Updates from Maite Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 11:16 pm on 2018/03/05 Permalink | Reply
    Tags:   

    mokots 

    iz.  Bizk. Pazko opila. Ik. pazko mokots. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegia

    mokots (V), mokotz (V-m), mukuts (V-m). Ref.: A Ezale 1897, 132a; A; A EY I 189.

    “[Opil] iru musturrekoari mokotsa edo mukutsa esaten dautse batzuk” A Ezale 1897, 132a. “(Vc), pan especial que las madrinas regalan a sus hijos por Pascua de Resurrección” A. v. garapaio. Ezkondu-arte emoten dautso urtero besoetakoari aitabitxik zapata barriak, amabitxik mokotza. A EY I 189.

    Sinonimoak: iz. Bizk.

        [besoetakoari Pazkoan oparitzen zaion opil berezia]: garapaio Bizk., arrautzopil g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (B) panecillo o torta especial que las madrinas regalaban a sus ahijados o ahijadas por Pascua de Resurrección
    fr muffin ou un gâteau spécial que les marraines ont donné à leurs filleuls ou filleuls pour Pâques
    en muffin or special cake that the godmothers gave to their godchildren or godchildren for Easter
    port Muffin ou bolo especial que as madrinhas dão a seus afilhados ou afilhados durante a Páscoa

    Ezkondu-arte emoten dautso urtero besoetakoari aitabitxik zapata barriak, amabitxik mokotza. A EY I 189.  (Orotariko Euskal Hiztegia)

    mokots (Argazkia: @X10tweet)

     
  • Maite 11:38 pm on 2018/03/04 Permalink | Reply
    Tags:   

    arginabar 

    iz. Eguzkia irten baino lehen edo sartu ondoren dagoen argia (zenbait lekutan egunsentikoari bakarrik esaten zaio). (Harluxet hiztegi Entziklopedikoa)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    arginabar (R ap. A Apend; Aq 1145 (AN) ->  A). Aurora; crepúsculo. “Crepúsculo de la mañana (AN)” Aq 1145. “Arginabarrean, al amanecer (R)” A Apend. v. argiabar. Arginabarrak zer dire? Goiznabarra da eguzkia agertu aintziñeko argia; ta illunabarra eguzkia sartu ta dirauena. Bera EEs 1915, 166. Iñularreko arginabarrean bilduta, aldapa-beera zijoazela. TAg Uzt 104. Gauaro ixil baketsu, / argi-nabarretik ur danekoa. Onaind in Gazt MusIx 206 (Or 199 goiz-argitik, Gazt 187 goizalde bitartera).

    Sinonimoak: iz.

    [egunsenti] : egunsenti, goizalde, goiztiri, argi-urratze, argi-azkorri
    [ilunabar] : ilunabar, ilunsenti, arrastiri 

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es aurora; crepúsculo
    fr aube; crépuscule
    en dawn; dusk, twilight
    port amanhecer, alvorecer, aurora; crepúsculo

    Eguzkia ederra da goizeko arginabarrean, ederragoa oraino gauekoa itsasoaren luhartzean, beti esperantza baitugu berriro agertuko dela, biharamunean.  [Jakin aldizkaria, 187 zbk. (2011 – azaroa-abendua)] (Egungo Testuen Corpusa)

    arginabar (Gaurko hitza, domeinu Publikoa)

     
  • Maite 10:47 pm on 2018/03/03 Permalink | Reply
    Tags:   

    azpel 

    iz. Sorta, azaoa. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    azpel (V-arr-ple-gip), azmel, aspel (V). Ref.: A (azpel, aspel); Iz UrrAnz (aspela); Elexp Berg (aspel).

    1. Manojo, haz. “Manotada de paja” A. “Aspel (V), fajo de helecho, árgoma, etc.” Ib. “Aspela, la cantidad suelta de helecho, hierba, etc. que se puede coger entre brazos” Iz UrrAnz. “Nik bedarra ebai, zuk aspelak eiñ eta Manuelek, sendorra. Bale?” Elexp Berg. Iñok yakin ez daian / illaren zertzela / eten barik daroa / ganera orbela, / idazti ta orriak / dakarren azmela. “Esas brazdas que traen los libros y diarios”. Atutxa Mugarra 48.

    “(V-arr-ger), carga pequeña” A.

    2. “(V-gip), tierra surcada para la siembra” A.

    Sinonimoak: iz.
    [azpel] : haxe, azao, sorta (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) iz. (Heg.) manojo, haz (2) iz. (Heg.) tierra surcada para la siembra
    fr bouquet; (herbe) botte, (bois) fagot, (fleurs) gerbe
    en bunch, handful
    port maço, feixe

    Antsok ira ebagi ahala, Katelina aspelak egiten hasi zen, gero bien artean gurdia kargatu zuten. [Erresumaren ilunsentia, Mila Salterain, Txalaparta, 2014] (Ereduzko Prosa Gaur)

    azpel (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 11:26 pm on 2018/03/01 Permalink | Reply
    Tags:   

    aitatokibilaso 

    iz. Aitonaren edo amonaren aita. Aita, aitona eta birraitona.

    Orotariko Euskal Hiztegian

    aitatokibilaso (H, s.v. aita). Bisabuelo.

    Sinonimoak: iz.
    [birraitona] : birraitona iz., aitabisaba, birraitaita Bizk., birraitita Bizk. (UZEI, birraitona)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. bisabuelo
    fr iz. arrière-grand-père
    en iz. great-grandfather
    port iz. bisavô

    Askok esaten diote aitatokibilasoren antza duela.

    aitatokibilaso (Argazkia: Gonzalo Iza)

     
  • Maite 10:52 pm on 2018/02/28 Permalink | Reply
    Tags:   

    elurtza 

    iz.  Elur-erauntsia; elur kopuru handia. Elurtzarik ikaragarrienekin ere. Elurtzan biluzik sarturik. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    elurtza (G-azp), elurtze (S; -lh- SP (sin trad.), Dv, H (L), A), edurtza (V-gip), edurtze (V-arr-gip). Ref.: Lrq (elhurtze); Etxba Eib y Elexp Berg (edurtza); SM EiTec2 134; Gte Erd 24 y 89.

    Tr. Documentado en textos vizcaínos de los ss. XIX y XX, además de en Mirande. En DFrec hay 4 ejs. de elurtza.

    Nevada; nieve caída. “Elhurketa ou elhurtze, quantité de neige” Dv. “Grande quantité de neige” H. “Cúmulos de nieve que duran en las umbrías. Kerizpietan, udabarrixan aurrera irauntzen eben edurtzak” Etxba Eib. “Glaciar, acumulación de nieve. Mendiarte aretan batzen dan edurtzia, izotz biurturik bere astuntasunan bultziagaz, etortzen da ibai bat bezela” Ib. “Edurtzekin Asturiastik trenak etorri ezinda ei dauaz” SM EiTec2 134. “Ori da elurtza (G-azp)” Gte Erd 24. “Mendian edurtza itzala euen (V-gip)” Ib. 89. “Mendian edurtze andia dao (V-arr, G-goi), […] edurtze handie dago (V-arr)” Gte Erd 89. “Edur haundia. Nieve en abundancia, lugar con mucha nieve. Gorlan izan gaittun. Han jaon edurtzia” Elexp Berg. Neguko edurtza ta lei otz andiak. Añ NekeA 225. Edurtzan billosik sarturik. Añ MisE 107. Kana betean beukan edurtzea. AB AmaE 390. Deabruak, edurtzan erpe-markak itxirik. A Ezale 1897, 5b. Edurtzak ixoztuta mendi, baso ta nai-ñun. Enb 41. Edurtzan emen bixi ezinda / Ango lurmenak topetan. Ib. 122. Ixil berak didatzi edurtze ganian. “Sobre la nieve”. Laux BBa 18. Mendi, lur, elhurtza guritan / dizdir argizari zuritan. Mde Po 88.

    (Bera), elurtze (H), edurtza (Zam Voc). Nevada. “Erori zen gabaz elhurtze handi bat” H. Jausi edurtza andiak. AB AmaE 368. [Iaungoikoaren] agindupean bizi dira aizea ta trumoia, ekaitz, euri, txingor da edurtza zuri zuria. Ag AL 142. Emeko uzabak eta bere etzekoak, edurtzerik ikaragarrienakaz be, domeketako mezea eta sarriyaune-artzea ezteuriez isten. Akes Ipiñ 19.

    Sinonimoak: iz.

        [elur-erauntsia]: elurte (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. nevada; temporada de nieves
    fr iz. temps de neige, quantité de neige, grande chute de neige
    en iz. [erauntsia] snowstorm; snowfall
    port iz. nevada

    Bizitza elurtzaamaigabea iruditu zait, zuritasun horretan betiko noraezean ikusi dut neure burua, etxe eta haitzuloen babesik gabe, suaren epeltasunik gabe, izututa eta izoztuta. [Pendrive, Arrate Mardaras (Susa, 2013)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    elurtza (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 10:47 pm on 2018/02/27 Permalink | Reply
    Tags:   

    izotzaldi 

    iz.  1 iz. Izotza, izotza egitea; izotza egiten duen denbora. Neguko oskarbiek gauetan izotzaldi gaitza dakarte berekin. 2 iz. Irud. Haien arteko izotzaldia urtu zenean. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    izotzaldi. Helada. Edo izotzaldiak edo uzta ugariak zekazten. Or Mi 90. Otzak gauetan izotzaldi gaitza dakarte berekin. Etxde JJ 38. (Fig.). Ekin zion Piaresek iketan, euren arteko izotzaldia ziaro urtu zala aditzera eman nairik. Etxde JJ 278.

    Sinonimoak: iz.

        [izoztea]: izozte, jelate, hormate Ipar., karronte Ipar. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) iz. helada (2) iz. (hed.) enemistad; frialdad, indiferencia
    fr iz. gelée
    en iz. frost
    port iz. geada

    Ate-leihoetatik elurra kendu beharra izan zen, pasabide bat ebaki eta maila batzuk egin hamabi orduko izotzaldi batek morrenetako granitoa baino gogorrago bihurtu zuten izotzezko hauts hartatik ateratzeko. [Fantasiazko ipuinak, Guy de Maupassant / Josu Zabaleta (Ibaizabal, 2000))] (Ereduzko Prosa Gaur)

    izotzaldi (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 10:37 pm on 2018/02/26 Permalink | Reply
    Tags:   

    ebatu 

    ad. [Oharra: Euskaltzaindiak, ebatu-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. oratu]. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal hiztegia

    ebatu. v. 1 oratu.

    Sinonimoak: iz.
    [ebatu] : e. oratu, heldu (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es asir, agarrar, coger, apresar
    fr saisir, prendre
    en to seize, to grab, to grip, to take hold of
    port segurar, agarrar

    Eta gela batean
    bi ohe bakar pegatuta
    har dezaten arnasa
    izaretatik ebatuta.
    Eta aurrean, bilutsik eta garbi ikusteko elkar
    dutxa zuri bat.

    [KoiLarak, Izaro (Erein, 2001)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    ebatu (Argazkia: izaromusika.com)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel