Updates from Maite Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 10:13 pm on 2016/09/07 Permalink | Reply
    Tags:   

    zuzengabekeria 

    iz. Bidegabekeria. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.

        [bidegabekeria]: bidegabe, bidegabekeria, injustizia, ezbide g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)
    Orotariko Euskal Hiztegian

    zuzengabekeria (L, B ap. A; VocB), zuzenbagekeria, zuzenbagakeria, zuzengakeria, zuzengekeria.

    Injusticia. Injustizia edo zuzengabekeria hanitx izaten da bazterretan. Eskual 11-9-1908 (ap. DRA). Saldukeria, eskargekeria, zuzengakeria, neurrigekeria gauza onak eta goragarriak dirala uste bagendu. Zink Crit 1. Zuzen eta bidezkoa mugatzeko darabilzkien itzek, ordea, zuzengabekeria ere adieraz lezakete. Zait Plat 126. Altsuagoari dagokiona da zuzenbidea, izan ere; zuzenbagekeria, berriz, norberari onuragarri ta egoki dana. Ib. 136. Onak, ordea, zuzenak dira, ta zuzenbagekeririk egiteko eztira gai. Ib. 96. Zuzenbagekeri franku mordoka ta eskudaka erritarren aurrean astinduteko ta aizatuteko. Erkiag BatB 65. Orduan, asaldatzeak zuzengabekeria kentzeko orde, nausi-araz dezake. Othoizlari 1971 (n.º 61), 19. Jenden ikustate-gabekeria, zuzengabekeria, kixkilkeria, gaixtakeria. Ainerabelar GH 1973, 374. Gizarte erakunde aldaketan eta zuzenbagekeri egoerak zuzentzeko aurrerabideetan astiroegi ibiltzea. Agur 17-3-1973 (ap. DRA). Orretan dagon zuzengekeria ikusiago, geuk bardin ez egiteko gogoa artuago. Agur 4-8-1973 (ap. DRA). Gaurko zuzenbagakeritik biarko justizia ataraten dot. EgutAr 5-3-1976 (ap. DRA). En DFrec hay 8 ejs. de zuzengabekeria.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. injusticia; atropello
    fr iz. injustice
    en iz. injustice
    port iz. injustiça

    Gaurko zuzengabekeriatik biharko justizia ateratzen dut. EgutAr 5-3-1976 (ap. DRA). (Orotariko Euskal Hiztegia, mold.)

    zuzengabekeria (Gaurko hitza, CC)

     
  • Maite 11:41 pm on 2016/09/06 Permalink | Reply
    Tags:   

    moltso 

    Ik. multzo. iz. Hainbat gauzaz edo elementuz osaturiko bilduma, gauza bakarra bailitzan hartzen dena. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz. Bizk.

        [multzo nahasia]: alde, meta, mordo, multzo, pelotoi, pila, sail, talde, andana Ipar., aralde Ipar., eli Ipar., keta Ipar., aldra Bizk., pilo Bizk., samalda Gip., saldo Ipar./Naf., ate Zub., montoi beh., sarda g.e., tropel zah., murru Ipar. g.e., saihera Ipar. g.e., mortxaka Bizk. g.e., tegi Bizk. g.e., banda Ipar. zah., bilduma Ipar. zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar, Labayru eta Word Reference hiztegiak):

    es 1 estropajo 2 trapo para limpiar 3 vulva, miembro genital femenino || 1 montón, acervo 2 grupo; tropel, conjunto de cosas desordenadas 3 zenb. zehazbak. un montón, gran cantidad, muchos -chas 4 agrupación, comunidad 5 conjunto
    fr iz. groupe, ensemble
    en iz. group, bunch
    port iz. grupo, conjunto, acúmulo, cúmulo

    Baldin eta egun horretaz oroitzen banaiz batere, puzzle osatugabe baten gisa baizik ez da, zirrara lokabeen moltso baten gisa. [Brooklyngo erokeriak, Paul Auster / Oskar Arana (Alberdania, 2006)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    moltso (Gaurko hitza, CC)

     
  • Maite 12:10 am on 2016/09/06 Permalink | Reply
    Tags:   

    itogarri 

    izond. Arnasa hartzea eragozten duena. Gela itxi eta itogarriak. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: izond.

        [asfixiagarria]: asfixiagarri (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es izond. asfixiante, sofocante, irrespirable; agobiante
    fr izond. asphyxiant, -e ; étouffant, -e
    en izond. suffocating, stifling
    port izond. asfixiante, sufocante, irrespirável

    Azken egun haietan zebilen hego-haizea eta egun hartan bertan egiten zuen bero itogarria onerako suertatu zitzaizkidan, lagungarri nire asmoa errazago betetzearren. [Euliak ez dira argazkietan azaltzen, Joxemari Iturralde (Erein, 2000)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    itogarri (Gaurko hitza, CC)

     
  • Maite 1:07 pm on 2016/09/04 Permalink | Reply
    Tags:   

    adinon 

    izond. (B) 1. Kalitatez nahiz kantitatez erdi-mailakoa dena. 2. Arte makurrez eta trikimailuz jokatzen duena, lotsagabea. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: izond.
    [adinon] : nahiko, aski, dezente. (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) izond. (B) mediano, -a, regular, mediocre; ni bueno ni malo; lo justo, lo razonable (2) izond. (B) pillo, -a, desvergonzado, -a
    fr (1) médiocre, moyen(enne); raisonnable  (2) effronté(e)
    en (1)  mediocre, ordinary, fair; reasonable (2) shameless
    port (1) mediano(a), regular, mediocre; proporcionado(a),  razoável  (2) desvergonhado(a), sem-vergonha, descarado(a)

    -Zelan bizi gara, ba? –Adinon. (Labayru hiztegia)

    Adinonori! Etorri banakik horra, etorri! (Labayru hiztegia)

    adinon (Gaurko hitza, CC)

     
  • Maite 10:35 am on 2016/09/03 Permalink | Reply
    Tags:   

    trikimailu 

    iz. Norbaiti ziria sartzeko edota nahi dena lortzeko egiten den azpijokoa. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz. Bizk.

        [engainua]: engainu, iruzur, iruzurkeria, marro, amarrukeria Ipar., engainamendu Ipar., enganio Ipar., zimarkunkeria Ipar., trankart Bizk., tranpa beh., atzipe g.e., baira g.e., fraude g.e., irusako g.e., ziliboka g.e., artifizio zah., tronperia Ipar. beh., martingala Heg. beh., zimarku Ipar. g.e.  (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es trampa, artimaña, jugarreta, conspiración
    fr machinerie, piège, machination, intrigue, conspiration
    en trick, ruse
    port armadilha,artimanha, jogada, trapaça

    Zer trikimailu dira hauek? [Sei pertsonaia autore bila, Luigi Pirandello / Josu Zabaleta (Alberdania, 2003)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    Zer-nolako eromena dun hau, Deabruaren zein trikimailu? [Eraztunen Jauna III, J.R.R. Tolkien / Agustin Otsoa (Txalaparta, 2004)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    trikimailu (Gaurko hitza, CC)

     
  • Maite 8:58 pm on 2016/09/02 Permalink | Reply
    Tags:   

    desakordio 

    iz. Akordiorik eza. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.

        [desadostasuna]: desadostasun (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es desacuerdo
    fr désaccord
    en disagreement
    port desacordo

    Alor horretan iritzi ugari dira eta pentsalarien artean desakordioa da nagusi.  [Alderraien gidaria, Mose ben Maimon / Xabier Kintana (Pentsamenduaren klasikoak, 2006)] (Ereduzko Prosa Dinamikoa)

    desakordio (Gaurko hitza, CC)

     
  • Maite 7:19 pm on 2016/09/01 Permalink | Reply
    Tags:   

    hasi-masi 

    iz. hasi-masi. (pl.) Hastapena, ikasi behar den zerbaiten hasierako gaiak. Gramatikaren hasi-masiak ikasi eta berehala. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    hasi-masi (V ap. A Apend). (Gralmente. pl.). Principios, rudimentos. “Asimasi, rudimentos (V)” A Apend. “Asimasiak (V), rudimentos” A Morf 595. Argi dugula guziok [Iesukristo] eta argi dugula bakoitzak, otoitzaren asi-masietatik otoitzik bikaiñeneraño. Or QA 122. Begira iñork lillura zaitzaten iakingalez eta itz zoragarriz mundu ontako asi-masiak giza-mihiz erakuski, ez Kristoz. Or Aitork 59. Gero eskolan asi ninduten asi-masietan. Ib. 20. Siñestearen asimasiak ikasi ta berela, bataioan ernaberritzeko izena eman zun. Ib. 187. Zure errukiak ur aundietan billatzen dituen aien asimasiko sagarakunde ospatsu aietan. “In ea sollemnitate sacramentorum, quibus initiantur quos pervestigat in aquis multis misericordia tua”. Ib. 406. Landareetaz atsapenak. (Botanika-Asimasiak). Ibiñ EG 1951 (7-8), 6. Ezaguera utsaren asi-masiak berak neke andia oi dakar. Zait Plat 25. Orixe duzu, irugarrenik, Pitagoragandik eta Platonek iesana: izarren berri asi-masiak, alegia. Ib. 71. Ikasi ta irakatsi berrien asimasiak ugariagotuz, ederragotuz eta zabalagotuz ari ziran gizon bizkor aiek. Ib. 111.

    Sinonimoak: iz.pl.

        [hastapenak]: abeze, hastapen pl., beaba g.e. pl. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)
        [hastapen]: hastapen, haste, hasiera (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (pl.) principios, rudimentos
    en (pl.) rudiments, early o initial stages
    port (pl.) começos, rudimentos

    Ikasi eta irakatsi berrien hasi-masiak ugariagotuz, ederragotuz eta zabalagotuz ari ziren gizon bizkor haiek. Ib. 111.  (Orotariko Euskal Hiztegia, mold.)

    hasi-masi (Gaurko hitza, CC)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel