Updates from Maite Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 11:17 pm on 2020/12/20 Permalink | Reply
    Tags:   

    galtzagorri 

    1 iz. Deabrua. (Maiz izen berezi gisa erabiltzen da). Galtzagorri bera zara zu, anderea. 2 iz. Iratxoa. Orratzontzi batean gordeta zituen galtzagorrien laguntzarekin eraiki omen zuen etxea. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    galtzagorri.

    1. (G-bet, L, BN; H), galtxagorri (V-gip, G-azp; Lar, H), kaltzagorri (G-bet, B). Ref.: A (galtzagorri, kaltzagorri); Iz ArOñ (galtxá gorrixa); JMB At (Galtxagorri) . “Patillas, el demonio” Lar. “Se usa sin artículo, como nombre propio” A. “Genio familiar” JMB At. ” Mamarro, galtxagorri y otros nombres sirven para designar a un genio o genios minúsculos de figura humana –de insecto según algunos– que ayudan en sus quehaceres a ciertos hombres. Caben cuatro en una alfiletera y habitan en la del sujeto a quien protegen” JMB MitV 419 (v. tbn. JMB LEItz 100 y Mund I 105ss). v. prakagorri. Deabrua, Demonioa galtzagorria esatea. AA II 31. Sala eder bat bada bertze mundurako, / Lekhua frankorerkin kontradantzeko, / Galtxa gorri berbera xirrika yotzeko. Hb in BOEl 103. Eta huna non, zinez eta minez, kapera barnetik atheratzen den Galtxagorri. Barb Sup 139. Galtxagorri bera zare, zu, anderea. Ib. 21. Bi mila galtxagorri, / norat naizen ethorri! Ox 108. Astaputz alaena! Galtza-gorri+ makurrago baiaiz! TP Kattalin 181. +Galtza-gorri+ak (deabrutxoak) dira Aldazkoak. “Diablejas”. Or Eus 63. Horra nun zaikun etorri / Euskadirat Galtxagorri / Jainkoaren amodioz jazartzerat apezeri. Iratz 25. Izitzen zuen karraskilak, behin berak galtxagorri ikusi baitzuen soberaxe bezala harturik. Zerb Azk 89. Andere Dona Mariaz aldiz, 9 haürrek Galtxa-Gorriri ükho egin die. Herr 25-8-1960, 3. Bainan! Bat-batean, horra Galtxagorri … edo Satan Beltzaren lana! Larre ArtzainE 326. v. tbn. A EY II 245 (Kaltzagorri). (Sobrenombre de diablo de mascarada) Ondotik, Adarbeltz, Sabelgorri, Galtzagorri, Tartaro. Ox 59. Hemen nuk ni Galtzagorri. Ib. 40.

    2. (El) que lleva pantalón rojo. Balukete bazterrek bihotz altxagarri, / bakeak behar balu gizon galtzagorri! Hb Esk 90. Xuberoko dantzari hoberenak (Sohutarrak). Epixtolak hortako erraiten othe du: “Galtzagorri jaun handiak, Sohutako”. Egunaria. (ap. DRA, sin más ref.)

    3. galtxagorri (G-nav ap. Garbiz Lezo y Ond Bac ). “Cierta clase de hierba” Garbiz Lezo 113. “Hierba de tallo rojo” Ond Bac.

    Wikipedian:

    Galtzagorri euskal mitologiako pertsonaia bat da. Mamurrak eta Prakagorriak gizakiei beren lan harrigarrietan laguntzen dieten ahaide txiki-txikiak dira. Praka gorriak dituzte soinean, eta orraztokian ezkutatzen dira. Euren jabeari biraka-biraka hasten zaizkio oihu batean galdezka. “Eta orain zer? Eta orain zer?” Eta une batean betetzen dituzte nagusiaren aginduak, nahiz eta ikaragarrienak izan. Beste izen batzuk: Aidetikako (Saran); Aiharra, Haio (Lapurdin); Beste mutilak (Gernikan), Patuek (Muxika)… Jarraitu irakurtzen.

    Sinonimoak: iz. Ipar.

    [prakagorria]: prakagorri, familiari Bizk. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) (mitol.) diablillo, duende, familiar. Ref. a un pequeño ser fantástico de las narraciones populares que acompaña y hace las tareas a una persona. (2) (euf.) El diablo, El demonio. (3) (adj.) que lleva pantalón rojo.
    fr  iz. surnom du diable
    en iz. demon, devil
    port iz. diabo

    Testuinguruan

    Orratzontzi batean gordeta zituen galtzagorrien laguntzarekin eraiki omen zuen etxea. (Hiztegi batua)

     
  • Maite 11:18 pm on 2020/12/19 Permalink | Reply
    Tags:   

    marraska 

    iz. Batez ere Ipar. Orroa, marrua, oihu ozena. Marraska eta auhen tristeak. Ez dute entzungo oihurik, negarrik, marraskarik, hasperenik eta deitorerik baizik. Marrasketan egonen da, munduko itsaso guztietan ur den bezainbat negar isuriko du. || marraska egin Negar eta marraska egingo duzue. || marraskaz adb. Marraska eginez. Hasiko dira negarrez eta marraskaz. “Utz ezak”, dio marraskaz, “otoi, utz ezak”. (Hiztegi Batua)

    Sinonimoak: iz. Ipar.

    [orroa]: makakorro, orro, marruma Ipar., marru Heg., murrusa Bizk., marraka Ipar./Naf., marranga g.e., marrubia zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. (batez ere Ipar.) chillido, berrido, alarido; lloro, llanto
    fr iz. (batez ere Ipar.) grincement, gémissement, cri, pleur
    en iz. shout, yell; howl, bellow
    port iz. (batez ere Ipar.) guincho, uivo; choro

    Testuinguruan

    Marrasketan egonen da, munduko itsaso guztietan ur den bezainbat negar isuriko du. (Hiztegi Batua)

     
  • Maite 10:22 pm on 2020/12/18 Permalink | Reply
    Tags:   

    ginga 

    1 iz. Gerezi mota garratza. Ginga anpolaia. Ginga edaria. Ginga, gozo dela, min da (esr. zah.). 2 iz. Gingondoa. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    1 ginga. 1. (G ap. A ; IC 442v, Lar, H). Guinda. “Guigne, cerise” H. ” Ginga, guinda, cereza agria” A. v. 1 ginda. Zozo aseak gingak igi. Lar (s.v. tordo). Ez aldin utziko amak gingak jaten. AA II 30. Dulze legor piska bat edo gingak inguruan apaingarri ipiñiaz. Cocinan 52. Jango dituzu, juaten bazera / Erniora Abenduan, / ginga goxuak kuku ta xoxo / kantari alaien onduan. MendaroTx 171. Egunero jantzi bat eun berriz egiña, / gaur askotan bezala ginga-margo ziña. Or Poem 533. v. tbn. Echag 174. Izt C 154. EZBB II 146. 2. (Lar→Lcq 77, H (s.v. gila)). Guindo. “Guindal” Lar. Era berean ginga edo gerezi gañetan gañean jartzen dirala gaizki dirudian eran, mutillak begira daudela. AA II 120. GINGA ANPULU, GINGA ANPOLAI. “Garrafal guinda, ginga anpuluak” Lar. v. GINDA ANPULU, GEREZI ANPOLAI. Ginga anpolai gizen gizenak guziyak kontuz landuak. Iraola (ap. DRA). GINGA-EDARI. Licor de guindas. Ginga-edari onekin agoa ezatuko diat. ‘Agriotat’ . Or Mi 69.

    2 ginga. (G-to ap. A ). “Zénit. Eguzki-gingan, en lo más caluroso del sol” A. v. gingabegi. Udako eguerdiz, sargori miñean, / iguzkiak, gingan, dario su ta gar. Zait Gold 18. Eguzki biribil-diztikorra ortzi-erdian yarri ta bero-gingak erre oi dun garaia. (Interpr?). Zait Sof 172. Gingan eguzkia. “El sol está en el cénit” . Or Poem 529. Argi-iturri nagusia kiskalgarri, gingan egoan, udako egunik beroenak eldu ziralako. Erkiag Arran 105. Bere animarentzako atsedenbide ta bere izan-izatearen ginga du olertitza. Gazt MusIx 168.

    3 ginga. 3 ginga . –Ai, au txardina! Oraingua! –Zenbatean dezu? –Amar zentimuan, azkena, andria: begira zer ginga! EgutTo 1921 (Lotazilla), 30 (ap. DRA, que traduce “ganga”).

    Sinonimoak: iz.

    [gingondoa]: gingondo (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) 1  iz. (Bot.) guinda 2  iz. guindo (2)  iz. (Astron.) cenit
    fr (1) iz. griotte
    en (1) 1  iz. [fruitua] morello/sour cherry 2  iz. [zuhaitza] morello/sour cherry tree
    port (1) 1  iz. (Bot.) ginja 2  iz. (árbol) ginjeira

    Testuinguruan

    Gozogileak, urte gaziari ginga jartzeko irrikaz. Arabako alea.

     
  • Maite 10:20 pm on 2020/12/17 Permalink | Reply
    Tags:   

    gizatiar 

    1 adj. Gizakiari dagokiona. Ik. giza. Gizatiarra ematen ez zuen odol hotzarekin. 2 adj. Gizakiaren bertute eta akatsak dituena; bihozbera. Gertutasunean eta berdintasunean oinarritutako ekonomia apal eta gizatiarrago bat. Piztiak baretu eta gizonak gizatiarrago bihurtzen ditu musikak! Rekaldek gogoan du iraganeko Bilbo langile, jator eta gizatiarrago hura. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    gizatiar.

    1. (Dv→A). Humano. “Humain, ami de l’homme, philanthrope” Dv.
    Gizatiar jakintzari eskañi litzaiozken arlorik goieneko ta zallenak. Zink Crit 5n. Ikasleai izan bear dien maitasuna, ez gizatiarra, baizik goitikoa. JBDei 1919, 265. En DFrec hay 5 ejs.

    2. Humanista. Gero liburua humanista bete baten (gizatiar baten, esate baterako) kumea da. AIr Egan 1953, 7.

    Sinonimoak: adj./iz. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    1. gizakizale, gizaki-maitale. Ant. berekoi.
    2. filantropo

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es adj. humano, -a, de condición humana; filántropo, -a
    fr  adj. humain, -e ; humanitaire, philanthrope
    en adj. human; humanitarian
    port adj. humano, -a; filantropo, -a

    Testuinguruan

    Salvador Illa Espainiako Gobernuko Osasun ministroa ere osoko bilkuran egon da, eta aitortu du giza eskubide bat gehiago aitortzeaz gain, egun inportantea izan zela gizarte «gizatiarrago eta justuago bat» lortzeko bidean. [Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria, berria.eus (2020-12-17)]

    Argazkia: https://www.deviantart.com/deagon01/art/Dr-Euthanasia-Logo-373720795

     
  • Maite 10:34 pm on 2020/12/16 Permalink | Reply
    Tags:   

    goizerri 

    iz. g.er. Sortaldea. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    goizerri. (S ap. A ; Foix ap. Lh.), goiz-herri (Foix ap. Lh.).
    Oriente. Goizerria denean gorriago ezenez hori, eure euritakoa eztemala nehori. O Pr 612. Hor dütü goizerritarik / erregiak dohañekin. UNLilia 13. Aiphü handitakoa zen goizerrietako lürtiar ororen artian. ArmUs 1899, 33. Goizerriko mistikoek. Mde HaurB 90. Goizerritiko Jaungoikoaren / herri hautetsi maitea. Mde Po 101. Goizerritik argia. Mde Egan 1960, 237. GOIZERRI-ALDE. Oriente. Goizerri-aldean etxeak oso apalak izaten dira. Ir YKBiz 90n.

    Sinonimoak: iz. g.e.

    [sortaldea]: eguzkialde, ekialde, sortalde, goizalde g.e., sortegi g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. oriente, este
    fr iz. est, orient, levant
    en (the) east
    port iz. oriente, leste, este

    Testuinguruan

    Goizerria denean gorriago ezen ez hori, eure euritakoa eztemala nehori.
    A. Oihenart

     
  • Maite 11:07 pm on 2020/12/15 Permalink | Reply
    Tags:   

    bur-bur 

    adb. Ipar. Bor-bor. Eltzekariak, bur-bur.  (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    bur-bur.

    1. bur-bur-bur (Sal, R ap. A ; Casve). (Onomat. de la ebullición (en sentidos prop. y fig.)). “Burburbur 1.º (Sal, R), onomat. de la acción de lavarse la cara. 2.º (R-uzt), onomat. de la ebullición fuerte” A. “Bouillonnement, burburbur ” Casve. v. bor-bor, gor-gor. Erdia lo bizi dela Iruña erraitera ginoazke, ez bagine orhoit San Ferminetako jaiek […] burburbur pizten duten alaitasun erhoaz. JE Ber 20. Minutan burburbur bethe zen jendez karrika guzia. Ib. 94. Su-garra burburbur ari denean: aize egoa (andre-aizea) eldu da. (B) “Hace burburbur” . A EY I 260. Eltzekariak, bur-bur. Lander (ap. DRA). Hazaroan, bur-bur-bur, erortzen dira emeki hostoak lurrerat. SoEg Herr 27-9-1955 (ap. DRA). Algerian bur-bur-bur gorde-agerka, alhan dugula beti gerla itsusia. Ib. 14-2-1957 (ap. DRA). Bur-bur, gau eta egun, lantegietako ke-bideak. Ib. 30-2-1961 (ap. DRA).

    2. ” Burbur, onomatopeya del trueno” A Apend.

    Sinonimoak: adond. Ipar.

    [bor-bor]: bar-bar, barbarka, bor-bor, borborrean, galgalka, pil-pil, pil-pilean, pilpilka, borborka Heg., bol-bol Bizk., bolbolka Bizk., burrustan Ipar./Naf. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es  adb. (Ipar.) a borbotones; en ebullición
    fr adb. (Ipar.) en ébullition, en bouillonnant
    en adb. (Ipar.) gushing
    port adb. (Ipar.) aos borbotões

    Testuinguruan

    Eltzekariak, bur-bur.  (Hiztegi Batua)

     
  • Maite 11:16 pm on 2020/12/14 Permalink | Reply
    Tags:   

    kinatu 

    du ad. kinatu, kina/kinatu, kinatzen || Eragin, zirikatu. Ehiztariek txakurrak kinatzen dituzte. (Hiztegi Batua)

    Sinonimoak: ad.

    [zirikatu]: akuilatu, haizatu, hots eman, kilikatu, narritatu, tarritatu, tentatu, zirikatu, aholkatu Ipar., huiatu Ipar., kitzikatu Ipar., xaxatu Heg., zitatu Bizk., atitxatu Zub., axekatu g.e., narrikatu g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) du ad. incitar, estimular, azuzar (2) da ad. (Ipar.) despedir mal olor
    fr  du ad. inciter, stimuler, pousser, asticoter
    en du ad. to incite, to encourage
    port du ad. incitar, estimular, atiçar

    Testuinguruan

    Ez da eseri, badakielako, bestela, aulkian luzaz geratzeko tentaldia hasiko zaiola kinatzen. [Ileak uretan, Josu Penades (Alberdania, 2012)]

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel