerriko azken biragolari oni barkatu. A Ortzuri 156. Biraulariaren azken okerra. JBDei 1919, 285. Bazekin Jesusek etzutela Juduak itz ori ateratzea besterik nai biraularia bezala ill-erazitzeko. Inza Azalp 50. Aldeztzalle beroa ezpada, biraolari porrokatua izango da. TAg GaGo 70. Emakume biraolariak. A EY I 128. Biraokera asko erabiltzen dituzte biraolariak beren ezpainetan. Ib. 128. Zure onesleak onetsiko ditut, / eta zure biraolariak zapuztuko. Ol Gen 12, 3. Bazitxinan aski biraolari, batez ere Italitik eta Españitik. Or QA 194. Oiñak billoizik […] aintziñako biraolarien gisan. Erkiag Arran 187. Atara egizu biraolari ori txabolategitik. Ker Lev 24, 14 (Dv burho-egile hori, Ur blasfemaria, Bibl madarikatzailea). Nahiz-eta ni lehenago biraolari izan, erasotzaile eta laidotzaile. IBk 1 Tim 1, 13. Gizon hauek ez dira gure jainkosaren kontra, ez sakrilego eta ez biraolari. IBe Act 19, 37 (TB blasfematzaile). Biraolari gisa harrika emango ez didatelako beldurrak ez banengo. MEIG V 110.

    Sinonimoak: iz./izond.

        [biraogilea]: añenti, gaitzesle, biraoti Bizk., biraogile zah., blasfemari zah., blasfematzaile zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz./izond. maldiciente; blasfemo, -a
    fr iz./izond. qui maudit ou jure, blasphémateur, -trice
    en (1) izond. blasphemous; swearing; foulmouthed (2) iz. blasphemer
    port iz./izond. maldizente; blasfemo, -a, blasfemador, -a

    Txolinduta, eta apur bat biraolari, aurpegia zerurantz jasoz hots egin zuen: “Eta argia egin zen”.  [Maitale koitaduen kronikak, Vasco Pratolini (Koldo Biguri), Elkar, 2006] (Egungo Testuen Corpusa)

    biraolari (Argazkia: 365diasdevalentiamoral.com)

     
  • Maite 10:42 pm on 2019/11/19 Permalink | Reply
    Tags:   

    ere 

    adb. 1 adb. Lehenago adierazi denari zerbait gehitzeko erabiltzen den hitza. (Partikula enklitikoa izanik, dagokion izen sintagmaren edo esaldiaren eskuinean ezartzen da beti). Ik. halaber; berebat 2. Mikel etorri da; Ane ere etorri da. Mikel ez da etorri; Ane ere ez da etorri. Amaia ere badator. Beste erantzunik ere badago. Euskal idazleak arloteak, eskasak, gogaikarri samarrak ere bai, agertzen zitzaizkigun. Aukerak eskainiak daude, eta hori aski ez dela, hautespenak ere eginak daude. Hemen ez ezik, orobat gertatzen da bestetan ere. Lozorroan zetzan Euskaltzaindia ere iratzarri zen. Beste zerbait ere nahasten zen, ordea, horretaz landa. Min ematen dit entzuteak ere. Jateko ere nahiago dute oilasko haragia. Gero hasi nintzen irri egiten ere. Zertan gauden ere begiratu gabe. Zeruan bezala lurrean ere: zeruan nahiz lurrean. || Egia ere da, bai, Basagizon Ona misiolariek aurkitu zutela. 2 adb. (Bigarren esaldiko aditza ezabaturik; bai edo ez-en laguntza behar du). Ik. baita2; bai eta… ere; ezta; ez eta… ere; orobat. Honek egin du; guk ere bai (edo baita guk ere). Mikel etorri da; Ane ere bai (edo baita Ane ere). Mikel ez da etorri; Ane ere ez (edo ezta Ane ere). Jonek ez zuen sagarrik ekarri eta patatarik ere ez. Aita berandu etorri da, baina ama ere bai. || Ez dute euskaltzale guztiek idazten jardun beharrik, filosofiaz mintzatzen hasi beharrik ere ez. Halatan galdegiten du eta ihardesten ere bai. Kontzientziako harra bizi da, eta biziko ere bai beti infernuan. 3 adb. (Aditz jokatuari dagokiola). Batasun aldera irauli ere egin zen, isuri ez ezik. Ez dira kentzen, eta dirudienez kenduko ere ez dira guztiz. Irakurri ere badut inoiz edo behin. 4 adb. (Perpausean jokaturik dagoen aditz beraren era burutuaren eskuinean, aditz nagusiaren ekintza nolabait indartzeko). Ik. izan ere. Jakin ere, ez zekien gutxi gero berak! Esan ere, bereak eta bi esan zizkion. 5 adb. (-t(z)ea ere esapidean, aditzak dioena gertatzea zerbaitengatik harrigarria edo nabarmengarria dela adierazteko). Zer zozokeria! horrelako galdera egitea ere! 6 (Edozein motatako baldintza esaldiri erantsia). Nahiz (eta), arren. Handia bada ere, sar daiteke hemen. Tolosarra bada ere, ez daki euskaraz. Etorriko balitz ere, ez genuke ikusiko. Beste zorigaitzik izan ez balitz ere, hau aski izan behar zen bekatutik niri ihes eragiteko. Euria ari badu ere, aterako gara. Txit bihotz oneko zela ere, haserrekor zen. Egia izanik ere, ez dizut sinetsiko. Egia ez izanik ere, sinetsiko dizut. 7 (zer, nor, non eta gainerako galdegileen eskuinean). Ik. zer ere; nor ere; non ere. 8 (Indargarri gisa, ezer, inon, inor eta kidekoen eskuinean, ezezko esaldietan, edota berriz, berriro eta kidekoen eskuinean). Ik. ezer ere; inon ere; berriro ere; berriz ere; badaezpada ere; baizik ere; deus ere; oraindik ere; sekula ere; neholaz ere. 9 (Zenbait esapidetako osagai gisa). Ik. batez ere; hala ere; hain zuzen ere; izan ere; hain justu ere; zenbat ere; ederki eman ere; nolabait ere; nolanahi ere; edonola ere; inondik ere; nahita ere. (Hiztegi Batua)

    Sinonimoak (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    1. halaber, berebat, era berean, baita (bai), baita ere, orobat.
    2. ezta (ez), ezta ere.
    3. arren, nahiz (eta)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es

    1 lok. (dagokion sintagmaren edo era burutuan dagoen aditzaren ondo-ondoan ezartzen da; agertzen den perpauseko aditza ezabatzen denean, bai, baita, ez edo ezta partikulen laguntza behar du; aditz trinkoaren aurretik gertatuz gero, delako aditzak ba- edo ez partikulak hartzen ditu) (baiezko testuinguruetan) también; (ezezko testuinguruetan) tampoco || Bilbora zoaz? ni ere banoa.|| Bilbora zoaz? ni ere bai.

    2 lok. (baiezko testuinguruetan) también, aun, incluso, hasta; (ezezko testuinguruetan) ni, ni siquiera || Lo zegoen laguna ere esnatu zuten.

    3 partik. tras ezer, inor, inon, enfatiza el valor de este. Ez nuen inor ere ikusi.

    4 partik. tras diversas formas verbales subordinadas (ba-, -ta/ik, -(e)la, -(e)larik, -agatik), forma oraciones concesivas|| Garestia bada ere, erosi egingo dut.

    5 partik. (perpausean jokaturik dagoen aditz beraren era burutuaren ondoren, ekintza indartzen du) precisamente, en realidad. Bera izan zen, izan ere, kementsuen ibili zena.

    6 partik. (zer, nor, non galdetzaileen ondoren; aditzari bait- edo -(e)n erantsi behar zaio) quienquiera que, lo que quiera que, cualquier cosa que || Non ere baita, aurkitu egingo dugu.

    fr

    1 lok. (baiezko testuinguruetan) aussi ; (ezezko testuinguruetan) non plus.

    2 lok. (baiezko testuinguruetan) aussi, même, malgré ; (ezezko testuinguruetan) ni, ne… même pas

    3 partik. quoique, bien que, même si (proposition conditionnelle

    4 partik. (perpausean jokaturik dagoen aditz beraren era burutuaren ondoren, ekintza indartzen du) précisément, justement, en réalité

    en

    1 lok. (baiezkoetan) too, also, so; (ezezkoetan) neither, nor

    2 lok. even

    3 partik. after ezer, inor, inon it is used to emphasize their value

    4 partik. even though, despite, although

     

    -Nola sartu zara nahaspila honetan? [Trapuan pupua, Patziku Perurena (Erein, 2001)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    ere (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 11:06 pm on 2019/11/17 Permalink | Reply
    Tags:   

    susmaezin 

    adj. Ezin susmatuzkoa. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    Sinonimoak: adj.

    [susmaezin] : ezusteko, ezin susmatuzko, susmagaitz, ustekabe. Ant. susmagarri (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es izond. insospechado, -a
    fr izond. insoupçonné
    en izond. unsuspected
    port
    izond.insuspeito(a), insuspeitado(a)

    Euskal Herriko gatazka ardatz hartuta, `Susmaezinak’ eleberria argitaratu du Itxaro Bordak joan den irailean. Kontakizunari «osotasun» bat emateko xedez, gatazkaren bi aldeetako biktimei eman die hitza. [«Gogoetaren eta kritikaren paralisi bat izan da kasik 50 urtetan», Joana Ibargarai (Berria.eus, 2019-11-17)]

     

    susmaezin (Argazkia: Jagoba Manterola, FOKU)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel