Updates from Maite Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 9:38 pm on 2016/09/15 Permalink | Reply
    Tags:   

    apal 

    iz. 1. Paretan edo altzari batean, bertan gauzak edukitzeko ezartzen den ohola. 2. AUTOM. Automobilak barruan eta atzealdean gauzak uzteko duen lekua. || izond. 1. Beherea, baxua. Zumitzezko jarleku apalak. 2. Bere burua handiesten ez duena, harrokeriarik gabea. Gizon apala, ezerk harrotzen ez duena. 3. Arrats, eguzki, arratsalde, arrastiri, etab.ez, egunaren amaieraren adierazgarria. Eguzki apalean Ibañetako lepora heltzen baita. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    apal adond. Ipar.
        [behera]: behera, beheraka, apalxko Ipar., beheiti Ipar./Naf.
    apal iz.
        [gauzak gordetzeko ohola]: zapalda, tauleta Ipar., balda Bizk.
    apal izond.
        [baxua]: apalxko, baxu, behe, behere jas., behera Ipar. zah.
        [umila]: apalxko, behe, laño, lau, xalo, xume, apalgura Ipar., umil beh.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) iz. anaquel, estante || (1) izond. bajo, -a, de poca altura (2) izond. humilde, de baja condición, sencillo, -a, modesto, -a (3) izond. (aurretik arrats, eguzki, arrastiri, arratsalde duela) atardecer, anochecer (4) adb. abajo, hacia abajo; bajo
    fr (1) iz. étagère || (1) izond. [baxua] bas, basse (2) izond. [xumea] modeste, humble, simple (3) adb. en bas, vers le bas
    en (1) iz. shelf || (1) izond. low; lower, lowered (2) izond. humble, modest; simple, plain; natural
    port (1) iz. prateleira, estante || (1) izond. baixo(a) (2) izond. humilde

    Liburuak apal estuetan estuegi sartuta ikustea zen Ruche jauna gehien haserrearazten zuten gauzetariko bat.  [Loroaren teorema, Denis Guedj / Jon Muñoz (EHU, 2006)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 10:02 pm on 2016/09/14 Permalink | Reply
    Tags:   

    lipar 

      iz. 1. (Ipar.) Oihalzati txikia, erakusgarritzat erabiltzen dena. 2. (Ipar.) Zati txikia, apurra. Ogi-liparrik ez dugu etxean. 3. Denbora oso laburra, unea. Hari begira gelditu naiz lipar batez. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

        [unea]: aldiune, istant, memento, une, limar Ipar., oldar Ipar., momentu Heg. beh., erasti Bizk. g.e., ergai Gip. g.e.
        [apurra]: Ipar.pizar, apur Ipar. pl., miko Ipar., papur Ipar., apurreria Bizk., birrin Bizk., pixar adkor., papor Ipar. zah.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) iz. momento, instante (2) iz. (Ipar.) pizca, pedacito, trocito, migaja, partícula (3) iz. (Ipar.) trozo de tela pequeña utilizado como señal
    fr (1) iz. moment, instant (2) iz. (Ipar.) un peu, petite quantité
    en (1) iz. [unea] moment, instant (2) iz. [apurra, zati txikia] pinch, crumb, little bit
    port (1) iz. momento, instante (2) iz.  fam pitada, ponta

    Hainbat politikariren ustea: berak ahotan darabilen kalaka darabilela kaleko jendeak ere; beren arteko debateak eta tirabirak direla jendearen debateak, jendearen tirabirak. Hainbat politikariren uste puztua: beren kezken bozgorailuak direla tabernak, plazak, lantegiak. Baina kontsidera dezagun lipartxo batez: egunotan zein da buruhauste serioena familia gehienetan? Eskola da sujeta. [Bolo-bolo, Anjel Lertxundi (Hitz beste, 2016-09-14)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    lipar (Gaurko hitza, CC)

     
  • Maite 11:38 pm on 2016/09/13 Permalink | Reply
    Tags:   

    eztabaida 

    iz. 1. Gairen bati buruz iritzi desberdinak dituzten pertsonen arteko jarduna edo hitzezko liskarra. Eztabaidan jardun, aritu, hasi. Baina ez naiz horrezaz eztabaidan hasiko. 2. Ezbaia, zalantza. 3. Pertsona batzuen arteko solasaldi formala, bakoitzak bere iritzien eta besteenen aldeko eta kontrako argudioak azaltzea. Filosofoen arteko eztabaidak. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

        [debatea]: debate, ezbai, xextra, hizka-mizka Ipar., argudio g.e., baiez g.e., elea g.e., eztabai g.e., eleka Ipar. g.e., iharduki Ipar. g.e., ihardukitza Ipar. g.e., ihardukimendu Ipar. zah.
        [ezbaia]: g.e.duda, duda-muda, ezbai, ezmez, zalantza, durduza Ipar., aiko-maiko Bizk., aiher g.e., alote g.e., badaezpada g.e., baiez g.e., enura g.e., eztabai g.e., ezpa zah., dilinda Ipar. g.e., entrabal Ipar. g.e.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) iz. disputa, discusión, polémica; debate (2) iz. duda
    fr iz. dispute, discussion, polémique, débat
    en iz. argument, dispute, discussion; debate
    port (1) disputa, discussão; debate (2) iz. dúvida

    Irailaren 25eko hauteskunde autonomiko-etarako kanpainaren baitan, ETB1en hautagaien eztabaida izan da gaur. Bertan izan dira Iñigo Urkullu (EAJ), Maddalen Iriarte (EH Bildu), Idoia Mendia (PSE-EE), Laura Garrido (PP) eta Pili Zabala (Elkarrekin-Podemos). [Hautagaien lehenengo lehia, ETB1eko hauteskunde eztabaidan (Berria.eus, 2016/09/13)]

    eztabaida (Pantaila-irudia: eitb.eus)

     
  • Maite 11:44 pm on 2016/09/12 Permalink | Reply
    Tags:   

    izerdi(-)bitsetan 

    adlag. izerdi-bitsetan edo izerdi bitsetan. Izerdi asko dariola. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: adlag. Bizk.

        [izerdi-patsetan]: izerdi-patsetan, izerditan, izerdiz, izerdi-uharretan Bizk., izertzan Bizk., izerdi-lapetan Bizk./Naf.  (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es empapado de sudor, sudando a chorros, sudando a mares
    fr suant à grosses gouttes
    en dripping with sweat; sweating buckets
    port passando muito calor

    Izerdi-bitsetan iritsi naiz etxera!

    izerdi(-)bitsetan (FlickrCC, Ana María Guardia)

     
  • Maite 10:27 am on 2016/09/11 Permalink | Reply
    Tags:   

    libre 

    (gaur Heg.) 1. izond. Inoren eta inolako morrontzarik jasaten ez duena, askea. Pertsona libreak. Irakaskuntza librea. 2. adb. Aske. Uztarri gabe, libre bizi ziren. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak:
    libre adond.
    [aske]
    lokabe, solte Heg., libro Ipar., aske neol.
    libre izond.
    [askea]
    berjabe, burujabe, independente, jare, lokabe, libro Ipar., aske neol. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es (1) libre (2) en libertad
    fr (1) libre (2) en liberté
    en (1) free (2) free; released
     

    Libre izan nahi dut!

    libre (Gaurkoh hitza, CC)

     

    Egin klik irudiaren gainean, hutsuneak betetzeko ariketa egiteko.

     
  • Maite 11:21 pm on 2016/09/10 Permalink | Reply
    Tags:   

    mazelako 

      iz. (Ipar.) Masailakoa. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz. Ipar./Naf.
    [masailekoa]: belarrondoko, danbada, danbateko, dangateko, ezpaineko, kolpe, masaileko, matraileko, muturreko, takateko, ukaldi, zanpateko, zaplateko, zaplazteko, zartako, zartateko, kaska Ipar., kaskako Ipar., kolpeka Ipar., mustupileko Ipar., panpako Ipar., paso Ipar., zaflako Ipar., kolpekada Heg., zartada Heg., zartadako Heg., plastada Bizk., plastateko Bizk., zaplada Bizk., zapladako Bizk., matelako Ipar./Naf., zafra Ipar./Naf., zanpako Ipar./Naf., zarta Ipar./Naf., zaflada Naf., zafladako Naf., belarraldeko Zub., kaskateko beh., ahutzeko zah., kohat Ipar. g.e., azote Ipar. zah., zafardako Ipar. zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. (GN/Ipar.) bofetada, torta, guantazo
    fr iz. (GN/Ipar.) gifle
    en slap
    port bofetada, tapa, safanão

    Inondik inora espero ez zuen mazelakoa jaso du.

    mazelako (Gaurko hitza, CC)

     
  • Maite 11:28 pm on 2016/09/08 Permalink | Reply
    Tags:   

    ekitaldi 

    iz. 1. Jendaurreko ekintza antolatua. Liburuaren aurkezteko antolatu den ekitaldia. 2. ANTZ. Antzerkilan bat banatzen den zati nagusietako bakoitza, agerraldietan banatzen dena. Bigarren ekitaldiko lehen agerraldian. 3. KONT. Enpresetako jarduera eta emaitzei dagokienez legez eta praktikoki erreferentzia gisa hatzen den denbora-unitatea (normalean urte bat). (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

        [ariketa]: aribide, ariketa, exerzizio g.e.
        [antzerki-lanen zatietako bakoitza]: ekinaldi g.e., egintza zah.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) iz. acto, ceremonia; evento (2) iz. ensayo, actividad, prueba (3) iz. (Antz.) acto (4) iz. (Ekon.) ejercicio
    fr (1) iz. acte, cérémonie (2) iz. (Antz.) acte (3) iz. (Kont.) exercice
    en (1) iz. ceremony (2) iz. (Antz.) act (3) iz. (Ekon.) financial/fiscal year; accounting period, accounting reference date

    Atsegin handiz gonbidatzen dugu berori bihar goizeko 10etan Askatasun Plazan egingo den ekitaldi sozialean esku hartzera. [On Camillo, Giovanni Guareschi / Koldo Biguri (Ibaizabal, 2001)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    ekitaldi (Gaurko hitza, CC)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel