Updates from Maite Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 9:36 pm on 2021/04/27 Permalink | Reply
    Tags:   

    hartzigarri 

    1 adj. g.er. Lazgarria, izugarria. 2 iz. Hartzidura eragiten duen gaia. Ik. legamia. Esne-hartzigarria. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    hartzigarri. “Capable de faire dresser les cheveux. Syn. lazgarria” H.
    Heda hara beharriak, / Plaiñuen aditzeko: / Zeiñ diren harzigarriak, / Gero meditatzeko. Arg DevB 15.

    Sinonimoak: iz.

    [hartzigarri] : ik. legamia > altxagarri, orantza, lamina (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) izond. fermentable (2)  iz. fermento (3)  iz. (hed.) fermento
    fr  iz./izond. ferment, fermentable
    en  iz. ferment
    port iz. fermento

    Testuinguruan

    Esnea eta hartzigarri naturalak. Besterik ez. (Josu Bergara, @josubergara)

    Argazkia: Josu Bergara

     
  • Maite 10:40 pm on 2021/04/26 Permalink | Reply
    Tags:   

    isilune 

    1 iz. Isiltasunezko une edo denbora laburra. Ik. isilaldi. Hiru segundoko isiluneak. Beste isilune baten ondotik, Gaston berriz hasi zen. 2 iz. Mus. Iraupen zehatza duen une batez soinua etetea, iraupenaren araberako ikurraz adierazten dena; eten hori adierazteko erabiltzen den ikurra bera. Kortxeaerdiko isilunea. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    isilune. (V, G), ixilune (V-gip), ixiluna (V-gip), isilgune (Lh, que cita a Dv), ixilgune. Ref.: A (isillune); Iz ArOñ (ixílluna); Etxba Eib (ixilunia); Elexp Berg. Momento, tiempo de silencio. v. isilaldi.

    *Isil-unerik eztaukan aia. Azc PB 31. Ixilune baten ondoren neskaren erantzuna. Anab Usauri 141. Illerriko antzeko ixilgunea izan zen. Or Mi 92 (Eus 82 isilgune). Usparitxa jauregi inguruan isillune bat dago otska. EgutAr 17-11-1960 (ap. DRA). Tarteka-tarteka ixil-une nabarmen batzuek egiñaz bertso-errenkada batetik bestera. Lek SClar 105. Ixilune lotsakor baten ondoren. Etxde JJ 164. Ixilune luze hau Frantziako Erreboluzio handiak hautsi zuen. MEIG I 251. Bere burutapen eta ixilgune biren arten. MEIG IX 133 (en colab. con NEtx). En DFrec hay 4 ejs. de ixilune y 3 de isilune.
    v. tbn. Mde HaurB 10. Lab SuEm 191. Erkiag Arran 173. Ixilune: TP Kattalin 191. Lab EEguna 92. Urruz Zer 115. TAg Uzt 94. EA OlBe 56. Zait Sof 84. Txill Let 90. Osk Kurl 67. Gazt MusIx 70. Lasa Poem 95. Ataño TxanKan 127. TxGarm BordaB 79.

    Sinonimoak: iz.

    [isilaldia]: isilaldi (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. (momento de) silencio, pausa
    fr iz. temps de silence, pause
    en iz. silence, pause
    port iz. silêncio, pausa

    Testuinguruan

    Isilunea eta sirenak izan dira Gernikan bonbardaketaren 84. urteurrena oroitzeko [Ibaizabal magazina, bilbohiria.eus (2021-04-26) moldatua]

     
  • Maite 9:23 pm on 2021/04/24 Permalink | Reply
    Tags:   

    martxantera 

    iz. Baserritik hirira produktuak eramaten dituen emakumea.

    Orotariko Euskal Hiztegian

    martxantera.

    1. martxandera (V-arr ap. Totor Arr ). “Mujer que lleva productos del campo a la ciudad” Totor Arr. Esne-saltzaille, merkatari-baserritarrak, eleizpeko martxanterak. Alzola Atalak 139.

    2. “Salsera, brujilla. […] Aidian erabiltzen dau anaia martxantera orrek” Elexp Berg.

    Beste hizkuntza batzuetan (Orotariko Euskal Hiztegia eta Google Translate):

    es Mujer que lleva productos del campo a la ciudad
    fr Femme qui transporte des produits de la campagne à la ville
    en Woman who carries products from the countryside to the city
    port Mulher que transporta produtos do campo para a cidade

    Testuinguruan

    Durangoko Andra Mari elizpean egoten ziren emakume saltzaileak martxanterak dira. Gozokiak, jostailuak eta umeentzako beste hainbat gauza saltzen zituzten. Belaunaldiz belaunaldi, ofizioaren eta afizioaren lekukoa alabei transmitituz, 60 urte baino gehiago egon dira bertan. Joan den igandean, Durangoko Udalak antolatuta, omendu egin zituzten orduko saltzaile denak. [Durangoko historiaren lekukoak, Maialen Arteaga (Bizkaiko hitza, 2021-04-23)]

     
  • Maite 9:48 pm on 2021/04/22 Permalink | Reply
    Tags:   

    inkatu 

    da/du ad. Bizk. || inkatu, inka/inkatu, inkatzen|| Itsatsi, finkatu. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    inkatu.

    1. (Lcc (-adu), Lar, Añ, Hb). Hincar, clavar. Begiok irekazu gutxi baten, / eta inka ezazu orrerean / zeure sierbo onen biotzean. Lazarraga (B) 1154vb. Ontzitik bereala / egiñik atera, / inkatzen du lurrean / Kristoren bandera. AB AmaE 161. Judeguak atxian egin eben zulua, kurutzia jaso ta inketako. Izur JerOs 51. Atzera hasten ziran txandaka, lehen bezela makhilak inketan, bat erori arte. Osk Kurl 74. Hincar (las rodillas).
    Belaunok neben inkadu. Lazarraga (B) 1179vb.

    2. (-au V-ger-m), inka (V-arr-ple-ger-m). Ref.: A (inka, inkau); CEEN 1972, 54; Zubk Ond. Pegar, adherir. “Apegar una cosa a otra” A. “Inka (V-ger), inka eutsozan, le imprimió (dos sellos)” CEEN 1972, 54. “Fijar, pegar” Zubk Ond.
    Inkau egizuz sendo nire bijotzian Jesus kurutzian josijaren zaurijak. Ur MarIl 110. Ezeban beren burua lokatu al izan, orma-kontran norbaitek inkata legez eukan gorputza. A BeinB 88. Berba oneek ain inkaurik eta josirik geratu jakozan Luiseri bere biotzean. Itz Azald 137. Zeure soñari / gogor inkaurik eguan / soñeko deuna. Enb 103. Lapak atxari lez euren . entxufeai inkata, langilleen lepotik polito biziten ikasi dabe. Eguzk GizAuz 86. Ostatu sostorreko oeko izarak […] ederto asko inkauten yakaz egunaren etorreran. Erkiag BatB 153. Soñekue besuen inkauta odol gogortuagaz. Gerrika 23. Fijar, colocar. Krusallua goi aldean ipiñi edo inkauten genduan. Etxabu Kontu 205.

    3. (R ap. A ), ingatu (V-ple-arr-oroz ap. A). “Apelmazar, pisotear” A.

    4. “Inka, moskortu, emborracharse” Zubk Ond.

    Sinonimoak: ad. Bizk.

    [itsatsi]: erantsi, itsatsi, kolatu, lotu, atxiki Ipar., eratxiki Ipar., pegatu Heg. beh. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) da/du ad. (B) fijar(se), pegar(se) (2) du ad. (B) pisotear, aplastar
    fr (1) da/du ad. (B) fixer, accrocher (2) du ad. (B) piétiner, aplatir, écraser
    en (1) da/du ad. (B) attach, affix, stick (2) du ad. (B) step on, trample, squash, crush
    port (1) da/du ad. (B) prender, colar (2) du ad. (B) esmagar, esmigalhar

    Testuinguruan

    Ni zinera joana nintzen, baina pelikula amaitu baino lehen etxeratu nintzen atzeko ilarako mutiko batek txiklea inkatu zidalako koletan, eta txoria eta gantxoak eta dena txaplata eginda neuzkalako. [Hezurren erretura, Miren Agur Meabe (Susa, 2019)]

    Irudia: mejorconsalud.as.com

     
  • Maite 9:16 pm on 2021/04/21 Permalink | Reply
    Tags:   

    ogendant 

    adj. Batez ere Zub. Hobenduna.  (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    hobendant. ogendant (S ap. Lrq ; Dv, Foix). Culpable. “Coupable, ogendant” Foix (Lhande transcribe erróneamente ogendante). v. hobendun.
    Bekhatore miserable ogendant [bat] . Mst III 52, 3 (Ip ogendün, Ol, Leon (h)obendun). Ogendant bazira, phensamentian ükhen ezazü, nahi zirela gogo hunez khanbiatü hunialat. Ib. 46,1 (SP hobenduri, Ip ogendün, Pi errudun, Ol, Leon (h)obendun). Jaun erretora / etzünin etxekiten ogendant lioba. Etch 82. Erran behar da eztirela bethi ogendantak, eta etxeko nekeziak badiala artetarik beste erazlerik. ArmUs 1899, 41. Orai, seküla beno ogendantago dira khrixtiak Jinko gabeko eskoletan haurren ezartez. Herr 15-9-1960 3.

    Sinonimoak: izond. Zub.

    [hobenduna]: errudun, hobendun Ipar., kulpadun beh., kulpante beh., bekatari g.e., faltaduri g.e., kulpagarri g.e., baiadun Ipar. g.e., faltadun Ipar. zah., hobenduri Ipar. zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es izond. (Z) culpable, responsable
    fr izond. responsable, coupable
    en izond. guilty, responsible
    port izond. culpado, -a, responsável

    Testuinguruan

    Floyd hil zuen polizia ogendant. #gaurkohitza

    Floyd hil zuen polizia ohiaren kontrako epaia mugarri izatea espero dute. Chauvin delitu guztietan erruduntzat jo du epaimahaiak, eta 40 urte inguruko zigorra jaso dezake. Black Lives Matter mugimenduak pozez eta zuhurtzia handiaz hartu du erabakia. [Ander Perez Zala, Berria.eus, (2021-04-21)]

     
  • Maite 9:58 pm on 2021/04/20 Permalink | Reply
    Tags:   

    tutar-tutarrean 

    iz. Erabat. 

    Orotariko Euskal Hiztegian

    tutar-tutarrean. Completamente. Cf. tutarrez , tutorretik . [Kurrilluak], lakijo areanik urteteko alegiñakaz, asi ziran eguak astindduten, eta […] guztijen artian mutilla bera tutar-tutarrian gora jasota, egaz egin eben moltso baten, eta ene Bertoldin gaxua be eurakaz aidian eruan eben. Otx 156.

    Sinonimoak: iz.

    [tutarrez] : tutarrez, erabat, guztiz, zeharo

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es adb. del todo, totalmente, enteramente, completamente
    fr adb. entièrement, complètement
    en adb. wholly, completely
    port adb. totalmente, completamente

    Testuinguruan

    Grina okerra tutar-tutarrean bihotzetik kendu nahian dabil. #gaurkohitza

     
  • Maite 11:26 pm on 2021/04/19 Permalink | Reply
    Tags:   

    pitokeria 

    iz. Lgart. Ergelkeria. Erraz esaten dira pitokeria horiek mahaira lasai-lasai eserita!  (Hiztegi Batua)

    Sinonimoak: iz.

    [pitokeria]: ergelkeria, kirtenkeria, zozokeria, txatxukeria, pitokeria (Elhuyar hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. tontería, estupidez, necedad
    fr iz. bêtise, ânerie, stupidité
    en iz. stupidity, nonsense, foolishness
    port iz. bobagem, besteira, farol

    Testuinguruan

    Erraz esaten dira pitokeria horiek mahaira lasai-lasai eserita! (Hiztegi Batua)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel